ABISU LEGALA - AMVISA

1.- Informazio orokorra. -

VITORIA-GASTEIZKO UDAL URAK, SA enpresa publikoaren web-orria Gasteizko Udalaren webgunean dago sartuta; helbidea: Puerto Rico ibilbidea, 10, 01012 Vitoria-Gasteiz (Araba); IFK: A-01007376; Merkataritza Erregistroko inskripzio zk.: VI2036; telefonoa: 945 161000; datuak babesteko delegatuaren posta elektronikoa: dpdamvisa@vitoria-gasteiz.org. Kontsumitzaile eta erabiltzaile orok aurkez ditzakete kexak eta erreklamazioak, edo gure ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa eskatu.

AMVISAren web-orria Udalaren webgunearen barruan erabiltzen duzularik, lege ohartarazpen honetan jasotako erabilera-baldintzak irakurri, ulertu eta onartu dituzula joko da, baita Udalaren webgunean entitate publiko honetaz eskuragarri duzun pribatutasun-politika ere, zeina irakurtzea gomendatzen baitizugu berariaz. Web-orria erabiltzeak esan nahi du hala legezko ohartarazpena nola pribatutasun-politika berariaz eta osorik onartzen direla, sartzeko unean argitaratuta dagoen bertsioaren arabera; horrek ez du kentzen web-orriko zerbitzu jakin batzuetarako berariazko erabilera-baldintzak edo terminoak ezartzea, eta horiek aurretiaz onartu beharko dira zerbitzu horiek eskuratzeko.

Legezko ohartarazpen honekin ados ez bazaude, webgunea ez erabiltzeko eskatzen dizugu arren; izan ere, berriro gaztigatzen dizugu erabiltzeak hala legezko ohartarazpenean nola pribatutasun politikan jasotako legezko terminoak onartzea dakarrela berekin.

AMVISAk beretzat hartzen du webgune honetan agertzen diren terminoak eta baldintzak aldatzeko eskubidea, baita edukiak, informazioak eta abar edonoiz eta aurretik ohartarazi gabe aldatzekoa ere; horrenbestez, aldian behin kontsultatzeko gomendatzen du, aldaketarik bada ere.

Jarduerak ez du administrazio-baimena eskuratu beharrik aurretik, eta ez dago ezein jokabide-koderi atxikita, fede onari, ohiturari eta kode zibilari izan ezik. Titularrak ez du bitartekaritza edo ostatatze zerbitzurik ematen.

1.1.- Gomendioak.

Nolanahi ere, web-orri hau baliatzen eta/edo datuak sartzen hasi aurretik, gomendio hauek hartu beharko zenituzke kontuan, tresna hau arduraz erabiltzearren:

  • Sare profesionalak tresna baliagarria direla egiaztatu da, baina horiek badutela arriskurik gogorarazten dizugu, Interneten agertzen den informazioren zati handi bat mundu osoko jende —ezagun zein ezezagun— askoren eskura dagoelako, eta informazioa online jarrita zure intimitateari eta besterenari eraso egiteko arriskua dagoelako. Sare profesional batean zaudela gogorarazten dizugu, eta informazio profesionala ez besterik emateko gomendatzen, ez informazio pertsonala edo zure inguru pribatuarekin eta/edo intimoarekin lotutakorik (argazkiak, bideoak, zaletasunak, gustuak, etab.). Hori eginez gero, ohar zaitez ate bat zabaltzearen parekoa dela; beraz, erabil ezazu tresna hau arduraz, datu profesionalak baino ez argitaratu, eta aurreikus ezazu zure ekintzek izan dezaketen eragina.
  • Pentsa ezazu zein datu pertsonal argitaratu nahi duzun zure profilean, eta kontuan hartu profila sortzean zure benetako izenaren ordez izengoiti bat erabiltzearen baliagarritasuna, babes handiagoa izate aldera —dena dela, ohar zaitez izengoitia erabiltzeak babes mugatua eskaintzen duela, beste batzuk horretaz jabetu litezkeelako—.
  • Beste pertsona batzuekin komunikatzeko, gonbitak bidal diezazkiekezu kontaktuei, edo haien helbide elektronikoetara idatzi, erabiltzaileak ez badira; dena dela, kontuan izan ezazu beste erabiltzaile bati gonbita bidaliz gero hark zure helbide elektronikoa eskuratu ahalko duela mezuarekin batera. Ez gonbidatu ezagutzen ez duzun edo konfiantzarik ematen ez dizun pertsonarik.
  • Eskatzen diguzun bezain laster ezeztatuko ditugu zure datuak, baina ezin gara beste batzuekin partekatu duzun informazioa ezeztatzeaz arduratu, haiek ezabatu ez badute edo beste erabiltzaile batzuek kopiatu edo gorde badute.
  • Baliteke erabiltzaileen portzentaje txiki batek profilak faltsutzea, hirugarrenen izen ona zikintzea edo benetakoa ez den informazioa ematea. Zuk zerbitzua gaizki ez erabiltzeko konpromisoa hartzen duzu, hau da, nahigabeko mezuak ez bidaltzeko, ez iraintzeko, ez jazartzeko edo hirugarrenen eskubideak zein legeak ez urratzeko konpromisoa.

