Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Olarizuko lorategi botanikoa

Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea

Arboretoa

Hasiera | Informazio praktikoa | Historia | Espazioak eta bildumak | Arboretoa | Landare erabilgarrien lorategia | Dehesa eta muinoa | Germoplasma bankua | Ibilbideak | Hezkuntza | Ikerketa | Galeria

Mediterraneoko basoak eta sastrakadiak

> Ikusi OpenStreetMapen(Beste leiho batean irekiko da)

Klima mediterraneoak(Beste leiho batean irekiko da) bi ezaugarri nagusi ditu: bi hilabetetik gorako lehortea udan eta euriak udaberrian eta udazkenean pilatzea. Baldintza horietan, prezipitaziorik ezaren ondoriozko estres hidrikora egokitu behar izan dute landareek, ebapotranspiraziorik handiena duten sasoian.

Baso mediterraneoetako zuhaitz eta zuhaixkek hosto gogor eta iraunkorrak (esklerofiloak) dituzte edo, bestela, lustredunak eta iraunkorrak (lauroideak). Zuhaixka-oihanpea zurezkoa, arantzaduna eta aromatikoa da.

Espezie batzuek, egindako moldaketei esker, etekinik handiena ateratzen diete eurite urriei: hosto gogorrek eta estaltzen dituen argizari-geruzak ura galtzea eragozten die. Beste espezie batzuk baso-suteei aurre egiteko moldatu dira, klima honetan oso ohikoak dira eta. Adibidez, artelatzaren azal suberosoak (kortxoak) babestu egiten du suteetatik; eta espezie batzuek ernetzeko edo pinaburuak irekitzeko behar dituzten tenperatura handiei esker, birsorkuntza ahalbidetzen da.

1.1 Karraskalak

> Ikusi OpenStreetMapen(Beste leiho batean irekiko da)

Karraska (Quercus ilex subsp. rotundifolia) espezierik ugariena da Iberiar penintsularen barnealdeko klima mediterraneoan eta kostaldearen zatirik handienean, ipar-ekialdekoan izan ezik. Beste espezie batzuekin batera bizi da, esate baterako: artelatzekin (Quercus suber) dehesa-inguruetan, ametzekin (Quercus pyrenaica) eta erkametzekin (Quercus faginea) mendi-eremuetan eta basolibondoekin (Olea europea subsp. oleaster) kostaldeetan.

> 1.1. Carrascales

> 1.1.1 Carrascal silicícola supramediterráneo

> 1.1.2 Carrascal silicícola del suroeste ibérico

> 1.1.3 Carrascales béticos

> 1.1.4 Carrascales Levantino-Baleáricos

> 1.1.5 Carrascales del interior Ibérico

> 1.1.6 Carrascales Castellano-Cantábricos

1.2 Artadiak

> Ikusi OpenStreetMapen(Beste leiho batean irekiko da)

Artea (Quercus ilex subs. ilex) Europako kostalde mediterraneoan eta kantauriarrean hedatzen da, karraskak baino hezetasun handiagoa behar baitu eta ez baititu klima kontinentalak jasaten. Ereinotza (Laurus nobilis) eta gurbitza (Arbutus unedo) izaten ditu inguruan.

> 1.2 Encinares

> 1.2.1 Encinares Cantábricos

> 1.2.2 Encinares catalano-provenzal y balear I

> 1.2.3 Encinares Catalano-Provenzales, Baleáricos

> 1.2.4 Encinares Italo-Tirrénicos

> 1.2.5 Encinar sículo-calabrés

> 1.2.6 Encinares Helénicos

> 1.2.7 Encinares Adriáticos

1.3 Artelatz basoak

> Ikusi OpenStreetMapen(Beste leiho batean irekiko da)

Artelatzak (Quercus suber) arteak baino inguru epel eta hezeagoak izaten ditu nahiago, ez du hotza ondo eroaten. Lurzoru hareatsu silizeoetan, karraskak (Quercus ilex subsp. rotundifolia), arteak (Quercus ilex subsp. ilex), estrepak (Cistus sp.), txilarrak (Erica sp.) eta genistak (Genista sp.) hazten dira inguruan.

