AMVISAREN PRIBATUTASUN POLITIKA

AMVISAk beren gain hartua du pribatutasuna babesteko konpromisoa, eta tratatzen dituen datu pertsonalak egoki erabiltzekoa, bai online —webgunean edo edozein azpidomeinuren bitartez—, bai offline ematen dizkiguzularik ere.

1.- Zein da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

AMVISA

Puerto Rico ibilbidea, 10 baxua ; 01007, Vitoria-Gasteiz (Araba)

IFK: A-01007376

Datuak babesteko delegatuaren posta elektronikoa: dpdamvisa@vitoria-gasteiz.org

2.- Nola eskuratu ditugu zure datuak?

Zuk zeuk emanda: Gure zerbitzuen eskatzaile edo onuraduna bazara, gure jardueretan parte hartzen baduzu edo Udalaren webgunearen eta gure web-orriaren erabiltzailea bazara, zuk zeuk eman dizkiguzu zure datuak eta hirugarrenenak, gure zerbitzuak eskatzeko unean —offline zein online—, horien bitartez zurekin -harreman juridiko-administratiboa eduki ahal izateko.

Datuak Udalaren webgunearen barruko web-orri honen bitartez eman badizkiguzu, jaso egiten dugu informazioa; esate baterako, web-orrian sartzen zarelarik, edozein formulario datu pertsonalekin betetzen duzularik, gure jardueretan izena ematen duzularik, zuzenean posta elektronikoz guregana jotzen duzularik, etab.

Zure datu pertsonalak ematean, informazio hori emateko gaituta zaudela bermatzen duzu, eta informazioa benetakoa, egiazkoa eta zehatza dela, eguneratuta dagoela, ez dela konfidentziala eta ez duela inongo kontratu-mugapen edo besteren eskubiderik urratzen, eta konpromisoa hartzen duzu ez duzula beste inongo erabiltzaileren lekua hartuko, hark webguneko zerbitzu eta edukietarako erregistratzean emandako datuak baliatuz.

Zeure erantzukizuna izango da zure datuak zuzen eta eguneratuta mantentzea, eta AMVISAk ez du inongo erantzukizunik izango zuk hala egin ezean.

Hirugarren batengandik jasota: baldin eta ez bada interesduna bera datuak ematen dizkiguna, baizik eta hirugarren bat, datu kategoria hauek tratatzen ditugu: identifikatzeko datuak, ezaugarri pertsonalak, ezaugarri ekonomikoak.

Baldin eta ez bada interesduna bera datuak ematen dizkiguna, baizik eta hirugarren bat, horrek bermatu beharko du berariaz interesdunaren baimena duela haren datuak emateko, eta erantzukizun orotatik libre geratuko gara hark erreklamaziorik eginez gero; esan nahi baita interesdunaren izenean edo haren interesa dela medio datuak komunikatu dizkiguna eta ez beste inor izango dela erantzule halakoetan.

3.- Hirugarrenen datuak.

Beste inoren datuei gagozkielarik, kontu berezia eduki behar duzu horien pribatutasuna errespetatzeko, izaera pertsonaleko datuak komunikatu edo publikatzean. Datuen titularrak bakarrik baimendu dezake bere datu pertsonalen tratamendua. Hirugarrenen datuak ematen badizkiguzu, zure erantzukizuna da aldez aurreko eta berariazko adostasuna edukitzea haien datuak erabili eta komunikatzeko, eta haiei jakinaraztea beraien datuak gure tratamenduetan sartuko ditugula. Hirugarrenen datuak haien adostasunik gabe argitaratzeak, datuak babesteko araudia urratzeaz gain, ohore-eskubidearen, intimitate-eskubidearen eta norberaren irudiaren eskubidearen inguruko araudia ere urra dezake. Hirugarrenen datu pertsonalak ematen badizkiguzu, pribatutasun-politika hau onartzen duzularik, berariaz bermatzen duzu interesdunaren baimena duzula horretarako, eta erantzukizun orotatik libre uzten gaituzu hark erreklamaziorik eginez gero; esan nahi baita interesdunaren izenean datuak komunikatu dizkiguna eta ez beste inor izango dela erantzule halakoetan.

4.- Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Datu pertsonalak babesteari buruzko Espainiako eta Europako arauekin bat etorrita, AMVISAk jakinarazten dizu, tratamenduaren arduraduna den aldetik, datu hauek tratatzen dituela: zeuk emandako datuak, hirugarrenek eta entitateek emandakoak (jabeen erkidegoak, auzokoak, higiezinen agentziak, bizikidetza-unitateko beste kide batzuk, administrazio publikoak), baita diru-laguntzak edo negozioak direla eta entitate honekin izandako harremanetan lortutakoak ere.

