Kaldearte - Erronka Garbia ziurtagiria

Erronka Garbia. Ingurumen aldetik jasangarria den ekitaldia

Kaldearte eta Erronka Garbia

Gasteizko Udalak jasangarritasun irizpideei jarraituz antolatu duen lehen ekitaldia izan da KaldeArte jaialdiaren 2018ko edizioa, Gasteizen aire-zabalean egiten den lehenengoa izateaz aparte. Horretarako, Erronka Garbia metodologia baliatu da, zeinari esker ziurtagiria lortu baitu, eta ikusgarritasun askoz handiagoa, sentsibilizazio helburua lortzeko gakoa dena.

Lehenengo, antolakuntzak ingurumen alderdi esanguratsuenak eta izan ditzaketen inpaktuak identifikatu ditu; ondoren, horiek murrizteko neurriak diseinatu dira eta, azkenik, ekitaldiaren ingurumen-inpaktua kalkulatu, Erronka Garbia metodologiari jarraituta.

Hartutako neurri esanguratsuenak
  • Garraio publikoaren erabilera sustatu da, joateko modu jasangarrienen berri emanez. Horretarako, "Nola iritsi" gida argitaratu da pdf.
  • Ekitaldiak behar duen elektrizitateaz hornitzeko iturri berriztagarrietatik sortutako energia kontratatu da.
  • Informazio-orriak bizikleta baliatzen duen enpresa batek banatu ditu, atmosferarako emisiorik ez sortzearren.
  • Udalaren ekipoak eta azpiegiturak ahalik eta gehien berrerabili dira. Gainerakoa iraunkortasun-irizpideei jarraituz kontratatu da.
  • Ikusleentzako jasangarritasun gida argitaratu da pdf.
Ekitaldiaren ingurumen-inpaktua

Ekitaldia egin eta ingurumen-adierazleak monitorizatu ondoren, KaldeArteren ingurumen-inpaktua kalkulatu da:

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.