Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Olarizuko lorategi botanikoa
Arboretoa
Hasiera | Informazio praktikoa | Historia | Espazioak eta bildumak | Arboretoa | Landare erabilgarrien lorategia | Dehesa eta muinoa | Germoplasma bankua | Ibilbideak | Hezkuntza | Ikerketa | Galeria
Baso epel submediterraneoak
Klima mediterraneoaren eta epelaren arteko eremuetakoak dira. Neguan tenperatura epela dute, eta udan beroa, nahiz eta neguan izozteak eta elurteak eta udan hilabeteko lehortea izan (uda ez da klima mediterraneoan bezain sikua).
Giro horretan, basorik aberats eta ugarienetako batzuk hazten dira, espezie atlantiko eta mediterraneoak elkarren ondoan. Baso mistoak dira, haritzez, astigarrez, ezkiz eta gurbez osatuak, eta horien egitura eta osaera historian zehar erabilitako maneiu-motaren, udako prezipitazioen eta lurzoru-motaren araberakoak dira.
Espezie hostoerorkorrak dira nagusiki; izan ere, udazkenean hostoak erortzeari esker, babestu egiten dira neguko izozteetatik. Udako hilabeteetan zehar, mantenugaiak metatu, loratu eta fruitua ematen dute, bai eta lodiera hartu ere. Halere, espezie batzuk hostoerorkorren eta hostoiraunkorren arteko ezaugarriak dituzte: hostoak lehortu egiten zaizkie, baina neguan (hurrengo udaberrira arte) ez dira erortzen. Estrategia horri martzeszentzia esaten zaio.
Baso horiek, klima mediterraneoagoko eremuetan sartu ahala, lekurik euritsu eta hezeenetan hedatzen dira, mendi-inguruetan. Eremurik epelenetan, ostera, inguru eguzkitsu eta lehorrenetan aurki daitezke.
2.1 Europa erdialdeko harizti submediterraneoak
Europaren erdialdeko inguru bero eta lehorretan, haritz kandudunez (Quercus robur) eta haritz kandugabez (Quercus petraea) osatuta daude basoak, eta, horiekin batera, xarmak, ezkiak, astigarrak, beltxaleak, zuhandorrak, erratzak eta abar hazten dira.
> 2.1 Robledales termófilos subcontinentales
> 2.1.1 Robledal y pinar-robledal del este centroeuropeo
> 2.1.3 Robledales de Quercus polycarpa pre-carpáticos y del E de los Balcanes
2.2 Harizti submediterrabei italo-balkanikoak
Europaren hego-ekialdeko basoetan haritz turkiarra (Quercus cerris) eta Hungariako haritza (Quercus frainetto) dira nagusi. Apeninoetan eta Balkanetan, 1.000 m-tik gorako altitudeetan agertzen dira, hauekin batera: Ekialdeko xarma (Carpinus orientalis), xarma lupulukara (Ostrya carpinifolia) eta lizar loreduna (Fraxinus ornus).
> 2.2 Robledales submediterráneos continentales
> 2.2.1 Robledal del norte de los Apeninos
> 2.2.2 Robledal mixto de los Apeninos centrales y meridionales y Sicilia
> 2.2.3 Robledal panónico y precarpático
> 2.2.4 Robledal mixto de Iliria y Moesia occidental
> 2.2.5 Robledal balcánico de los Balcanes meridionales y orientales y el Peloponeso
> 2.2.6 Robledal de sur de los Balcanes y el Peloponeso
> 2.2.7 Robledal de Macedonia y Tracia
> 2.2.8 Robledal del Danubio oriental
2.3 Ametz ilaundunak osatutako harizti submediterraneoak
Ametz ilaunduna (Quercus pubescens) Europaren hegoaldeko eremu submediterraneoan hedatzen da, Iberiar penintsulatik hasi eta Anatoliara bitartean. Inguru horretan, euriterik handienak udazkenean erortzen dira eta neguak hezeak eta epelak eta udak lehorrak izan ohi dira.
> 2.3 Robledales submediterráneos
> 2.3.1 Robledal de Aquitania y el pre-Pirineo norte
> 2.3.2 Robledal del Pirineo sur y el suroeste de los pre-Alpes
> 2.3.4 Robledal con carpe negro y carpe oriental del sur de los Alpes e Iliria (Adriático norte)
> 2.3.5 Bosque de carpe negro del Apenino central
> 2.3.6 Robledal del sur de los Apeninos, Sicilia y el Adriático oriental
> 2.3.7 Robledal con carpe oriental de Albania, Macedonia y Grecia
> 2.3.8 Robledal con carpe oriental de Crimea y el Cáucaso occidental
> 2.3.9 Robledal de Quercus trojana de la Apulia y sureste Adriático
2.4 Amezti iberiarrak
Amezti iberiarrak Iberiar penintsulako harizti martzeszenteak dira, baina haritzen ordez ametzak (Quercus pyrenaica) izaten dituzte gehien. Klima hezeko lurzoru silizeoetan hazten dira, penintsularen iparraldean eta ipar-mendebaldean. Arabako Izkiko ameztiak Europa osoan dira ezagunak, duten hedaduragatik eta kontserbazio-mailagatik.
> 2.4.1 Melojar del Sistema Central,Sistema Ibérico y noroeste ibérico
> 2.4.2 Melojar galaico-leones y del sistema ibérico septentrional
> 2.4.3 Melojar toledanomariánico y bético
> 2.4.4 Melojar luso-extremeño
2.5 Erkamezti iberiarrak
Erkametzak (Quercus faginea) haritz martzeszenteak dira, eta Iberiar penintsularen ipar-isurialdeko sistema karetsuetan ageri dira. Horien inguruan hazten dira astigarrak (Acer sp.), gurbeak eta hostazuriak (Sorbus sp.), elorriak eta elorri-triskak.
> 2.5.2 Quejigar prepirenaico y maestracencese
> 2.5.3 Quejigar del norte ibérico
> 2.5.6 Quejigar andaluz catalán
2.6 Ibarbaso submediterraneoak
Zonalde submediterraneoetako ibarbasoetan, espezie hauek hazten dira: lizarrak (Fraxinus angustifolia), zumarrak (Ulmus minor) eta makalak (Populus nigra), baita zenbait haltz (Alnus glutinosa) ere. Oihanpe zarratua dute, intsusez, zuhandorrez, aihenzuriz eta lupuluz hornitua. Eginkizun garrantzitsua dute ibilguak zaintzen eta doitzen.
> 2.6 Bosques de ribera submediterráneos
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.