Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Olarizuko lorategi botanikoa
Arboretoa
Hasiera | Informazio praktikoa | Historia | Espazioak eta bildumak | Arboretoa | Landare erabilgarrien lorategia | Dehesa eta muinoa | Germoplasma bankua | Ibilbideak | Hezkuntza | Ikerketa | Galeria
Goi-mendiko baso eta sastrakadiak
Goi-mendietako klima berezia izan ohi da, inguruan duten eskualdeaz bestelakoa. Altitudean gora egin ahala, behera egiten dute tenperaturak —100 metroko gorakadak 1 ºC inguruko jaitsiera dakar—, oxigeno-kantitateak eta presio atmosferikoak. Intsolazioak, haizeak eta elur-prezipitazioak, ordea, hazi egiten dira.
Altitudeaz gainera, orientazioa ere eragile garrantzitsua da landarediarentzat; izan ere, jasoko dituen prezipitazioak eta eguzki-orduak baldintzatzen ditu.
Mendian gora, landaredia nola aldatzen den beha daiteke, eremuak edo estaiak bereizteraino. Eskualde eurosiberiarrean, 5 estai bioklimatiko bereiz daitezke; hona hemen, altitude txikienekotik handienekora ordenatuta: muinotarra, menditarra, subalpetarra, alpetarra eta elurtarra. Eskualde mediterraneoan, berriz, bestelakoak dira izendapenak: termomediterraneoa, mesomediterraneoa, supramediterraneoa, oromediterraneoa eta krioromediterraneoa.
Landaredia aldatu egiten da eremuaren arabera: estai muinotarrean eta menditarrean zuhaitz hostoerorkorreko basoak dira nagusi; gora egin ahala, pinudiak agertzen dira; eta, ondoren, estai subalpetarrean eta alpetarrean, zuhaixkak eta belar-eremuak, hobeto jasaten baitituzte bai haizeak eta bai hotza. Ingurune mediterraneoan, bestalde, beheko estaietako zuhaitz hostoiraunkorren ostean, hostoerorkorrak edo martzeszenteak ageri dira estai supramediterraneoan, bai eta kuxin-formako sastrakadi oromediterraneoak ere.
5.1 Goi-mendietako izeidiak
Goi-mendietako basoetan, izei zuria (Abies alba) da espezierik ugariena. 700 eta 2.000 m arteko magal laiotzetan bizi da, klima hezea aurkitzen baitu bertan. Haren ondoan beste espezie batzuk ere agertzen dira: pagoa (Fagus sylvatica), pinu gorria (Pinus sylvestris) eta mendi-pinua (Pinus uncinata). Alpeetan, baso mistoak eratzen ditu, izei gorria (Picea abies) lagun duela.
> 5.1 Abetales de alta montaña
> 5.1.1 Abetal altimontano de los Pirineos
> 5.1.2 Abetal de los Alpes centrales
> 5.1.3 Abetal de los Cárpatos
> 5.1.4 Abetal de Picea omorika
5.2 Pinudi epelo menditar eta goi-menditarrak
Penintsula balkanikoko eta Kaukasoko lurzoru nahiko lehorretan, bi espezie nagusitzen dira pinu gorriarekin batera: batetik, Mazedoniako pinua (Pinus peuce), penintsula balkanikoko espezie endemikoa, 1.500 eta 2.000 m bitartean; eta, bestetik, Kaukasoko pinua (Pinus kochiana), muturreko baldintzak dituzten lurzoru siku, sakonera txikiko eta malkartsuetan.
> 5.2 Pinares templados montanos y altimontanos
> 5.2.1 Pinar de Pinus peuce de los Balcanes
> 5.2.2 Pinar de Pinus kochiana y matorral orófilo del Cáucaso
5.3 Baso eta sastrakadi subalpetar eta oromediterraneoak
Europako eremu epel, submediterraneo eta mediterraneoetan, formazio irekietan, hauek hazten dira: pinuak, alertzeak (Larix decidua, eta Larix sibirica, Uraletan) eta ipuruak (Juniperus sp.), errododendroen (Rhododendros sp.) eta heriotzorrien (Daphne sp.) artean. Iberiar penintsulan, mendi-pinu piriniotarra (Pinus uncinata) nabarmentzen da.
> 5.3 Bosques matorrales subalpinos oromediterráneos
> 5.3.1 Bosque de alerce de los Alpes
> 5.3.2 Pinar de pinonegro pirenaico
> 5.3.4 Pinar y enebral oromediterráneo del Sistema Central
> 5.3.5 Pinar y enebral oromediterráneo del Sistema Ibérico
> 5.3.6 Pinar y matorral oromediterráneo del Sistema Bético
> 5.3.7 Matorral oromediterráneo silicícola de los Balcanes y Macedonia
5.4 Pinudi xerofitiko menditarrak
Ongi drainatutako eta sakonera txikiko eremurik sikuenetan, pinu-basoak dira ugarienak. Balkanetan, Pinus heldreichii pinuaren basoetan, endemismo ugari aurki daitezke.
> 5.4 Pinares xerofíticos montanos
> 5.4.1 Pinar de los valles interiores de los Alpes
> 5.4.2 Pinar montano de los Pirineos
> 5.4.3 Pinar de pino negral subsp. pallasiana de Albaniay Macedonia
> 5.4.4 Pinar de Pinus heldreichii de Dinaria y los Balcanes meridional
> 5.4.5 Pinar de Pinus nigra var. latisquama de la Sierra de Cazorla
> 5.4.7 Pinar de Pinus nigra subsp laricio de Sicilia y Calabria
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.