Eraldaketa sozialaren aldeko sentsibilizazio eta komunikazio proiektu bat da. Bere helburuak ondorengoak dira:
Zurrumurruekin amaitzea pertsona ororentzat onuragarria den konpromiso kolektiboa da. Estrategiarekin modu ezberdinetan lagundu edota parte hartu dezakezu:
Facebook(Beste leiho batean irekiko da) | Instagram(Beste leiho batean irekiko da) | Youtube(Beste leiho batean irekiko da) Telegram(Beste leiho batean irekiko da)
Beren hiriarekin eta auzoarekin konprometitutako pertsonak dira, aniztasuna errespetatzen eta baloratzen dutenak, elkarbizitza inklusiboa aukera ugariko zerumuga dela uste dutenak eta hiri anitz baten alde egiten dutenak.
Agenteek oinarrizko formakuntza jasotzen dute eta bakoitza bere inguru hurbiletan (lanekoan, senidean, lagun artean,...) eragiten eta estereotipo negatiboak eta zurrumurru faltsuak indargabetzen saiatzen da.
2010ean hasi zen Bartzelonan eta Europako eta Euskal Herriko beste hiri batzuk gehitu zaizkio. Zurrumurruen aurkako estrategia Gasteizen, udalak sustatzen du hainbat pertsona, elkarte eta erakundez osatutako sare batekin elkarlanean. Horiek guztiek, kultur-artekotasunaren alde, giza-kohesioaren alde eta bazterkeriaren aurka lan egiten dute. Estrategia Gasteizko Bizikidetza eta Bizikidetza Planean kokatzen da. Eta Zurrumurruen Aurkako Sarearen ZAS!(Beste leiho batean irekiko da) kide gara, ezagutzak eta esperientziak konpartitzeko helburuarekin.
Zurrumurruen Aurkako Mapa Interaktiboak ikusarazi nahi du zeintzuk diren eta non dauden Gasteizko Zurrumurruen Kontrako Estrategiarekin lotura estua duten erakunde, mugimendu eta kolektiboak.
Ikusi mapa(Beste leiho batean irekiko da):
(Beste leiho batean irekiko da)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.