Zure auzoa hobetuz. Gasteizen Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea - Domingo Beltran kaletik zerkabarren kalera bitartean- eraberritzeko lanak egitea

Dosierra: 2017/CONOOR0003

Proiektuaren aurrekontua: 480.647,91 €

Gauzatzeko epea 5 hilabete. 17/08/28tik 18/01/28ra (epea luzatu da eguraldia dela eta).

Kontratista: Campezo obras y servicios.

Egiaztatzea: Espazio Publikoaren eta Natur Ingurunearen Zerbitzua

Deskribapena

Proiektuaren jatorria: Zure auzoa hobetuz parte hartzeko prozesua

Proiektu honetan deskribatutako jarduketa Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalean garatzen da, Gasteiz hiriko Koroatze auzoan.

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea eraberritzea proiektatu da, Zerkabarren eta Domingo Beltrán kaleen artean.

Hauek dira akordioaren helburu nagusiak:

  • Irisgarritasunaren alorrean gaiari dagokion eta indarrean dagoen araudia betetzea.
    • Zintarriaren lerrokadurak aldatzea.
    • Aparkalekuak eta zuhaitzak zati batean kentzea.
  • Kalea estetikoki hobetzea
    • Espaloi eta galtzadako zoladurak berritzea.
    • Altzariak aldatzea.
  • Zerbitzuak eta sareak berritzea
    • Saneamendu sarea sendotzea
    • Drainatze sarea hobetzea
    • Argiteria sarea hobetzea

Proiektuaren ordenamendu-planoa pdf formatuan

Obren egoera

Bukatuta eta jasota.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.