1.2.- Blogak eta eztabaida-foroak.

Blogetan eta eztabaida-foroetan parte hartuz gero, zuzen jokatu beharko duzu gainerako parte-hartzaileekin, baita beste pertsona fisiko, erakunde eta/edo sozietateekin ere. Ez da inolako begirune faltarik onartuko.

Ohar zaitez beste erabiltzaile batzuek ikusi eta erabil ditzaketela zeuk argitaratzen eta partekatzen dituzun informazioak, iritziak, iruzkinak eta abar, eta ezin dugula bermatu beste batzuek informazio hori ez erabiltzea.

Horrenbestez, isilpean gorde nahi duzun eta/edo bestek erabiltzea nahi ez duzun ideia edo informaziorik baduzu, edo hirugarrenen eskubideen mende daudelarik horiek hautsi badaitezke, ez itzazu argitaratu edo partekatu; izan ere, ez dugu gure gain hartuko erabiltzaileek blogeko iruzkinetan adierazitako iritzien erantzukizuna, ezta ere erabiltzaileek besteren identitatea edo argitaratuko zein partekatutako eduki edo informazioez jabetzen badira edo oker erabiltzen badituzte.

2.- Merkataritza-komunikazioak eta publizitate-edukiak.-

AMVISAk erabiltzaileei jakinarazten die ezen aurretik kontratu bidezko harremanik izanez gero gure jarduera, produktu eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa bidaliko diegula (publizitate eta/edo merkataritza komunikazioak barne, Informazio-gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluaren ondorioetarako), gure interes legitimoan oinarrituz. Horrelako informazioa bidaltzea nahi ez baduzu, eta zure datuak xede horiekin tratatzeari utz diezaiogun nahi baduzu, arren bidal iezaguzu mezu bat dpdamvisa@vitoria-gasteiz.org. helbidera hori adieraziz, eta halaxe egingo dugu, baina datuak blokeatuta utzi ahalko ditugu, erreklamazioak formulatu, bideratu eta aldezteko. Horrelako komunikazioak bidaltzeko baimena kentzeak ez du baldintzatuko datuen tratamendua pribatutasun-politikan deskribatutako gainerako xedeetarako.

Aldez aurreko kontratu bidezko harremanik ez baduzu, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Europar Erregelamendu Orokorraren 47. kontuan-hartuzkoaren ildotik, gure jarduera, produktu eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa (bide tradizionalez edo elektronikoz) bidaltzeko dugun interes legitimoa zure datuak tratatzeko oinarri juridikoa izan daiteke, baldin eta zure interesek edo eskubide eta askatasunek lehentasunik ez badute, zure datu pertsonalak eman zenizkigun unean eta testuinguruan horrelako informazioa bidaltzeaz edo ez bidaltzeaz izan zenitzakeen arrazoizko itxaropenak kontuan hartuta, esate baterako, feria edo merkataritza-bisita batean harremanetarako txartel bat eman edo mezu bat bidali bazenigun, edo gurekin harremanetan jarri bazinen informazioa eskatuz, edo gure web-orrian eskaera bat egin, edo gure Newsletter-era harpidetu.

