Kontsumoari buruzko informazioa - Tindategiak

Eskainitako zerbitzu motak

Kontsumitzailearentzako informazioa

Frogagiria edo egiaztagiria

Lanen aurreordainketa

Arropazaindegi edo kontserbazio gastuak

Erabiltzaileari ehunezko eta larruzko produktuen eta produktu sintetikoen garbiketa, kontserbazio eta tindaketari buruzko gomendiozko gutunak

Eskainitako zerbitzu motak

Lehorreko garbiketa
  • Sinplifikatua.- Lehorreko garbiketaz eta lisaketa mekanikoaz osatutakoa da.
  • Osatua.- Lehorreko garbiketa, orban-kentze espezifikoa, lisaketa mekanikoa, akabera eta amaierako eskuzko lisaketa jasotzen ditu.
Lehorrean egiten ez den garbiketa
  • Autozerbitzu-erregimenakgarbiketa edo garbiketa eta lehorketa jasotzen ditu.
  • Establezimenduko langileek egindako zerbitzuetan, aurreko manipulazioei tolestea bakarrik edo lisaketa eta tolestea gehituko zaizkio.
  • Tindaketa.
  • Kontserbazioa.
  • Xedapenean finkatutakoari jarraiki arautuko da aurrez definitu gabeko eta ehunezko eta larruzko produktuetan edo produktu sintetikoetan egindako beste edozein lisaketa- edo konponketa-jarduera.

Kontsumitzailearentzako informazioa

Ehunezko eta larruzko produktuen eta produktu sintetikoen garbiketa, tindaketa edota kontserbazioko enpresa guztiak behartuta egongo dira jendaurrean ikusteko moduan, gaztelaniaz gutxienez, eta 7 mm-ko tamainako karaktereetan gutxienez, honakoa jartzera:

  • Prezioak

Erabilera ohikoeneko pieza bakoitzaren zerbitzu-ereduen gehieneko prezioak eta gainerako zerbitzu osagarriak.

Hauek erabilera arruntagoko piezak dira: berokia, gabardina, jaka, gizonezkoaren trajea, emakume-janzkia, soineko lisoa, galtza, gona lisoa, blusa, alkandora, jertsea, txalekoa eta gorbata.

Alfonbren eta moketen prezioak metro koadroko unitateen arabera agertuko dira.

Prezioan kontzeptu guztiak jasoko dira, BEZa salbu, hautazkoa baita, baina jasotzen ez den kasuan hori iragartzea beharrezkoa izango da, kontzeptua eta aplikatu beharreko tasa adierazita.

  • Zerbitzuaren ordutegia
  • Testu hauek

"Erabiltzaileak zerbitzuarekin lotutako informazioa lortu nahi badu edo nolabaiteko erreklamazioa edo salaketa egin nahi badu, kontsumo gaietako agintariengana edo kontsumitzaile-elkarteetara jo ahal izango du".

"Establezimenduak bezeroen eskura du Araudi ofiziala".

"Establezimenduak jantziak galduz gero edo konpondu ezin diren hondatzeak eraginez gero kalte-ordaina emango du, frogagirian bien adostasunez idatzitako kopuruarekin".

"Establezimenduak bezeroaren eskura ditu erreklamazio-orriak, hala eskatzen dutenentzat".

Frogagiria edo egiaztagiria

Bezeroak jantzia edo jantziak uzten dituenean, zerbitzu-hornitzaileak kasu guztietan frogagiria eman beharko du eta enpresaren datu hauek agertuko dira gutxienez:

  • Enpresaren identifikazioa, IFZ eta helbidea.
  • Zerbitzua identifikatzeko ordena edo erreferentzia-zenbakia.
  • Erabiltzailearen izena eta helbidea.
  • Lehorreko garbiketa, tindaketa, kontserbazio eta zerbitzu osagarrietarako, jasotako jantzien izendapena agertu beharko da.
  • Lehorrean egiten ez den garbiketarako, paketea arropa zurikoa, kolorekoa edo askotarikoa den zehaztuko da.
  • Jantzi bakoitzeko eskatutako zerbitzua.
  • Amaitzea aurrez ikusitako data.
  • Lehorrean garbitzeko, tindatzeko, kontserbatzeko eta zerbitzu osagarrietarako, jantzi bakoitzeko eskatutako zerbitzuaren prezioa eta dagokion guztizkoa agertuko da. Lehorrean egiten ez den garbiketarako, eskatutako paketearen, jantziaren edo jantzi unitarioaren zerbitzuaren prezioa.
  • Erabiltzailearen edo zerbitzu-hornitzailearen aldetik zehaztu beharreko oharrak, oinarrizko koloreari, jantzi bakoitzaren erabilera-egoerari eta entregatutako jantzi edo paketearen tratamenduari edo zaintzari dagokionez.

