Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa - KIUB

Kontsumoko Informaziorako Udal Bulegoa (KIUB) Vitoria-Gasteizko Udalaren bulego espezializatu bat da, kontsumoaren arloko kexak eta erreklamazioak bideratzen, informatzen eta izapidetzen laguntzen duena.

Gasteizen erroldatuta bazaude, KIUBek zerbitzu hauek eskaintzen dizkizu:

  • Kontsumitzaile gisa dituzun eskubideei buruzko informazioa.
  • Ondasunak eta zerbitzuak ematen dituzten enpresen aurrean aurkeztu dituzun kontsumo-erreklamazioak ebazteko bitartekaritza.

Kontsumoaren erreklamazioak

Nola erreklamatu?

Lehenik eta behin, eta KIUBaren zerbitzuetara joan aurretik, ondasuna edo zerbitzua erosi duzun enpresan erreklamatzen saiatu behar duzu.

Enpresak ezezkoa ematen badu, galdetu KIUBari:

Ordutegia eta helbidea: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara. San Martineko bulegoak: Teodoro Dublang margolariaren kalea 25, behea. 01008 Gasteiz.

Non aurkeztu behar dira agiriak?

Erreklamazioa aurkezteko, erreklamazio-inprimakia bete behar duzu, eta, dagokion dokumentazioarekin batera, KIUBean, Herritarrei laguntzeko edozein bulegotan edo egoitza elektronikoan aurkeztu.

Garrantzitsua da erreklamazioa justifikatzen duten agiri guztiak aurkeztea: kontratuak, fakturak, aurrekontuak, albaranak, publizitatea, erreklamazio-orriak, argazkiak, enpresari aurretiaz egindako erreklamazioa, etab.

Nolakoa da erreklamazio-prozesua?

1. Hasiera eta erroldatzearen baldintza

Eskatzaileak KIUBera jotzen du eta kontsumitzaile gisa duen egoera azaltzen du.

  • Gasteizen erroldatuta EZ badago: Kontsumobidera bidaliko da (betiere Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta badago).
  • BAI Gasteizen erroldatuta badago: edozein gizarte-etxetan edo egoitza elektronikoan aurkezten da erreklamazioa, aurrez aurre.

2. Erreklamazioa izapidetzea

KIUBek erreklamazioa Kontsumoneten sartzen du eta posta elektronikoz bidaltzen dio enpresari. Hortik aurrera, bi agertoki egon daitezke enpresaren erantzunarekin:

  • Ez dago erantzunik: 2. jakinarazpena bidaltzen da. Erantzunik gabe jarraitzen badu, kasua artxibatu egingo da.
  • Erantzuna badago: erantzun hori erreklamatzaileari bidaltzen zaio.

3. Ebazpena

Enpresaren erantzuna jaso ondoren, erreklamatzaileari galdetu zaio ados dagoen. Orduan:

  • Ados badago: kasua artxibatu egiten da.
  • Si no está de acuerdo: se recogen sus alegaciones y se envían a la empresa. Si la respuesta continua siendo negativa, se recurrirá a solicitar asesoramiento jurídico.
  • Ados ez badago: zure alegazioak jaso eta enpresara bidaltzen dira. Erantzunak ezezkoa izaten jarraitzen badu, beste aukera batzuen berri emango zaio.

Erreklamazio-orriak

Erreklamazio-orriei buruzko informazio gehiago irakurri.

Informazio interesgarria

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.