Ruiz de Bergaratarren jauregiaren birgaikuntza osatzeko eta erabilera berrira (Gasteiz Kafe Antzokia eta Euskararen Etxea) egokitzeko proiektua idazteko lanak eta obrak gauzatzea

Dossierra: 2019/CO_AOBR/0004(Beste leiho batean irekiko da)

Epea: 18 hilabete. 01/02/2021 - 31/07/2022.

Kontratista: ZIKOTZ S.A.

Aurrekontua(BEZ barne): 2.651.563,08 €

Kontrola eta ikuskapena: Plangintza eta Proiektu Zerbitzua (Arkitektura)

Deskribapena

Gasteiz Antzokiak eta Euskararen Etxeak 1.376 metro koadro eraiki izango dute guztira, lau solairutan banatuta. Espazio moldagarriak proposatu dira, tamaina txiki eta ertaineko kultur jarduerak egin ahal izateko: zutik entzuteko kontzertuak, antzerki emanaldiak edo bestelako ikuskizunak. Taberna bat ere aurreikusi da, Antzokiaren 'agertokian' mahaiak jartzeko aukerarekin.

Euskararen Etxeak Errementari kaletik izango du sarbide nagusia, eta beheko solairua, bigarrena eta hirugarrena hartuko ditu. Gasteiz Antzokiak, berriz, Zapatari kaletik izango du sarbidea eta lehen solairua hartuko du funtsean, bigarren solairuarekin ere lotuta egon arren.

Proiektuaren irudiak

Gasteiz Antzokia

Planoak (pdf)

Lanen irudiak

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: