Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Olarizuko lorategi botanikoa

Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea

Arboretoa

Hasiera | Informazio praktikoa | Historia | Espazioak eta bildumak | Arboretoa | Landare erabilgarrien lorategia | Dehesa eta muinoa | Germoplasma bankua | Ibilbideak | Hezkuntza | Ikerketa | Galeria

Baso borealak

> Ikusi OpenStreetMapen(Beste leiho batean irekiko da)

Tenperatura txikiak eta ur-eskasia dira klima borealaren(Beste leiho batean irekiko da) ezaugarriak. Gora-behera termikoak oso nabarmenak izaten dira, udako 20 ºC-etatik neguko 30 ºC-etara. Uda laburra izaten da, 4-5 hilabetekoa, eta negua luzea, 7 hiletik gorakoa. 500 mm-tik beherako prezipitazioak jasotzen dira urtean, eta, udako hiletan salbu, elur-forma hartzen dute. Gainera, lurzoruak materia organiko gutxi du (eta deskonposatu egiten da poliki-poliki), neguan izoztuta egoten delako.

Hozberoaren gora-beheretara ez ezik, neguko eta udako eguzki-orduen desberdintasunera ere egokitu behar izaten du landarediak, inguru hauetako latitude handien ondorioz. Eragile bi horiek tarteko, laburra da epealdi begetatiboa (landareak bizi eta hazteko nahitaezkoa).

Baldintza horietan, Europako kontinentearen iparraldean eta tundrarekin muga eginez, taiga hedatzen da, planetan azalerarik handiena hartzen duen basoa. Batez ere koniferoek eta espezie hostoiraunkorrek osatzen dute, hala nola izeiek eta pinuek, baina baita alertzeek eta urkiek ere. Koniferoen hostoak (orratz-formakoak) gai dira neguko hotzari eta lehorketari eusteko, bai eta argiztapen urriarekin fotosintesia egiteko ere. Halako espezieen egitura konikoari esker, elurra ez da adarretan metatzen, eta, beraz, adarrak ez dira elurraren pisuarekin hausten.

4.1 Izeidi borealak

> Ikusi OpenStreetMapen(Beste leiho batean irekiko da)

Izei gorria (Picea abies) da taigako espezie nagusia, eremu handiak hartzen ditu eta. Piramide-formako adaburu erregularra du, eta heldutakoan gris-kolorea hartzen duen enbor gorrixka. Oso egur preziatua du; hori dela eta, arras hedatuta dago haren baso-ustiapena.

> 4.1 Abetales boreales

> 4.1.1 Abetal boreal septentrional

> 4.1.2 Abetal boreal central

> 4.1.3 Abetal boreal meridional

> 4.1.4 Abetal con pinos y alerces siberianos de los Urales

> 4.1.5 Abetal mixto de los pre-Urales meridionales

4.2 Izeidi hemiborealak

> Ikusi OpenStreetMapen(Beste leiho batean irekiko da)

Konifero-baso borealen eta baso hostoerorkor epelen artean egon ohi dira izeidi hemiborealak, negu epelagoak dauden eremuetan. Oihanpe aberatsa dute: ahabiak (Vaccinium sp.), andere-mahatsak (Ribes sp.), azeri-mahatsak (Arctostaphyllos uva-ursi) eta laharrak (Rubus sp.).

> 4.2 Abetales hemiboreales

> 4.2.1 Abeto con roble del sureste de Escandinavia

> 4.2.2 Abetal con frondosas del Báltico y el noroeste de Sarmatia

> 4.2.3 Abetal mixto con frondosas de los Urales y pre-Urales

4.3 Urkidi subartiko, boreal eta hemiborealak

> Ikusi OpenStreetMapen(Beste leiho batean irekiko da)

Eskualde borealaren iparraldea eta mendirik garaienak janzten dituzten azken basoak dira urkidi subartikoak. Ipar Polorantz joanez gero, ikusiko ditugun azken basoak dira. Urkiek (Betula pubescens) eta izeiek osatuta daude. Eremu horretan ez dira oso garaiak, eta adar gutxi samar ematen dituzte.

> 4.3 Abedulares subárticos boreales y hemiboreales

> 4.3.1 Abedular de la Península de Kola

> 4.3.2 Abetal-abedular del noreste de Europa y los Urales

> 4.3.3 Abedular de Islandia y Escandinavia

> 4.3.4 Abedular con pino de Noruega occidental

> 4.3.5 Abedular britanico-irlandes

4.4 Pinudi borealak eta hemiborealak

> Ikusi OpenStreetMapen(Beste leiho batean irekiko da)

Eremu epelaren iparraldean eta eskualde borealaren hegoaldean, trantsizioko zonaldean, agertzen dira Europako pinudiak. Trantsizio-eremu horietako pinudi hemiborealek borealek baino espezie gehiago dituzte. Pinu gorria (Pinus sylvestris) da ugariena, ez baita oso zorrotza inguruneari dagokionez. Mendi garai iberikoetako multzo txikiak mundu-mailako hedapen-eremuaren hego-mendebaldeko mugan daude. Azal gorrixka edo laranja bereizgarria du, eta xaflatan hausten da.

> 4.4 Pinares boreales y hemiboreales

> 4.4.1 Pinar albar boreal del norte de Europa

> 4.4.2 Pinar boreal psammofitico del este de Europa

> 4.4.3 Pinar de las Highlands de Escocia

> 4.4.4 Pinar hemiboreal psammofítico con frondosas

> 4.4.5 Pinar de los Urales meridionales con alerce siberiano

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.