Salburuko gizarte etxe berria Bratislava eta Iliada ibilbideen artean ireki da, 2015eko maiatzean.
Salburuko gizarte etxea honela banatu da:
Opacua eta Vías y Construcciones enpresek osatutako ABEE arduratu da lanez. Ekipamendua egiteko aurrekontu osoa 8.903.071,88 euro da (BEZa barne), hau da, ezarritako lehia-oinarria baino % 31,05 (3,5 milioi euro) gutxiago.
Lanak maiatzaren 7an hasi ziren. Lanak egiteaz arduratzen den enpresak hesiak jarri zituen lursailaren inguruan, bai eta arauzko igarobideak eta zirkulazio seinaleak ere; orobat, obra bulegoak instalatu zituen. Lursaileko belar-sastrakak garbitu eta hondeatze-lanei ekin zien.
Lursailean hondeatzen jarraitu zuten, eta hondakinak zabortegi baimendura eramaten; behin-behineko instalazio gehienak jarri ziren.
Enpresak horma perimetralen zimenduak markatu zituen, eta horiek hondeatu. Halaber, behin-behineko instalazioak jartzen bukatu zuten.Hiru garabi finkoak ainguratzeko zuloak hondeatu ziren, eta hego-ekialdeko ezponda geoehunezko geruza drainatzaile batez babestu.Obra hesia jarri zen, bai eta ura ateratzeko punpa ere.
Abuztuan, garbitasuneko hormigoia bota zen euste-hormaren zanga jarraituetan. Horma perimetralaren zimenduen burdinazko egitura jarri zen. Zimendu jarraituen zapaten inguruan hormigoia bota eta 1., 2. eta 3. garabien zapaten burdinazko egitura jarri zen; 2. garabia ere ipini zen.
Eraikinaren iparralde, mendebalde eta hegoaldeko fatxadetako horma perimetralen burdinazko egitura jarri zen, eta zimenduak hormigonatu. Zimendu eta hormetan PVCzko estankotasun-junturak jarri ziren, bai eta metalezko zutabeen ainguraketak ere kiroldegiko hormigoizko murruetan. Eraikinaren mendebaldeko fatxadako igogailuaren zuloa hondeatu eta hormigonatu zen, eta iparralde zein ekialdeko fatxaden murrua iragazkaiztu. 1. eta 3. garabiak jarri ziren.
Kiroldegiaren eta eraikin osoaren inguruko drainatze-sarea egin da urrian, bai eta kiroldegiaren barruko drainatze-sarea ere. Horma perimetralak estradosez bete, burdinazko egitura jarri, eta murru guztiak enkofratu eta hormigonatu dira, Bratislava hiribidean sotora jaisteko jarritako behin-behineko arrapala izan ezik.Iliada ibilbideko murruan burdinazko egitura eta hormigoia (txandakako hondeaketak eginez) jarri dira, eta geroko txandakako hondeaketak prestatu dira. Praga hiribidean sotora jaisteko arrapalaren murruetan burdinazko egitura jarri eta hormigoia bota da, eta arrapala ere hormigonatu da.Orobat, trinkotze saiakuntzak egin dira eta mailazo bikoitzezko hormigoizko zola jarri da kiroldegiko pistan. Kiroldegiko eta eraikineko banakako zapatak hondeatu, armazoiak jarri eta hormigonatu dira. Igogailurako zimenduak eta murruak egin dira. Iliada ibilbidean baranda-hormatxoa hormigonatu da, eraikineko murruak iragaizgaiztu dira, eta erakineko zutabeen ainguradunetan lur-hartzeak jarri dira.
Azaroan, horma perimetralak iragazgaizten jarraitu zen, eta horiek estradosez betetzen. Igogailuetarako zuloetan hormigoi armatuzko murruak egin ziren, eta barne saneamenduko sarea instalatu zen gizarte etxearen eraikinean, bai eta barneko drainatze sarea ere. Orobat,metalezko zutabeen ainguraketak eta zapata isolatuak jarri ziren. Azkenik, metalezko egituraren lurren sarea jarri zen.
Abenduan, horma perimetralak bukatu eta horiek estradosez betetzen zein iragazgaizten jarraitu zen. Gizarte etxearen eraikinean aldageletako kanpoaldeko saneamendu sarea instalatu zen. Barruko drainatzea amaitu zen. Metalezko egitura, kiroldegiko metalezko zutabeak eta eraikinaren lehen zutabeak jartzen hasi ziren.
Urtarrilean zehar metalezko egituraren zutabeak egin dira, hasiera eman zaie lehen solairuko habeei, eta igerileku azpiko saretak ipintzen hasi dira. Horrez gain, aurrera ari dira baita harmailentzako hormigoiz armatuzko zutabeak, bai eta behin-behineko arranparen inguruko estradosa betetzeko lanak ere. Azkenik, aurrera darraie baita barne-saneamenduko sareko lanak.
Metalezko egitura osatzen jarraitu da, bai eta lehen solairuko habeak eta estalkiak jartzen ere. Orobat, beheko solairuaren forjatuak eta kanpoaldekoak aurrera doaz. Zimenduak jartzeko eta lurra zein hondakinak kentzeko lanak ere egiten ari dira.
Urrian, metal eta zurezko arotzeria landu da, eskailera nagusietan eta estaldura bertikaletan (igeltsua, alikatatuak, etab.). Lan hauetan ere aurreratu zen: sabai izunak, dutxen eremua, igerilekuko putzuak, eta instalazioak (iturgintza, saneamendua, klimatizazioa, elektrizitatea, igogailuak, igerilekua...)
Azaroan pladurra eta beirak jartzeko lanak eta arotzeria lanak egin ziren. Eskailera nagusietan eta estaldura bertikaletan ere aurrera egin zuten lanek; orobat, sabai aizunei, margotze lanei eta instalazioei dagozkienetan. Igerilekuko putzuetan, urbanizazioan eta kirol ekipamenduan ere lanean jarraitu zen.
2014ko abenduan azaroan jorratutako lanetan jarraitu zen: pladurra eta beirak jartzea eta arotzeria; eskailera nagusietako eta estaldura bertikaletako lanak; sabai aizunak, margotzea eta instalazioak (iturgintza, saneamendua, klimatizazioa, elektrizitatea, igogailuak,...); igerilekuko putzuak, urbanizazioa eta kirol ekipamendua.
Urtarrilean lan hauek egiten jarraitu zen: pladurrezko estaldurak, arotzeria, beirak, eskailera nagusiak. Orobat alor hauetan: sabai aizunak jartzea, igerilekuko putzuak iragazgaiztea, margotzea, instalazioak (iturgintza, saneamendua, klimatizazioa, elektrizitatea, igogailuak eta igerilekuko instalazioak), urbanizazioa eta kirol ekipamendua.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.