> 1.3 Alcornocales

> 1.3.1 Alcornocales norlusitanos

> 1.3.2 Alcornocales Catalano-Provenzales

> 1.3.3 Alcornocales Corso toscanos

> 1.3.4 Alcornocales del SO ibérico

> 1.3.5 Alcornocales del SO ibérico II

1.4 Sastrakadi mediterraneoak

> Ikusi OpenStreetMapen(Beste leiho batean irekiko da)

Lehorteei aurre egiteko gai diren zuhaixka-espezieek osatzen dituzte sastrakadi mediterraneoak, hala nola abaritzak (Quercus coccifera), legeltxorrak (Pistacia lentiscus) eta mirtoak (Myrtus communis). Ez dira 1.000-1.200 m-tik gorako altitudeetan egoten, eta eremu erdi-lehorretako landaredia potentziala osatzen dute.

> 1.4 Matorrales mediterráneos

> 1.4.1 Coscojares Interiores Ibéricos

> 1.4.2 Acebuchales Ibéricos

> 1.4.3 Máquia de Sabina Negral, lentisco y pino de las Pitiusas

> 1.4.4 Máquia Austro-Itálica Tirrénica

> 1.4.5 Máquia costera helénica

> 1.4.6 Máquia Costera Helénica

1.5 Izeidi eta miter baso mediterraneoak

> Ikusi OpenStreetMapen(Beste leiho batean irekiko da)

Izei mediterraneoak eta intsentsu-miterrak lehorteetara moldatutako koniferoak dira. Iberiar penintsulan, 1.800 m-tik behera, izeidi espainiarrak (Abies pinsapo) eta miter-basoak (Juniperus thurifera) ageri dira, hurrenez hurren, eremu hezeetan eta eremu karetsuetan.

> 1.5 Abetales y sabinares mediterráneos

> 1.5.1 Pinsapares

> 1.5.2 Abetales de Abies cephalonica del sur de Grecia

> 1.5.3 Sabinares Albares Ibéricos

1.6 Altzifre-baso eta pinudi mediterraneoak

> Ikusi OpenStreetMapen(Beste leiho batean irekiko da)

Altzifreak (Cupressus sempervirens) Greziaren barrualdekoak eta hegoaldekoak dira jatorriz. Iberiar penintsulan, beste basoak desagertzearen eta basoberritzeen ondorioz hedatu dira alepo pinua (Pinus halepensis) eta itsas pinua (Pinus pinaster). Lehorteak eta Mediterraneoko baldintzak jasaten dituzte espezie horiek.

> 1.6 Bosques de ciprés y sabinares mediterráneos

> 1.6.1 Bosque de ciprés del sur del Egeo

> 1.6.2 Pinares del sur del mar Egeo

> 1.6.3 Pinares de Pinus brutia del Norte del Egeo

> 1.6.4 Pinar Litoral del Mediterráneo Occidental

> 1.6.5 Pinares de pino piñonero (Pinus pinea) de los arenales costeros SO ibérico

> 1.6.6 Pinares de pino piñonero (Pinus pinea) y pino resinero

1.7 Mediterraneoko ibar-basoak

> Ikusi OpenStreetMapen(Beste leiho batean irekiko da)

Ibarbasoek galeriak osatzen dituzte ibai-bazterretan. Ibilgu iraunkorretan, ura dagoenez, espezie hostoerorkorrak agertzen dira, adibidez: sahatsak (Salix sp.), makalak (Populus alba eta Populus nigra), lizarrak (Fraxinus angustifolia) eta zumarrak (Ulmus minor). Ibilgua urtaroaren araberakoa denean, hosto gogor edo ezkatatsuko espezie hostoiraunkorrak ageri dira, esate baterako: heriotzorria (Nerium oleander), zalitzukia (Vitex agnus-castus) eta tamarindoak (Tamarix sp.).

> 1.7 Bosques de ribera mediterráneos

> 1.7.1 Bosque de ribera del Mediterráneo Central y Oriental

> 1.7.2 Vegetación riparia termo-mesomediterránea de régimen periódico del sureste ibérico

> 1.7.3 Chopera-Sauceda y tararal ibéricos

> 1.7.4 Fresneda-olmeda ibérica

> 1.7.5 Aliseda y quejigar andaluz de los Canutos de Cádiz

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.