AMVISA– Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudiak behartu egiten ditu datu pertsonalak dituzten datu baseak edo fitxategiak erabiltzen dituzten erakunde guztiak informazio horren konfidentzialtasuna mantentzera, eta, horrenbestez, ohorearen, pertsonaren eta familiaren intimitatearen eta interesdunen beraien irudiaren eskubidea babestera.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (RGPD) eta LOPD berria (Datuak Babesteari buruzko 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa) betetzeak berekin dakar neurri teknikoak eta antolaketa neurriak hartzea datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta tratamendu egokia bermatzeko.

Hori betetzera zuzendutako neurriak ezartzeko prozesuan, oinarria erantzukizun proaktiboaren printzipioa eta arrisku ikuspegia dira. Datuak tratatzeko oinarri nagusia zalantzarik gabeko adostasuna da. Hau da, interesdunaren adierazpen baten bidez edo baiezko ekintza argi baten bidez eman dena

AMVISA egunean dago araudi berriarekin, eta, lehen urrats moduan, Datuen Babeserako Ordezkari bat izendatu du, horren zeregin nagusia izanik datuen babesari buruz informatzea eta aholkatzea eta betetzen dela begiratzea, kontrol agintaritzaren harreman puntu gisa jarduteaz gain.

  • AMVISAko DBO - IFZ: A01007376
  • Posta helbidea: PUERTO RICO 10 BEHEA (01012 Vitoria-Gasteiz)
  • TelefonoA: 945161009
  • Helbide elektronikoa: dpdamvisa@vitoria-gasteiz.org

ANTOLAMENDUKO NEURRIAK

Datu pertsonaletarako sarbidea duten langile guztiek jakin beharko dute zer-nolako betebeharrak dituzten datu pertsonalen tratamenduetan, eta betebehar horien berri jasoko dute. Langile guztiek ezagutzen duten gutxieneko informazioaN honako hau zainduko da:

  • KONFIDENTZIALTASUN ETA SEKRETU BETEBEHARRA
  • DATUEN TITULARREN ESKUBIDEAK
  • DATU PERTSONALEN SEGURTASUNAREN URRAKETAK

DATU PERTSONALEN segurtasuna urratzen bada, esaterako, datu pertsonalak lapurtzen edo bidegabe eskuratzen badira, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari jakinaraziko zaio segurtasunaren urraketa gertatu dela, 72 orduko epean, beharrezko informazio guztia gehituz datu pertsonalak bidegabe eskuratzea eragin duten gertaerak argitzeko. Jakinarazpena bitarteko elektroniko bidez egingo da, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren egoitza elektronikoaren bitartez, helbide honetan: https://sedeagpd.gob.es(Beste leiho batean irekiko da)

Loturak

-AMVISAren pribatutasun politika

-AMVISA Abisu Legala

Intereseko webguneak eta dokumentuak

-Datuak Babesteko Espainiako Agentzia (AEPD)(Beste leiho batean irekiko da)

-Aplikatzekoa den araudia: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra eta Datuak Babesteko 3/2018 Lege Organikoa(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.