Udal langileak - Soldatak eta hirurtekoak

Azken eguneratzea: 2026/02/12

Soldatak

Honako dokumentu honetan, Gasteizko Udaleko langileek lanpostu motaren arabera jasotzen dituzten ordainsari gordinak jasotzen dira.

Langileen soldatak postuen arabera Icono excel

Hirurtekoen kalkulua eta ordainketa

Hirurtekoak zerbitzuan emandako 3 urteko aldi bakoitzeko (1095 egun) osatzen dira, eta horien zenbaketa edozein administrazio publikotan emandako benetako zerbitzu guztiei dagokie, bai karrerako funtzionario gisa, bai bitarteko funtzionario gisa edo lan-kontratuko langile gisa.

Hirurtekoak langilea une horretan kide den taldeari dagokion balioarekin ordainduko dira. Antzinatasuna nominan ordaintzeko bi kontzeptu daude: antzinatasuna eta antzinatasun-osagarria, hirurteko bakoitza sortu den taldearen arabera. Nolanahi ere, bi kontzeptuen batura egungo taldearen hirurtekoaren balioari dagokio.

Hauek dira ordaintzeko indarrean dauden zenbatekoak:
Taldea Hilero eurotan
A1 62,99
A2 51,94
C1 46,94
C2 38,39
E 33,87

Tabla 1: Hirurtekoen zenbatekoa

Informazio gehiago

Behin-behineko langile, kargu hautatu eta zuzendaritza-organoen hileko soldatak.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.