Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Olarizuko lorategi botanikoa

Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea

Arboretoa

Hasiera | Informazio praktikoa | Historia | Espazioak eta bildumak | Arboretoa | Landare erabilgarrien lorategia | Dehesa eta muinoa | Germoplasma bankua | Ibilbideak | Hezkuntza | Ikerketa | Galeria

Baso epelak

> Ikusi OpenStreetMapen(Beste leiho batean irekiko da)

Klima epeleko(Beste leiho batean irekiko da) eskualdeetan, negua ez da hotzegia izaten eta prezipitazioak ugariak izaten dira urte osoan zehar; euri-eskasiadun aldia laburra izaten da, uda-amaieran zehazki. Klimaren ezaugarriak eta tenperaturak, hala ere, aldatu egiten dira itsasoaren hurbiltasunaren arabera: negua epelagoa da itsasotik gertuen dauden eskualdeetan.

Klima honetako basoek kontinenteko eremu zabalak hartzen dituzte, baso borealen eta baso epel submediterraneoen artean. Oro har, hosto lau eta zabaleko espezie hostoerorkorrak dira nagusi, hala nola haritzak, pagoak, ezkiak, xarmak, lizarrak eta astigarrak; dena den, hostozabalen eta koniferoen formazio mistoak ere agertzen dira. Oihanpea ere hostoerorkorra da, eta espezieen eraketa lurzoru-motaren eta sakoneraren araberakoa, nagusiki. Beraz, oinarrizko substratuen gainean (eskuarki, lurzoru sakonenetan eta mantenugaietan aberatsenetan) hedatzen diren basoek espezie-kopuru handiagoa izaten dute, lurzoru azidoak eta mantenugaietan pobreak direnetakoek baino.

Basoon eremu naturalak zarratuak izaten dira, oro har, klima epelari esker. Landatzeko sail eta baso-eremu produktibo bihurtzea eta azpiegiturak eraikitzeko zatitzea dira halako basoen mehatxurik handienak.

3.1 Harizti azidofiloak

> Ikusi OpenStreetMapen(Beste leiho batean irekiko da)

Lurzoru azidoetan hedatzen diren hariztietan, haritz kanduduna (Quercus robur) eta haritz kandugabea (Quercus petraea) dira nagusi. Pagoek ondo jasaten ez dituzten lurzorurik heze eta lehorrenetan hazten dira.

> 3.1 Robledales templados acidófilos oligótrofos

> 3.1.1 Robledal acidófilo de Irlanda oriental e Inglaterra

> 3.1.2 Robledal acidófilo armoricano, aquitano y del Macizo Central francés

> 3.1.3 Robledal-abedular acidófilo atlánticosubatlántico

> 3.1.4 Robledal-pinar acidófilo centroeuropeo y sarmático suroccidental

> 3.1.5 Carballeda galaico-portuguesa y robledal acidófilo cántabro-vascónico

> 3.1.6 Robledal con pino albar de Centroeuropa meridional e Iliria

> 3.1.7 Melojar cántabrovascónico y orocantábrico

3.2 Haritz- eta lizar-basoak

> Ikusi OpenStreetMapen(Beste leiho batean irekiko da)

Eragin ozeanikoko inguruetan, kosta atlantikotik gertu eta altitude txikietan, haritz arruntaren (Quercus robur) eta lizarraren (Fraxinus excelsior) basoak ikusten dira. Zenbait tokitan, pagoekin batera ere agertzen dira.

> 3.2 Bosques de roble fresno

> 3.2.1 Robledal-fresneda de Irlanda y Inglaterra y Escocia

> 3.2.2 Robledal-fresneda cántabro-vascónica

3.3 Haritz- eta xarma-basoak

> Ikusi OpenStreetMapen(Beste leiho batean irekiko da)

Erdialdeko Europaren ekialdeko eremu epeletan, eragin ozeanikotik urrun, haritzak eta xarmak (Carpinus betulus) hazten dira, eta, horien artean, astigar zorrotza (Acer platanoides), zumar hostozabala (Ulmus glabra), lertxuna (Populus tremula) eta izei gorria (Picea abies).

> 3.3 Bosques de roble carpe

> 3.3.1 Robledal con carpe atlántico-subatlántico del centro y norte de Europa

> 3.3.2 Robledal con carpe y tilo de Polonia oriental y Ucrania

> 3.3.3 Robledal con carpe de la Pianura Padana

> 3.3.4 Robledal albar con carpe de Centroeuropa

> 3.3.5 Robledal con carpe panónico, precarpático y moldavo

> 3.3.6 Robledal con carpe peripanónico e ilírico

3.4 Haritz- eta ezki-basoak

> Ikusi OpenStreetMapen(Beste leiho batean irekiko da)

Haritz arrunta (Quercus robur) eta ezki hostotxikia (Tilia cordata) dira Europaren ipar-ekialdeko basoetako espezierik ugarienak, Errusiako lautada hotzetan eta Uraletan. Horiekin batera, beste hauek ere ager litezke: zumar hostozabala (Ulmus glabra), astigar zorrotza (Acer platanoides) eta lizarra (Fraxinus excelsior).

