Industria - Plana eta industriaren mahaia
Gasteizko historia eta oraina industriari lotua dago, eta gure etorkizunean ere industriak lekua izaten jarraitu behar duelakoan gaude, aberastasuna eta enplegua sortzen dituen heinean.
Gure industrialdeek sostengua behar dute baldintza lehiakorrak eskaini eta enpresa berriak erakartzeko ahalmen handiagoa izango badute. Hiria eta bertako gune ekonomikoa etorkizunerako erakargarri bihurtzen duten ezaugarriez hornitu behar ditugu, lurzorua edukitze hutsetik haratago enpresa inguruneari kalitatea ematen dioten azpiegiturak eta zerbitzuak eskainiz. Kalitateko industrialdeak izatea da helburua, enpresek, pertsonek, hiriak berak eta lurraldeak dituzten beharrizanei erantzungo dietenak.
Plana
Industriari Laguntzeko Plana -Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoaren Saila buru dela- dugu Udalaren tresna bertako industriari sostengu emateko. Hiri industrial gisa Gasteizen lehiakortasuna indartzeko xedea du planak, enpresentzako azpiegiturak garatu eta sustatuz.
Industriaren mahaia
Industriaren Mahaia enpresa-elkarteen, industrialde ezberdinetan kokatutako enpresen eta Gasteizko Udalaren arteko harremanetarako foroa da.
Gasteizko udalerriko industrialde guztien eskaerak eta kezkak jasotzeko xedea du, eta haiekin lotuta orain eta etorkizunean egiten diren jarduerak adostekoa
Gai-zerrenda eta aktak
- 2023/03/23: 14. saioa - gai-zerrenda 14. saioa - akta .
- 2022/11/17: 13. saioa - gai-zerrenda 13. saioa - akta .
- 2022/03/30: 12. saioa - gai-zerrenda | 12. saioa - akta .
- 2021/11/24: 11. saioa - gai-zerrenda | 11. saioa - akta .
- 2021/04/13: 10. saioa - gai-zerrenda | 10. saioa - akta .
- 2020/11/18: 9. saioa - gai-zerrenda | 9. saioa - akta .
- 2019/11/27: 8. saioa - gai-zerrenda | 8. saioa - akta .
- 2019/04/04: 7. saioa - gai-zerrenda | 7. saioa - akta .
- 2018/11/29: 6. saioa - gai-zerrenda | 6. saioa - akta .
- 2018/04/17: 5. saioa - gai-zerrenda | 5. saioa - akta .
- 2017/10/25: 4. saioa - gai-zerrenda | 4. saioa - akta .
- 2016/06/28: 3. saioa - gai-zerrenda | 3. saioa - akta .
- 2016/06/09: 2. saioa - gai-zerrenda | 2. saioa - akta .
- 2015/11/19: 1. saioa - gai-zerrenda | 1. saioa - akta .
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.