Lesbianismoa eta bisexualitatea, badute zerikusirik nirekin?– Udal Hezkuntza Jarduerak – 2021-2022 ikasturtea
Izen-emateak: 2021eko irailaren 9tik 20ra.
Azalpena
Sexu eta genero-aniztasunak guzti-guztiokin dauka zerikusia, eta elkar ulertzeko edo besteen aurrean agertzeko moduan eragiten du. Zisheteropatriarkatuak indarkeria ezartzen du sexu-, genero- eta desira-disidentzien gainean, eta modu askotara nahiz maila ezberdinetan eragiten du (LGTBIfobia).
Lantegi honetan, sexu- eta genero-aniztasunari buruzko esparru orokorra azaldu ondoren, lesbianismoari eta bisexualitateari helduko diegu. Gida pedagogiko batean eta Histeria kolektiboak egin eta Berdintasunerako Zerbitzuak duela gutxi argitaratu dituen fanzine batzuetan oinarrituta, zehaztasunez eta hurbiltasunez hausnartuko dugu sexu-joera horien gainean, eta heterosexualitate normatiboak pertsonengan —baita heterosexualitate horrekin bat egiten dutenengan ere— dituen ondorioei begiratuko diegu.
Dinamizatzailea: Udane Hermosilla Fernández, gizarte-hezitzailea, sexu- eta genero-aniztasunean aditua.
Helburuak
- Ikasleei pertsona bisexualen eta lesbianen errealitateak hurbiltzea.
- Munduan harremanak izateko eta erakusteko moduarekin zisheteronormak duen harremana ezagutaraztea.
- Tresna praktiko eta teorikoak eskaintzea, ikasleek mugimendu bisexualaren eta lesbikoaren aldarrikapenak ezagut ditzaten, bai orain, bai historian zehar.
- Bisexualitatearen eta lesbianismoaren inguruko erreferenteak ezagutzea, benetakoak zein fikziozkoak
- Kontzientzia kritikoa sortzea eguneroko jarrera lesbofobo eta bifoboen aurrean.
Testuingurua
Irakurketa-kluba Jabetze Feministarako Eskolaren #FeminismoanItzel formazio-ildoan kokatzen da, 10 eta 18 urte bitarteko haurrei eta gazteei zuzendua.
Eskolak hainbat formakuntza jarduera biltzen ditu (hitzaldiak, ikastaroak eta lantegiak eta irakurle-klubak). Emakumeek kontzientzia har dezaten dute helburu jarduera hauek, gizonezkoekiko menpekotasun estrukturalak jabetu daitezen alegia. Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak zalantzan jartzetik abiarazi da proiektu hau. Gainera, diskriminazio estrukturalaren erantzule diren hainbat iturriri ere so egiten die, adibidez: aniztasun funtzionala, etnia, klase soziala, sexu-orientazioa edo genero-identitatea.
www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista
igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org
Facebook: Berdintasuna VG
Twitter: @VG_berdintasuna
Balioak
Genero berdintasuna
Sexu- eta genero-aniztasuna
Hartzaileak
DBH 4ko ikasleak
Antolamendua
- Tokia: Lantegia eskatzen duen eskola
- Egutegia: 2022ko maiatzaren 6tik 27ra
- Ordutegia: 10:00 -12:00
- Iraupena: 2 saio, 2 ordu saio bakoitzeko
- Hizkuntza:Euskara edo gaztelania, jarduera eskatzen duen ikastetxeak aukeratuta
- Izen-emateko aldia: 2021eko irailaren 9tik 20ra
- Prezioa: Doako jarduera
Eskabidea
- Harremanetarako: Itziar Abad
- Helbidea: Berdintasunerako Zerbitzua (Alkatetza eta Erakunde Harremanen Saila)
- Telefonoa: 945 16 16 16 luz. 6525
- Posta elektronikoa: iabad@vitoria-gasteiz.org
- Web: www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.