Bioetika ikasgeletan - Udalaren hezkuntza jarduerak - 2019-2020 ikasturtea

Bizikidetza eta aniztasuna

Enlace Izen-emateak: irailaren 9tik 20ra arte. Izen-ematea online

Deskribapena

Gasteizko Udala lanean ari da udal antolakuntzan bertan eta gizartean oro har etika sustatzeko. Horren haritik, ikastetxeei ikasgeletan lantzeko jarduera bat eskaintzea pentsatu dugu, bioetikari eta gatazka etikoak konpontzeko deliberazioaren metodologiari buruzko eztabaida eta hausnarketa piztearren, balio eta printzipioetan oinarritzen den ikuspuntu batetik.

Asociación de Bioética Fundamental y Clínica (ABFyC) izeneko elkartearen laguntza izango dugu horretarako, hark sustatzen baitu ""Bioética en las aulas" jarduera, zenbait etika-batzordetako kidek borondatez parte hartzen dutelarik: Gizartean Esku Hartzeko Arabako Etika Batzordea, Araba ESIko Asistentziaren Etika Batzordea eta Arabako Osasun Mentaleko Etika Batzordea.

Hiru dira jardueraren helburuak: 1) bioetikari buruzko deliberazioa sustatzea unibertsitate aurreko irakaskuntzan eta gizartean; 2) gizartean oro har bioetikarekin eta osasunerako hezkuntzarekin lotutako gaiez hausnarketa eta kritika zabaltzen laguntzea, eta 3) arlo publikoan hausnarketa bioetikoak duen garrantzia eta egokitasuna erakustea. Batxilergoko 1. mailako ikasleei (16 urte ingurukoak) zuzentzen zaie jarduera, eta "adingabe gaixo eta helduaren autonomia" hartuko du gaitzat.

Narratiba erabili da gaira hurbiltzeko, zehazki, Ian McEwan-en La ley del menor eleberria (The Children Act, 2014; itzultzailea: Jaime Zulaika, Bartzelona, Anagrama, 2015). Horretan oinarritutako filma ere estreinatu da Espainian (2018ko azaroaren 23an): El veredicto (la ley del menor) (Erresuma Batua, 2017).

Balioak

Autonomia, justizia eta jardunbide egokia.

Helburuak

  • Bioetika eta haren lan metodoa ezagutaraztea.
  • Bioetikaren lanaren paradigma erakusten duen kasu (arazo) bat aurkeztea: autonomia eta erabakiak hartzea.
  • Giza bizitzarekin lotutako funtsezko alderdiei buruz kritikan, hausnarketan eta deliberazioan oinarritutako pentsamendua garatzea.
  • Bigarren Hezkuntzatik eta Batxilergotik hasita, herritar autonomo eta arduratsuak prestatzea.

Hartzaileak

Batxilergoko 1. mailako ikasleak.

Antolaketa

  • Lekua: ikastetxea. Bigarren saiorako filmak ikusteko materiala behar da.
  • Egutegia eta ordutegiak: behin eskabidea onartzen delarik, egutegia eta ordutegia ikastetxearekin adostuko dira.
  • Koordinazioa: programa hasi aurretik, baita amaitu ondoren ere, koordinazio bilerak egingo dira taldearen arduradunarekin.
  • Iraupena: 3 saio egiten dira.
    • Lehen saioan, bioetika zer den, zein gai lantzen duen eta, bereziki, nola lan egiten duen azaltzen da.
    • Bigarren saioan, kasu praktiko (narratibo) bat landuko da, material hauek baliatuz: I. McEwanen La ley del menor eleberria, eta/edo Richard Eyreren The Children Act filma (El veredicto (La ley del menor), 2017), eta/edo Anatomía de Grey telesaileko zati bat (Grey's Anatomy S09, E13: "Bad Blood"). Bi baliabide narratibo horiekin batera, hainbat motatako galderak erabiliko dira ikasleek gai jakin batzuei erreparatu diezaieten, aztertu eta horietaz hausnar dezaten.
    • Hirugarren saioan, galderak elkarrekin komentatu eta deliberazio ariketa bateratua egingo da; ikasleek aktiboki hartuko dute parte, irakasleen inplikazioarekin eta aipatutako elkarteko kideen aholkularitza dutela.
  • Hizkuntza: gaztelania (jarduera sendotuz gero hurrengo edizioetan euskaraz eskaini ahal izateko lan egiten ari gara).

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: izena eman behar da nahitaez.
  • Ordaintzekoa: ez. Jarduera ikastetxetik kanpo egingo balitz, jarduera egiten den lekurako joan-etorria ikastetxeak berak ordainduko luke.
  • Oharrak: Asociación de Bioética Fundamental (ABFyC) elkarteak bere gain har ditzakeenak baino talde gehiagok emango balute izena, horiek aukeratzeko irizpideak ezarriko lirateke.
    Saioetan, irakasleren batek ikasgelan egon beharko du nahitaez.

Informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: