Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Bisita gidatua Udal Laborategira

Osasunerako hezkuntza

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izena eman online

Deskribapena

Udal Laborategiak analisi- eta ikuskaritza-zereginetan aritzen da, elikagaien, edateko uraren, aisialdiko uren eta ingurumen-laginen osasun-kontrolaren alorrean, Gasteizko herritarren eta ingurumenaren osasuna zaintzeko asmoz.

15 pertsonak osatzen dute Osasun Publikoaren Zerbitzuaren baitan dagoen atal tekniko hau, zein hiru laborategi espezializatutan banatuta: mikrobiologia-laborategia, ingurumen-laborategia eta bromatologia-laborategia.

Jardueraren ardatza Udal Laborategia bisita gidatua da, bi ordu ingurukoa, non azalduko diren: bertan egiten diren analisi motak, ekipo analitikoen funtzionamendua, eta lortutako datuen erabilera elikagai- eta ingurumen-matrizeak ikuskatu eta kontrolatzeko lanetan.

Baloreak

Prestakuntza.

Helburuak

  • Udal Laborategiak Gasteizko herritarren eta ingurumenaren osasuna zaintzearen alde egiten duten lana ezagutaraztea.
  • Laborategi analitikoen eguneroko lana erakustea, teknika analitikoei eta laborategiko ekipoei buruzko prestakuntza praktikoari buruz ezagutza teknikoak eskaintzeko asmoz.

Hartzaileak

DBHko 4. mailako, Batxilergoko 1. mailako eta Lanbide Heziketako goi-mailako ikasleak Kimika, Osasuna, Segurtasuna eta Ingurumena edo Elikagaien Industriak lanbide-arloetan.

Antolamendua

  • Lekua: Udal Laborategiaren instalazioak (San Bizente aldapa z.g., 01001 Gasteiz).
  • Egutegia: 2024-2025 ikasturtea. Hilabete bakoitzeko 3. ostirala, urritik maiatzera.
  • Ordutegia: 09:00 - 11:00.
  • Iraupena: bi ordu inguruko saio teoriko eta praktikoak.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 25.
  • Hizkuntza: Gaztelania.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: ikasgela bakoitzeko izen emate orria bete behar da. Bisita hobetzeko, 10-12 partaideko bi taldetan banatuko dira bertaratutakoak. Talde bakoitzak 3 laborategiak bisitatuko ditu.
  • Prezioa: doan.
  • Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.