Nolanahi ere, zure interesak eta oinarrizko eskubideak gure interes legitimoaren gainetik lehenetsiko dira beti zure datuak ematen dizkiguzunean ez baduzu horrelako informazio edo merkataritza-komunikaziorik bidaliko dizugulako arrazoizko itxaropenik, edo zuzenean horrelakorik nahi ez baduzu. Horrenbestez, komunikazioak bide elektronikoz eginez gero baja emateko aukera emango da bertan, gehiago ez jasotzeko. Horren hautua egiten baduzu ez dizugu komunikazio gehiagorik bidaliko aurrerantzean. Orobat, zure datuak xede horretarako tratatzeari utz diezaiogun eskatu ahalko diguzu, aurreko paragrafoan adierazitako helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

2.1.- Publizitatea. Udalaren webguneak zein AMVISAren web-orriak, baita horren barruko zein aplikazio mugikorren barruko beste edozein azpidomeinu, mikrosite eta/edo azpiatalek ere, publizitate-edukiak barne har ditzakete, edo babesleak izan.

Iragarleak eta babesleak izango dira erantzule bakarrak webgunean sartzeko bidaltzen duten materialak kasuan kasu aplikatzekoak diren legeak eta adostasunak betetzen dituela egiaztatzeaz. Webgunearen titularra ez da erantzule izango publizitate-edukiek edo babesleen edukiek akatsik, okerrik edo irregulartasunik badute. Orobat ez da erantzule izango publizitate-materialak edo beste materialen batek erabiltzaileen edo bisitarien sentiberatasunari kalte egiten badiote.

3.- Jabetza intelektualaren eta/edo industrialaren eskubideak.-

Gasteizko Udala da web-orri honen titularra, AMVISAren kontura diharduelarik, entitate publiko horren web-orria osatzen duten edukiak eta elementuak barne; ondorioz, azken entitate hori da aipatutako eduki eta elementuen jabe intelektual eta industriala, eta bereziki, hauena: testuak, irudiak, diseinua, logoak, animazioak, datu-baseak, markak, izen komertziala edo bereizgarria, soinuak eta Udalaren webgunean sartutako elementu grafiko edo soinuzko oro. Aipatutakoek ez dute zerrenda itxia osatzen, adibideak baino ez baitira; elementu horiek behar bezala babestuta daude, jabetza intelektual eta industrialaren gaineko lege espainiar zein nazioartekoen arabera.

Erabiltzaileak edukiak arduraz eta zuzen baliatu beharko ditu, legearen, moralaren eta ordena publikoaren arabera. AMVISAk baimena ematen dio erabiltzaileari Udalaren webguneko web-orri honetan dagoen informazioa ikusteko, baita kopia pribatuak egiteko ere —hau da, beren sistema informatikoetan deskargatu eta gordetzea baino ez—, baldin eta elementuak norberak erabiltzeko badira, edo kazetaritza erabilerarako eta ez bestetarako; kasu batean zein bestean, horren osotasuna errespetatu beharko da, eta jatorrizko iturria Udalaren titularitako webgunean sartutako web-orri hau izan dela adierazi. Berariaz debekatzen da informazioa oker erabiltzea edo haren izaerari kontra egitea.

Aurreko paragrafoan espresuki adierazitako helburuetatik kanpo, debekatuta dago Udalaren webgunearen barruko web-orri honen edukia erabiltzea, banatzea, aldatzea, hirugarrenei lagatzea, kopiatzea, eraldatzea edo publikoki komunikatzea edozein bitarteko edo teknologia baliatuz. Hori egin nahi izanez gero, AMVISAk aurretiaz eta berariaz eman beharko du baimena, eta esandakoaren kontrako jarduera oro jabetza intelektual edo industrialaren alorreko araudia haustea dela joko da.

AMVISAk bere eskubideak aldezteko egokitzat jotzen dituen lege-ekintzetara jo ahalko du.

4.- Erantzukizuna. -

a) Alderdi orokorrak.

Udalaren webgunearen barruan sozietate publikoarentzat erreserbatutako web-orri hau ahalik eta eraginkortasun handienaz funtzionatzea eta sortzean zuen helburua betetzea nahi du AMVISAk, baina ez da bertan ager daitezkeen tipografia, forma edo zenbaki akatsen erantzule izango, ezta ematen den informazioaren zehaztasunarena edo funtzionamenduan gerta daitezkeen disfuntzio edo anomaliena ere.

AMVISAk ez du bere gain hartuko webgunean sartzean sor daitezkeen kalteen edo han sartu ezinak sortutakoen erantzukizunik.

Udalaren webgunearen barruan sozietate publikoarentzat erreserbatutako web-orria zintzoki eta legez erabiltzeko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak; orobat, bere burua behartzen du AMVISAren edo hirugarrenen irudiari, interesei edo eskubideei kalte egin diezaiekeen ekintzarik ez egitera, edo web-orriaren erabilera arrunta kaltetu, baliogabetu, gainkargatu edo eragotz dezakeen ekintzarik ez egitera.

