Zure auzoa hobetuz - Gasteizko Laudio plaza eraberritzeko obrak

Dosierra: 2017/CONOOR0006

Proiektuaren aurrekontua: 147.416,23euro

Gauzatzeko epea: 2017/9/29 -2017/11/29 (2 hilabete)

Kontratista: Balgorza

Egiaztatzea: Espazio Publikoaren eta Natur Ingurunearen Zerbitzua

Deskribapena

Proiektuaren jatorria: Zure auzoa hobetuz parte hartzeko prozesua

Obrak Zaramaga auzoko Laudio plazaren erdian lekutzen dira.

Gaur egun plazaren erdian kiosko bat dago belar-parterre baten barnean. Kioskoaren azpian komun publikoak daude, erabilerarako itxita. Deskribatutako multzoa erabiltzen ez denez gero asmoa da kioskoa botatzea eta eremua eraberritzea.

Erabiltzen ez den kioskoaren ordez lorategi-eremua jarriko da eta bertan adinekoentzako instalazioa jolas bio-osasungarriak ere bai.

Horretarako, kioskoa lurreratzeaz gain, zolatu egingo da erdiko esparrua, bertan aparatuak jarri ahal izateko. Oraingo parterrea berdegune gisa utziko da eta zuhaitzak landatuko dira, alde batetik jolasgunea kanpotik isolatu eta pribatutasun handiagoa emateko, eta bestetik, bai jolasgunean baita bankuetan ere itzala eskaintzeko.

Zuhaitzen arteko berdegunean landare herrestariak jarriko dira. Ureztapen automatikoa jarriko da horiek mantentzeko.

Bankuak jarriko dira lorategiaren inguru denean eta argiteria hobetuko da, erdigunean proiektoreak jarrita eremu ilunak sortu ez daitezen.

Iturri berria jarriko da.

Plazan ekitaldiak egiteko aukera dagoenez gero, hartuneak dituen armairua egokituko da horretarako. Armairu horretan bertan jarriko da ureztatzeko programagailua.

Proiektuaren ordenamendu-planoa pdf

Obren egoera

  • Bukatuak
Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: