"Piztu zure auzoa" programa
"Piztu zure auzoa" proiektua elkarlanean sortu da auzoetako bizitza hobetzeko. Adinekoen, auzokideen, erakundeen eta saltokien sare baten konpromisoari esker, hasiberria den etorkizun handiko proiektua da hau.
Non
- Koroatzeko Adinekoentzako Zentro Soziokulturala (Arriagako ataria, 14). 945 161 420. Saioa astelehen eta asteazkenetan, 11:30etik 12:30era.
- Pilarreko Adinekoentzako Zentro Soziokulturala (Venezuela kalea 9). 945 161 437. Saioa astelehen eta asteazkenetan, 12:15etik 13:15era.
- Landazuriko Adinekoentzako Zentro Soziokulturala (Landazuri kalea, 17). 945 161441. Saioa ostegunean, 17:00etatik 18:00etara.
- San Prudentzio Adinakoentzako Zentro Soziokulturala (Francia 33). 945 161820. Saioa asteartean, 11:45etik 12:45era
- Zaramaga Adinekoentzako Zentro Soziokulturala (C/ Vitoria 32). 945 161458. Saioa asteartean , 17:45etik eta 18:45era.
Eta laster, Adinekoentzako Zentro Soziokulturalen sare osoan.
Helburuak
Programa honen helburuak hauek dira:
- Auzoko pertsonak elkarrekin kontaktuan jartzea.
- Pertsonak behar dituzten baliabideei lotzea.
- Auzoa hobetzea
Programa honen azken helburua da auzoak abegitsuagoak eta irisgarriagoak izatea, adineko guztiek eguneroko eginkizunak egiteko, elkarrekin harremanak izateko eta haien kaleetan paseatzeko. Azken finean, guztiok hobeto bizitzeko eta autonomia handiagoa izateko.
Ekimen honetan auzokoek parte hartzen dute. Parte hartzeko hainbat modu dago.
60 urte baino gehiagokoa bazara
- Gure jardueretara etor zaitezke (irekiak eta doakoak dira).
- Erabil ditzakezu ibilbide seguruak. Zure auzoan mugitzea errazagoa eta seguruagoa izan dadin sortu ditugu.
Auzokoa bazara
- Zabal dezakezu ekimen hau.
- Zure iritzia eta zure laguntza eman ahal diguzu.
Auzoko denda, elkarte edo zerbitzua bazara
- Adinekoekin toki lagunkoi bihur dezakezu, haien ongizateaz arduratuz.
- "Piztu zure auzoa" programaren talde teknikoak lagunduko dizu Euskadi Lagunkoiaren ikurra lortzeko. Erraza da.
Informazio gehiago
Adinekoentzako zentro soziokulturalek programa sortu dute, Gasteiz hiri lagunkoiagoa izan dadin adinekoekin.
Lotutako informazioa
- Adinekoentzako zentro sozikulturalak: Jarduerak eta kurtsoak
- Adinekoak - Ibilbide seguruak
- Merkataritza eta ostalaritza - Establezimendu lagunkoiak
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.