AMVISAk beretzat hartzen du terminoak eta baldintzak aldatzeko eskubidea, baita edukiak, informazioak eta abar edonoiz eta aurretik ohartarazi gabe aldatzea; horrenbestez, aldian behin kontsultatzeko gomendatzen du, aldaketarik bada ere. Zeuk irakurri beharko dituzu aldian-aldian eransten diren lege-ohartarazpen eta erabilera-baldintza berriak. Bestela, uko egin beharko diozu erabiltzeari eta sartzeari. AMVISAk ez du inongo erantzukizunik izango, eta Udalaren webgunearen barruan sartutako edukiak zein bertan ematen diren zerbitzuak eten eta sarbidea ixteko eskubidea izango du.

b) Estekak eta hiperrestekak.

Udalaren webgunearen barruan sartutako AMVISAren web-orriak sarbidea eman dezake beste baliabide batzuetara edo hirugarrenen webguneetara, horiek zuretzat interesgarri izan daitezkeela uste badugu edo gure webguneetako zerbitzuetakoren bat emateko beharrezko badira, baina guk ez ditugu inola ere webgune horiek kontrolatzen.

Esteka horien helburua izan daiteke Interneten zuretzat interesgarri diren baliabideen bilaketa erraztea, edo AMVISAren zerbitzu batzuen kudeaketa, hala nola AMVISAk eta erakunde laguntzaileek sustatu edo kudeatutako ekitaldi edo jardueretarako erregistroa tramitatu, ordaindu eta fakturatzea, edo kontsultak egitea.

Web-orri horiek, ordea, ez dira AMVISAren jabetzakoak, eta berak ez ditu edukiak berrikusten; horrenbestez, ezin da haien erantzule izan, ezta bestelakoen erantzule ere: ematen dituen zerbitzuak, webguneetan agertzen eta/edo eskuragarri dauden zerbitzuak, estekatutako web-orriaren funtzionamendua, hark datuei ematen dien erabilera eta tratamendua, egin ditzakeen arau-hausteak, edo web-orrira sartzeak edo hori erabiltzeak ekar ditzakeen kalteak. Estekak ez du inplikatzen inolako harremana dagoenik AMVISAren eta edukien edo webguneen titular diren pertsona edo erakundeekin.

Horrenbestez, AMVISAk ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain estekatutako webguneei dagokienez, ezta haien funtzionamenduari eta horietan ostataturiko eduki eta zerbitzuei dagokienez zein bertan ager daitezkeen beste esteka batzuei dagokienez ere.

Zinez gomendatzen dizugu zure datu pertsonalak eman aurretik lege ohartarazpenak irakurtzeko eta, bereziki, webgune horien pribatutasun-politikak ; zalantzarik izanez gero, webgune horiekin zuzenean harremanetan jartzeko gomendatzen dizugu, haien pribatutasun-politikei buruz informazio gehiago lortzeko.

Estekatutako webgune baten edukiak, zerbitzuak edo garatutako beste edozein jarduera legez kanpokoa edo ezegokia dela jakingo balu erabiltzaileak, berehala jakinarazi beharko lioke AMVISAri, egoki iritzitako neurriak hartzerik izan dezan.

Berariaz debekatzen da hala https://www.vitoria-gasteiz.org/amvisa webguneko orrialde bat AMVISAren jabetzakoa ez den beste batean aurkeztea, “framing” deritzon teknika edo antzeko emaitza duen beste bat baliatuz, nola webgune honen bidez zabaldutako edozein eduki beste webgune batean txertatzea, “in line linking” teknika edo antzeko emaitza duen beste bat baliatuz, baldin eta AMVISAk horretarako baimenik ematen ez badu.

Webgunea baliatzen duelarik, erabiltzaileak agiri hau arretaz irakurri duela jotzen dugu, eta bertako aholkuak ulertu eta bete dituela. Beraz, datuak babesteko politika honekin edo bertan ematen diren aholkuekin ados ez bazaude, ez erabili gure web gunea.

5.- Jurisdikzioa eta eskumena. -

Baldintza hauen interpretazioari buruz nahiz webgune honen zerbitzuekin lotutakoei buruz eztabaidarik sortuz gero, Espainiako jurisdikzioa eta araudia izango dira aplikagarri, eta Gasteizko epaitegiak izango dira eskudunak.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.