Neguko udaberriko dantza zikloa
Neguko udaberriko dantza zikloak nazioarteko lau ikuskizun handiak proposatzen ditu: estilo dezberdinak, indartsuak eta pertsonalitate handikoak.
Alonzo King Ballet (EEUU): Sutra
Martxoak 7, 20:30
LINES Ballet bere konpainiarekin San Frantziskon bizi da Alonzo King koreografoa. Ospe handikoa da nazioartean, eta nazioarteko konpainia handiek lan egiteko gonbidatzen dute maiz. William Forsythek hauxe esan zuen: «gure garaiko balletaren benetako maisuetako bat da, gutxi batzuen artean». Balanchineren mireslea da Alonzo King, eta zubiak eraikitzen ditu gauza tradizionalen eta modernoen artean.
Sormen-dantza sentsuala eta sutsua egiten du, bene-benetan bertutetsuak diren dantzariekin. Kultura eta diziplina ezberdinetako artisten laguntzari esker, beti lan berriak ekartzen dizkigu, mestizajeak eta kultura-aniztasunak aberastuta.
Oraingoan, Zakir Hussainekin lankidetzan ari da; taularen (Indiako perkusio-tresna klasikoa) bertutetsu batekin. Zakir Hussain mundu garaikidearen musiken korrontearen figura esanguratsuenetako bat da.
- Egiatarua: Zakir Hussain eta Sabir Khan-en musikaren konposizioa eta interpretazioa
- Koreografia: Alonzo King
- Prezioa: 24/18 euro
- Online erosketa urtarrilaren 31tik aurrera, 10:00
Malandain Ballet Biarritz ( Francia): Rêverie, Romantique-Muerte del Cisne, Bolero
Maiatzak 3, 20:30
Laurogei obra baino gehiago egin ditu Thierry Malandainek, eta oraingoan dantzaren ideia erabat pertsonala garatzen du. Lotura handia du balletaren korronte estetikotzat jotzen duen kontzeptuarekin, eta bere ideiak lehentasuna ematen die gorputz dantzalariari eta haren sentsualitatea eta gizatasuna ospatzeari.
Egitaraua:
Rêverie romantique, Thierry Malandainen obra berria, Chopinen musikan eta Michel Fokinen Sylphides balletean oinarrituta. Thierry Malandainek Erromantizismoaren gaietan murgiltzen gaitu.
Boléro Malandain / Ravel
Hamabi dantzari ia arimarik gabe aritzen dira, Ravelen orkresta-gaia obsesiboki errepikatzera behartuta. Musikaren amaiera askatzailean, isiltasunaren kontra talka eginez ihes egiten dute, «kanpoan giltzaperatuta».
La muerte del cisne (Beltxargaren heriotza). Michel Mokinek sortua Anna Pavlov dantzariarentzat. Camille Saint-Saëns Animalien Inauteria obrako orrialde bati buruzko idazkia da bakarrizketa hori, eta beltxargaren azken uneak muturreko poesiarekin oroitzen ditu.
- Egitaraua: Rêverie Romantique. Musika : Frédéric Chopin . Koreografia: Thierry Malandain
- La mort du cygne . Musika: Camille Saint-Saëns . Koreografia: Thierry Malandain
- Bolero. Musika: Maurice Ravel. Koreografia: Thierry Malandain
- Prezioa: 24/18 euro
- Online erosketa urtarrilaren 31tik aurrera, 10:00
Ballet Nacional de Cuba: cenicienta
Maiatzak 31, 20:30
Errauskine Johann Straussek balleterako berariaz konposatu zuen musika bakarra da. Errauskineren estreinaldia 1901ean izan zen, Berlinen. Pedro Consuegra koreografo kubatarrak, Marius Petiparen tradizio klasikoari jarraikiz, lehen aldiz aurkeztu zuen obraren koreografia-bertsio bat, 1988an, Marseillan. Kubako Ballet Nazionalerako, Consuegrak koreografiaren funtsa berrikusi eta alderdi teknikoak eta dramatikoak aberastu zituen.
- Zuzendari nagusia : Alicia Alonso
- Bi ekitaldiko Balleta eta lau eszena
- Koreografia eta libretoa : Pedro Consuegra. Charles Perrault-en ipuin homonimotik inspirazioa hartuta /
- Musika : Johann Strauss (semea)
- Diseinuak : Armin Heinemann
- Prezio: 30 / 21 euro
- Online erosketa urtarrilaren 31tik aurrera, 10:00
Brodas Bross: James Brown tribute
Ekainak 21, 20:30
Ezin duzu galdu musika beltzaren omenezko kontzertu hau. James Brown handiak izango du arreta gehien. Festa ahaztezina zuzenduko du Brodas Bros taldearen dantzak eta Nacion Funk All Stars musika-taldeak, Lalo López buru izanik.
6 dantzarik, 6 musikarik eta 2 abeslarik Hip Hop-aren energia ekarriko dute antzokira. Estilo hori Block Party festei esker jaio zen. New Yorken antolatu ziren lehenbiziz, besteak beste, Cool Herc, Africa Bambata edo Grandmaster Flaix.
- Dandatzariak: Berta Pons, Clara Pons, Pol Fruitós, Lluc Fruitós, Marc Carrizo.,
- Banda zuzenean: Nación Funk All-stars.
- Guilliam Sons, Roger Martínez, Héctor Moras, Marc Benaiges, Adri González, Lalo López.
- Zuzendari artistikoa : Lluc Fruitós.
- Prezioa: 24 / 18 euro
- Online erosketa , urtarrilaren 31tik aurrera, 10:00
Udal Antzokiaren sarrera salmentaren informazio orokorra
Abonamenduen salmenta: urtarrilaren 24tik aurrera, 10:00
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.