Tratamendua datu pertsonalak jaso, gorde, kontsultatu, erabili eta komunikatzean datza, helburu hauetarako: laguntzen kudeaketa; etxebizitzak salerosi eta alokatzeko bisiten eta izapideen kudeaketa; etxebizitzarekin lotutako azterlan sozio-demografikoak egitea; merkataritza, administrazio eta kontabilitate kudeaketa; gure oraingo eta/edo geroko zerbitzuen erabiltzaileekiko kontaktua eta arreta mantentzea, eta gure jarduera, proiektu eta ekitaldiei buruzko jakinarazpenak bidaltzea. Azkenik, Udalaren webgunearen barruan dugun web-orriaren eta sare sozialen erabiltzaile gisa emandako datuak ere tratatuko dira, kexak eta kontsultak ebazteko eta foroak kudeatzeko. Orobat tratatuko dira hornitzaileen, babesleen eta laguntzaileen datuak, administrazio eta kontabilitate kudeaketarako.

Komunikazioari, gure jarduera eta ekitaldietan aktiboki parte hartzeari eta zurekiko

harremanari dagokionez, zure datuak helburu hauetarako tratatu ditzakegula jakinarazten dizugu:

a) Gure gizarte zein kultur jarduera, ekitaldi edo proiektuetara etorri ohi bazara, edo horietan parte hartzen baduzu, zure datuak erabiliko ditugu kontaktua eta harremana mantentzeko, AMVISAk sustatu edo antolatutako jarduera eta ekitaldien izen-emateak eta parte-hartzea kudeatzeko, eta gure jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko.

Orobat jakinarazten da ekitaldi eta jardueretan argazkiak eta/edo bideoak egin daitezkeela eta Gasteizko Udalaren webgunearen barruan AMVISArako egokitutako atal honetan edo ekitaldiaren sustatzailearen web-orrian argitaratu daitezkeela, baita gure sare sozialetako edozeinetan ere, ekitaldiaz edo jardueraz informatzeko, dokumentatzeko, eta horren argazki/bideo memoriaren barruan gordetzeko.

b) Gure web-orriaren erabiltzaile hutsa bazara, online egiten dizkiguzun eskabideak eta izen-emateak kudeatzeko.

c) Kasu batean zein bestean, zurekiko kontaktua eta komunikazioa mantentzeko, iritzi eta/edo asebetetasun inkestak egiteko, eta gure jarduera, produktu eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko (publizitate eta/edo merkataritza komunikazioak barne, Informazio-gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluaren ondorioetarako).

5.- Zenbat denboratan gordeko ditugu zure datuak?

Datuak gordetzeari dagokionez, AMVISAren irizpidea izango da horiek gordetzea kontratu, aurrekontratu edo merkataritza-harremanak irauten duen bitartean, eta hori amaitu ondoren, interesatuak horiek ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean, eta, baita ezabatzeko eskatuko balu ere, honako hauek burutzeko beharrezko epeak iraun bitartean: a).- lege-betebeharrak betetzea, eta/edo b).- gure erantzukizun oro preskribatzea, eta/edo c).- aldeen harremanetatik eratorritako erreklamazioak bideratzea nahiz horietatik babestea.

Gure jardueretan parte-hartzaile izan bazara, datu pertsonalak gordeko ditugu ezabatzeko eskatzen ez duzun bitartean, baita ezabatzeko eskatuta ere, honako hauek burutzeko beharrezko epeak iraun bitartean:

  • dagozkigun lege-betebeharrak betetzea, eta/edo
  • gure erantzukizun oro preskribatzeko aurreikusitakoak, eta/edo
  • aldeen harremanetatik eratorritako erreklamazioak bideratzea nahiz horietatik bestea.

Udalaren webgunearen barruan dugun web-orriaren erabiltzailea bazara, ezabatzeko eskatzen ez diguzun bitartean gordeko ditugu datuak, baita ezabatzeko eskatuta ere, tratamendua hauetara mugatuz: lege-betebeharrak betetzea eta/edo erreklamazioak bideratzea nahiz horietatik defendatzea.

6.- Zein oinarri juridikok ematen digu legitimazioa zure datuak tratatzeko?

