Gurasotasun positiboa

Zer da gurasotasun positiboa?

Gurasotasun positiboa haurren erabateko garapena lortzera bideratutako jokabidea da, betiere aintzat hartuta euren zaintza, euren gaitasunen garapena eta muga jakin batzuen ezarpena eta aitortza, hori guztia indarkeriarik gabe.

Helburuak
  • Gure seme-alabekin egotea eta denbora partekatzea bizitzari aurre egiteko beharrezko segurtasuna emango duten lotura afektibo handiak eta egonkorrak sortzeko.
  • Gehiegizko babesa ekidinez eta frustrazioarekiko tolerantzia sustatuz, seme-alabetan bizitzaren zorigaiztoei aurre egiteko baliabideak eta defentsak garatzea.
  • Ahalegina eta komunitateari egindako ekarpena aitortuta, autoestimu positiboa eta sendoa bultzatzea.
  • Garapen psikologiko osasungarria sustatzea, bere eremu motore, kognitibo, linguistiko, sozial eta emozionalean.
  • Seme-alabetan beren bizitzaren jabe diren pertsona bihurtzeko autoerregulazioko gaitasunak bultzatzea.
Baliabideak

Baliabide batzuk jartzen dizkizugu eskura, gurasotasun positiboa praktikatuz hazi zaitezen:

Hazkuntzari eta hezkuntzari buruzko inkesta

Formulario honen bidez, hazkuntza osasungarri bat egiteko landu behar diren gaitasunei buruzko informazioa lortu ahal izango duzue, gurasotasun positiboa praktikatuz eta haurren garapen psikologikoaren hainbat alderditan hezteko moduak duen eragin garrantzitsuaz jabetuz.

Familientzako aholkularitza

Batzuetan zalantzarik sortzen zaizkizue seme-alabak hezten dituzuen moduaren inguruan?

Ezagutu Jabetu zaitez seme-alabak hezteko duzun gaitasunaz programa. Baliabide boluntarioa, doako eta isilpekoa da, 0 eta 3 bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzendua.

Tantaz tanta: hazkuntza osasungarria

Kanpaina honen bidez, hilero tanta bat 'errezetatuko' dizuegu, zuen seme-alaben hazkuntza osasungarriarekin lotuta landu beharreko alderdi batekin. Tanta bakoitzak praktikan jartzeko hainbat gomendio dakartza.

Bideoak: hazkuntzan aktiboki parte hartzea

Gurasotasun positiboak familia-egituren aniztasuna aitortzen du, bikote homosexualak barne, bai eta guraso bakarreko familien zeregin garrantzitsua ere, erakusten baitu bakarrik dagoen ama edo aita batek funtsezko zeregina betetzen duela seme-alaben hazkuntzan, aniztasuna eta familia-egitura guztiekiko errespetua sustatzen dituelako.

Zure eskura jartzen dizkizuegun bideo hauek II. PLINAk (Haur eta Nerabeentzako Tokiko Plana) eta Gurasotasun Positiboko udal-programak sortutako ekimen baten emaitza dira.

Bi programa horien arabera, ezinbestekoa da familiei jakinaraztea zein garrantzitsua den aitak seme-alaben hazkuntzan aktiboki parte hartzea.

Bideo hauen helburu nagusia da nabarmentzea aitak gero eta presenteago daudela seme-alaben hezkuntza-prozesuan, baina, era berean, nabarmendu behar da oraindik bide luzea dagoela egiteko arlo horretan. Irudi eta testigantzen bidez, bilatzen da gizartea sentsibilizatzea eta kontzientziatzea haurren garapen integralean aitaren figurak duen garrantziari buruz, bai eta parte hartzen duten alde guztientzat hazkuntza bidezkoagoa eta aberasgarriagoa sustatzea ere.

Gurasotasun Positiborako Udal Programa

Gasteizko Udalaren gurasotasun positiboaren arloko ildo estrategikoak jasotzen dituen esparru-dokumentua.

Gurasotasun programa 2018-2022 archivo pdf

Bideoa: hezkuntza erronkak aro digitalean

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.