Eskatutako tratamenduan jantziak hondatzeko aukera dagoenean, egoera txarrean daudelako, nahiz arriskua ekar dezaketen manipulazio bereziak jasan behar dituztelako

Beharrezkoa izango da frogagiria aurkeztea jantzia jaso ahal izateko eta bezeroari itzuliko zaio, bertan adierazita zerbitzuaren zenbatekoa ordaindua izan dela.

Frogagiri horrek egiaztagiri gisa balioko du edozein erreklamazioren aurrean.

Inolaz ere ezingo da frogagirian adierazitakoa baino kopuru handiagorik kobratu.

Lanen aurreordainketa

Bezeroaren adierazitako adostasuna dagoenean soilik eskatu ahal izango da zerbitzuaren zenbatekoa erabat edo partzialki aldez aurretik ordaintzeko.

Kasu horretan, zerbitzuak presazko izaera hartuko du eta gehienez hiru eguneko epean egin beharko da.

Frogagiria galduz gero, zerbitzuaren xede den jantzia jaso ahal izateko identitatea egiaztatu beharko zaio zerbitzu-hornitzaileari eta establezimenduaren frogagiriaren kopia sinatu.

Arropazaindegi edo kontserbazio gastuak

Artikuluak establezimendutik jaso ahal izango dira, gainordainik edo prezioaren gehigarririk gabe, gehienez hiru hilabeteko epean. Epe horretatik aurrera, establezimenduak arropazaindegi edo kontserbazio gastuengatik kopuru jakina kobratu ahal izango du, zenbatekoa jendaurrean ikusteko moduan agertzen denean edo, etxera eramateko zerbitzuen kasuan, informazio-orrian agertzen denean, betiere.

Erabiltzaileari ehunezko eta larruzko produktuen eta produktu sintetikoen garbiketa, kontserbazio eta tindaketari buruzko gomendiozko gutunak

Jantzia lehorrean garbitzeko establezimenduari ematean, komenigarria da ahalik eta arretarik handienarekin hauei erreparatzea:

  • Zure ustez jantziak merezi duen egoera eta balorazioa (berria, ia berria, erabilia eta abar).
  • Gabeziak edo kalteak jantziak izan ditzakeen botoietan, krisketen eta beste elementu batzuetan.
  • Objektu arrotzik ez izatea poltsikoetan, hala nola paperak eta abar.
  • Lana enkargatzean, dagokion frogagiria edo egiaztagiria emateko eskatu behar duzu, esleitutako oharrak eskatutako zerbitzuarekin eta jantziaren ezaugarriekin bat datozela ziurtatuta, aurreko atalean adierazitakoari jarraiki.
  • Egiaztatu zerbitzuagatik egiaztagirian agertzen den prezioaren zenbatekoak establezimenduan xede horretarako egon behar duen taulan agertzen denarekin bat egiten duen.
  • Jantzia itzultzean, komenigarria da arretaz egiaztatzea orban guztiak desagertu diren eta aldez aurretik frogagirian adierazi gabeko kalteren bat duen.
  • Garbiketa okerrekoa izan dela joko balitz, berriro egitea eska daiteke, kargurik gabe.
  • Jantziak garbiketan kalteren bat izan badu, horren araberako kalte-ordaina eskatu ahal izango da.
  • Adostasunik lortu ezean, establezimenduan horretarako egon behar duten erreklamazio-orriak erabili ahal izango dira.
  • Erreklamazioa ebatziz gero, bitartekaritzari edo sistema arbitralari heldu behar zaio, Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoaren (KIUB) bidez.
  • Establezimenduko arduradunarekin adostuta, jantziaren balorazioa finkatu, kalte-ordainaren xedeetarako, galdu edo hondatzen den kasurako, balorazio hori frogagirian ager dadin eskatuta.
  • Zerbitzuaren xede den jantziaren balioari dagokionez kontsumitzailearen eta establezimenduko arduradunaren balioaren artean desadostasunak dauden kasuetan, eragozpenak saihesteko adarreko beste establezimendu batera joatea da onena.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.