Hiru lonja eraberritzea, San Martineko Adinekoentzako Zentro Soziokulturala ezartzeko
Dossierra: 2018/CO_AOBR/0032
Egoera: bukatua
Hasierako eta bukareko epea: 29/07/08 y 29/01/08 (6 hila).
Kontratista: CONSTRUCCIONES SEGUROLA SA
Aurrekontua: 823.050 €
Kontrola eta ikuskapena: Plangintza eta Proiektu Zerbitzua (Arkitektura)
Deskribapena
Aurelio Vera-Fajardo Margolariaren kalean dauden eta Udalaren jabegokoak diren hiru lokal eraberritzea, zein 1990etik aurrera informatika-ekipamenduaz eta -sistemez arduratutako udal zerbitzu teknikoek erabili izan dituzten. 2015ean zerbitzu horiek San Martineko bulego teknikoetara lekuz aldatu zirenetik, lokal horietan zeregin desberdinetako udal langileak aritu izan dira, eta orain eraberritu egingo dira, bertan Adinekoentzako Zentro Soziokulturalen programazioa gauzatu ahal dadin, San Martin auzoari zerbitzu emateko.
Elkarren artean loturarik gabeko hiru lokal direlarik, AZSKen ohiko programa funtzionala hiru zatitan banandu beharra dakar, eta zatietako bakoitza erabilera jakin eta autonomo baterako bideratzea. Esku-hartzearen ondorioz gaur egun dauden barne-zatiketak desagerraraziko dira, hartara espazio zabal eta jarraituagoak lortzeko, erabiltzaileen arteko harremana, Zentroa erraz atzematea eta ezohiko jarduerak antolatzerakoan espazio balioanitzak paratzea bideratuko dutenak.
Eraikuntza-lanari dagokionez, esku-hartzeak zaharberritu egingo ditu sabai faltsuak, barruko argiztapena eta klimatizazio- eta aireztapen-sistema, hartara horien ezaugarriak erabilera berrietara egokitzeko. Halaber, berritu egingo dira Aurelio Vera-Fajardo Margolariaren kaletiko sarbideak, zabalera gehiago emateko, erabiltzaile berrien erosotasunaren alde.
Irudiak
Hasierako irudiak
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.