Laguntza eskatzaile edo onuradunen, etxebizitza bat erosi edo alokatzeko interesa dutenen edo etxe jabeen nahiz administratzaileen kasuan, kontratu edo diru-laguntza bidezko harremana da datuak tratatzeko legitimazioa ematen digun oinarri juridikoa.

Gure jarduera, ekitaldi edo proiektuetan parte hartzen baduzu; eskaera edo kontsultaren bat egiten baduzu; gurekin aurrekontratu-harremanik baduzu, edo eskabideren bat egin badiguzu Udalak sozietate publiko honen kontura egokitutako web-orriaren bitartez, horren erabiltzaile hutsa zaren aldetik, gure interes legitimoa eta zure adostasun informatua dira oinarri juridikoa. Azken kasu horretan, zure datuak online edo offline ematen dizkiguzularik, modu zalantzagabean ematen diguzu adostasuna, alegia, zure adostasunaren baieztapen argitzat joko da egintza hori.

Gure hautaketa-prozesu batean parte hartzen duen hautagaia bazara, praktiketako langilea edo bekaduna, zure datuak tratatzeko oinarri juridikoa dira zure adostasun informatua, entitate honen interes legitimoa, eta lotzen gaituen harreman juridikoa.

Gure enpresa-proiektu batean parte hartzen duen bazkidea izanez gero, proiektuaren gauzatze koordinatua da zure datuak tratatzeko oinarri juridikoa.

Eskatutako datuak ematea nahitaezkoa da, ezinbestekoak direlako aipatutako helburuak lortzeko. Ez badizkiguzu ematen, ezingo dugu halakorik egin.

Gure jardueren parte-hartzaile edo Udalaren webgunearen barruan dugun web-orriaren erabiltzaile zaren aldetik gurekin duzun harreman bidezko eta egokia dela medio, zure datuak tratatzeko interes legitimoa dugu web-orria mantendu eta kudeatzeko lanetan, helburu hauekin:

  • Gure jarduera, produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa bidali ahal izatea (publizitate eta/edo merkataritza komunikazioak barne, Informazio-gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluaren ondorioetarako).
  • Jardunaldi edo ekitaldietan, argazkiak eta/edo bideoak egitea, zeinak Udalaren webguneko atal batean jarri ahalko baitira, haren edozein azpidomeinutan, entitateak sare sozialetan dituen profiletako edozeinetan, baita YouTuben ere, ekitaldiaz informatzeko, dokumentatzeko, eta horren argazki/bideo memoriaren barruan gordetzeko. Horrenbestez, zure irudia publizitate karteletan, eskuorrietan, programetan zein entitatearen gainerako paper-gauzetan argitaratu ahalko da.
  • Iritzi eta/edo asebetetasun inkestak egitea.

Helburu horiek bateragarriak dira zure datuak hasieran jasotzeko genuen helburuarekin (zurekiko kontaktua eta komunikazioa kudeatzea eta lotzen gaituen harremana mantentzea). Hala ere, zure datuak aipatu ditugun helburuetako —gure interes legitimotik eratorriak— ematea beti borondatezkoa izango da, eta zure interes, eskubide eta askatasunek beti izango dute lehentasuna gure interes legitimoaren gainetik; horrenbestez, zure datuak ezabatzeko eta helburu horietarako tratatzeari utz diezaiogun eskatzen badiguzu (hori adierazten duen mezu elektronikoa dpdamvisa@vitoria-gasteiz.org helbidera bidaliz), halaxe egingo dugu, baina datuak blokeatuta utzi ahalko ditugu, erreklamazioak formulatu, bideratu eta aldezteko. Uko horrek ez du baldintzatuko datuak tratatzea deskribatu diren gainerako helburuetarako.

Bereziki babestutako datuak eman badizkiguzu, tratatzeko legitimazioa zure berariazko adostasunak ematen du. Zure datuak ematen dizkiguzularik, modu zalantzagabean ematen diguzu adostasuna trata ditzagun, esan nahi baita zure adostasunaren baieztapen argitzat joko dela egintza hori. Eskatutako datuak ematea nahitaezkoa da, ezinbestekoak direlako zure eskariari erantzuteko edo gure zerbitzuak emateko. Ez badizkiguzu ematen, ezingo dugu halakorik egin. Edozein unetan uka zenezake adostasun hori, helbide honetara idatziz: dpdamvisa@vitoria-gasteiz.org; uko horrek ez du baldintzatuko datuak tratatzea deskribatu diren gainerako helburuetarako.

7.- Zein hartzaileri jakinarazi ahal dizkiegu zure datuak?

Jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datuak hirugarren bati komunika dakizkiokeela, lagapenaren emailearen eta hartzailearen eginkizun legitimoekin zuzeneko lotura duten xedeak betetzeko, esaterako:

  1. Banku-entitateei, kobrantza eta ordainketak kudeatzeko.
  2. Zerga-administrazioari, zerga-betebeharrak betetzeko.
  3. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailari, entitate honek ematen dituen zerbitzuetatik eratorritako lege betebeharrak betetzeko.
  4. URAri.
  5. Erregistro publikoei, datuak egiaztatzeko.
  6. Notario eta prokuradoreei.
  7. Gasteizko Udalari, datuak egiaztatzeko.
  8. Sindikari.
  9. Kontsumobideri.

8.- Nazioarteko datu-transferentziak

Jakinarazten dizugu ezen, Europako espazio ekonomikotik kanpoko hornitzaileak erabiltzen baditugu gure jarduerarako zerbitzu osagarriak eman diezazkiguten —ostatatzea, housing, SaaS, urruneko segurtasun-kopiak, euskarri eta mantentze-lan informatikoak, posta elektronikoaren kudeatzaileak, e-posta bidalketak eta e-mail marketina, etab.—, horiek datu pertsonaletara sarbidea izan dezaketenez, EBko enpresak aukeratuko ditugula, edo antzeko babes-maila duten eta izaera pertsonaleko informazioa tratatzeko berme nahikoa dutela egiaztatzen duten herrialdeetakoak, esan nahi baitu Europakoen pareko betekizunak betetzera behartzen dutela beren burua, datuak babesteari dagokionez. Edonola ere, datuak babesteko politika hau onartzen duzularik, berariaz eta modu zalantzagabean ematen duzu baimena enpresa horiei datuak komunikatzeko, jakinaren gainean zaudelarik horrek datuen nazioarteko transferentzia egitea dakarrela berekin, Europako espazio ekonomikotik kanpoko herrialde batera.

Horrenbestez, dokumentu hau sinatzen duzularik:

a).- Aitortzen duzu jakinarazi dizutela zein arrisku dagoen datuak jasotzen dituen herrialdeak Europakoen antzeko bermeak ematen ez baditu interesdunen pribatutasuna errespetatzeari eta horrekin lotutako eskubide eta askatasunez baliatzeari dagokienez.

b).- Horretaz jakitun, modu zalantzagabean ematen duzu baimena transferentzia egiteko.

Gure zerbitzuek sare sozialen ezaugarri eta widget jakin batzuk barne hartzen dituzte, hala nola Facebookeko "Facebookekiko konexioa" edo "Gustuko dut" botoia, "Partekatu" botoia edo beste mini-programa interaktibo batzuk, hedabide sozialetan ohiko direnak. Sare sozialen ezaugarri horiek informazioa bildu dezakete, esate baterako, zure IP helbidea zein den edo gure web-orrian zein orrialde ikusten ari zaren, eta cookie bat ezar dezakete, zuzen funtzionatu ahal izateko. Sare sozialen ezaugarriak ez ditu hirugarren batek ostatatzen, ezta gure zerbitzuek zuzenean ere. Haien politikek arautzen dituzte hirugarren horiekin dituzun interakzioak, ez gureek.

Gainera, gure zerbitzuek informazio pertsonala hirugarrenekin zuzenean partekatzeko aukera eman ahal dizute, baita hirugarrenen zerbitzuetara edo zerbitzuetatik edukia zerbitzatzeko orrialde-markoen tekniken bidez ere, gure web-orriaren eta gure zerbitzuen itxura mantenduz. Gogoan izan berez informazio hori hirugarrenei ematen diezula, ez guri, eta interakzio zein truke hori hirugarren horien politiken arabera arautzen dela, ez gureen arabera.

9.- Sare sozialak eta bat-bateko mezularitzako aplikazioak

Gure zerbitzuek entitatearen titularitateko sare sozialen ezaugarri eta widget jakin batzuk barne har ditzakete, hala nola Facebookeko "Facebookekiko konexioa" edo "Gustuko dut" botoia, "Partekatu" botoia edo beste mini-programa interaktibo batzuk, hedabide sozialetan ohiko direnak. Sare sozialen ezaugarri horiek informazioa bildu dezakete, esate baterako, zure IP helbidea zein den edo gure web-orrian zein orrialde ikusten ari zaren, eta cookie bat ezar dezakete, zuzen funtzionatu ahal izateko.

Bere titularitateko eta jabetzako datu pertsonalak, argazki eta informazioak eta bestelako edukiak baino ezingo ditu argitaratu erabiltzaileak Udalaren webgunean dugun web-orrian edo sare sozialetan dugun orrialde ofizialean, edo hirugarrenenak, hori egiteko baimena duenean. Hirugarrenen datuak ematen badizkigu edo argitaratzen baditu, haren erantzukizuna da aldez aurreko eta berariazko adostasuna edukitzea datuak erabili, jakinarazi eta argitaratzeko; orobat, haren erantzukizuna izango da hirugarrenei jakinaraztea datuak argitaratzeko asmoa duela eta guk tratatu egingo ditugula. Hirugarrenen datuak haien adostasunik gabe argitaratzeak, datuak babesteko araudia urratzeaz gain, ohore-eskubidearen, intimitate-eskubidearen eta norberaren irudiaren eskubidearen inguruko araudia ere urra dezake.

Edonola ere, erabiltzaileak indarrean dagoen legedia eta pribatutasun-politika honetan adierazitakoa urratu duela antzematen badugu, erabiltzaileak argitaratutako edozein eduki kendu ahalko dugu bai gure web-orritik bai sare sozialetan ditugun orrialdeetatik.

Sare sozialak ez daude gure zerbitzuetan zuzenean ostatatuta. Haien politikek arautzen dituzte haiekin dituzun interakzioak, ez gureek. Irakur itzazu sare sozial horien pribatutasun-politikak informazio zehatzagoa lortzeko datu pertsonalen bilketa eta transferentziari, zure eskubideei eta zure pribatutasunaren konfigurazioari buruz.

Era berean, gure zerbitzuek zure informazio pertsonala hirugarrenekin zuzenean partekatzeko aukera eman ahal dizute, baita hirugarrenen zerbitzuetara edo zerbitzuetatik edukia zerbitzatzeko orrialde-markoen tekniken bidez ere, Udalaren webgunean dugun web-orriaren eta gure zerbitzuen itxura (frameak) mantenduz. Gogoan izan informazio hori hirugarrenei ematen diezula, ez guri, eta interakzio zein truke horiek hirugarrenen politiken arabera arautzen dela, ez gureen arabera.

10.- Zer eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean?

Datuetan sartzeko eskubidea: zein datu pertsonal tratatzen ari garen galde egin diezagukezu, baita horien kopia eskatu ere.

Zuzentzeko eskubidea: oker dauden datu pertsonalak zuzentzako eska diezagukezu, eta osagabeak osatzeko, baita deklarazio osagarria eginez ere.

Ezabatzeko eskubidea (ahanztura-eskubidea): zure datu pertsonalak ezabatzeko eska diezagukezu, baldin eta, zertarako bildu ziren, horretarako dagoeneko beharrezko ez badira, adostasuna emateari uzten badiozu, legez kanpokoko tratamendurik eman bazaie edo legezko betebeharra bete bada.

Tratamendua mugatzeko eskubidea: zure datuen tratamendua mugatzeko eska diezagukezu; hala egiten baduzu, erreklamazioak egiteko eta aldezteko bakarrik gordeko ditugu.

Datuak eraman ahal izateko eskubidea: zure datu pertsonalak formatu egituratu, erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko batean itzul diezazkizugula eska diezagukezu —zeuri edo zuk esaten diguzun beste norbaiti—.

Aurka egiteko eskubidea: zure datuei ematen zaien tratamenduaren aurka egin dezakezu, tratamendu hori fitxategiaren arduradunaren interes legitimoan oinarritzen bada edo publizitate-xedeetarako bada.

Eskubide horiek baliatzekotan, eskabidea egin beharko diguzu, idatziz eta sinatuta, eta nortasun-agiriaren kopia erantsi, pribatutasun-politika honen 1. atalean adierazitako posta-helbidera edo helbide elektronikora igorriz. Datuak aldatuz gero bide berberak erabili beharko dituzu jakinarazteko; egin ezean, enpresak ez du inolako erantzukizunik izango.

Eskabide horietako edozein jasotzen dugularik, gehienez 10 eguneko epean erantzungo dizugu.

Datuak Babesteko Espainiar Bulegoaren aurrean erreklama dezakezu. Balia ditzakezun eskubideen inguruko informazio gehiago nahi baduzu, edo horretarako formularioak eskuratu, Datuak Babesteko Espainiar Bulegoaren webgunera jo dezakezu: www.aepd.es (Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.