> 3.4 Bosques de roble tilo

> 3.4.1 Robledal con tilo de Ucrania septentrional, Sarmatia meridional y los pre-Urales

3.5 Pagadi oligotrofikoak

> Ikusi OpenStreetMapen(Beste leiho batean irekiko da)

Mantenugaietan pobreenak diren lurzoruetan, pagoa (Fagus sylvatica) agertzen da, batez ere. Oso espezie lehiakorra da; adaburuekin estaldura-maila handia sortzen du eta oso espezie gutxik jasaten dute haren laiotza, adibidez: gorostiak (Ilex aquifolium) eta haginak (Taxus baccata).

> 3.5 Hayedos oligótrofos

> 3.5.1 Hayedo-robledal atlántico-subatlántico

> 3.5.2 Hayedo del prepirineo norte y el Macizo Central francés

> 3.5.3 Hayedo con roble albar y abeto del centro y sur de Europa

> 3.5.4 Hayedo con abedul cántabro-vascónico

> 3.5.5 Hayedo ibérico

> 3.5.6 Hayedo-abetal del Pirineo oriental

> 3.5.7 Hayedo-abetal y robledal de Insubria y el Piamonte

3.6 Pagadi eutrofikoak

> Ikusi OpenStreetMapen(Beste leiho batean irekiko da)

Pagoa mantenugaietan aberatsagoak diren lurretan hedatzen denean, pagadietan lizarrak (Fraxinus excelsior), astigarrak (Acer sp.), zumar hostozabalak (Ulmus glabra), ezki hostotxikiak (Tilia cordata), xarmak eta izeiak ere agertzen dira. Lehorte txikiak izaten diren eremuetan, gurbeak eta hostazuriak (Sorbus aucuparia, Sorbus torminalis eta Sorbus aria) ere egoten dira.

> 3.6 Hayedos eútrofos

> 3.6.1 Hayedo subatlántico centroeuropeo y surescandinavo

> 3.6.2 Hayedo precarpático del sureste de los Carpatos

> 3.6.3 Hayedo-abetal de Centroeuropa y el arco alpino

> 3.6.4 Hayedo-abetal con abeto rojo de los Cárpatos

> 3.6.5 Hayedo cántabrovascónico

> 3.6.6 Hayedo calcícola del pre-Pirineo, Pirineo y Macizo Central francés

> 3.6.7 Hayedo-abetal del Pirineo occidental y Macizo Central francés

> 3.6.8 Hayedo-abetal de Alpes meridionales e Iliria

> 3.6.9 Hayedo-abetal de Iliria, Dinaria y hayedo termófilo dalmático

> 3.6.10 Hayedo de Córcega, los Apeninos y Sicilia

> 3.6.11 Hayedo meridional de Tracia, Macedonia, Montes Pindos y Rhodopes

3.7 Ekialdeko pagadiak

> Ikusi OpenStreetMapen(Beste leiho batean irekiko da)

Kaukaso eskualdean, 500 eta 1.700 m bitarteko altitudean, ekialdeko pagoa (Fagus sylvatica subsp. orientalis) nagusi da, haritz- eta xarma-basoen eta konifero-basoen artean. Lekurik hezeenetan eta Itsaso Beltzetik gertuen daudenetan, oihanpean hauek aurkituko ditugu: azaleak (Rhododendron sp.) eta gerezi-erramua (Prunus laurocerasus).

> 3.7 Hayedos orientales

> 3.7.1 Hayedo oriental con carpe del Cáucaso

3.8 Ibar-baso epelak

> Ikusi OpenStreetMapen(Beste leiho batean irekiko da)

Europako ibai handien bailaretan eta ertzetan agertzen diren ibarbasoak batez ere sahatsez, haltzez, makalez eta zumarrez jantzita daude, hezetasun-gradientearen arabera. Ibilguek (iraunkorrek nahiz urtarokoek) emari txikiagoa dutenean baina lurzoruak hezeagoak direnean, berriz, haltzak ugaritzen dira. Hosto lau eta erorkorreko arbolak dira haltzak, eta itsas mailatik 1.200 m-ko altituderaino eta lurzoru pobreetan haz daitezke, gauza baitira atmosferako nitrogenoa finkatzeko. Oihanpea aberatsa da igokarietan, iratzeetan eta gramineoetan.

> 3.8 Bosques de ribera templados

> 3.8.1 Bosques riparios templados de pequeños cauces-Alisedas cántabro-vascónicas

> 3.8.2 Bosque ripario templado de los grandes cauces de Europa central, continental y occidental

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.