Zeledon abestiaren bertsio berria

Gasteizko Udal Folklore Akademiak eta Gasteiz Big Bandek Zeledon abestiaren moldaketa berria egin dute. Bertsio berri hori eskuragarri dago, herritar guztien gozamenerako. Halaber, entzun eta jaitsi daitezke webgune honetako esteketan (mp3 eta wav formatuetan).

Zeledonen abestia

Zeledón't stop

Zeledonek, etxe berria egin du!

Abestiaren letrak berak zentzu osoa ematen dio konponketa berri honen aurkezpenari, egia esan, aurkezpena bikoitza delarik alajaina. Bata jatorrizko abestiari fidelagoa eta bestean erabateko aire aldaketa egin arren, berezko izaera errez antzematen jarraitzen delarik.

Prudentzio Deunaren erretretarekin egin zuten bezala, Gasteiz Big Band pregoilari izan zen urtean, orain Zeledoni kinka berdin horretatik pasatzea tokatzen zaio, oraingo honetan Gasteizko Udal Folklore Akademiak proposatua eta baita beraien laguntzarekin kontatuz ere.

Etxe berria, sintonia moduan, izaera alai eta jai girokoa mantenduz, baina duela 100 urteko melodietan ohikoa zen martzial-ukitu gabe (kasu honetan 99 urte, Mariano San Miguelek 1918an konposatu zuen eta).

Leiho eta balkoiarekin, influentzi berriei irekia, eta ikuspegi ezin hobearekin, geuk ikusteko eta geu ere ikusiak izan gaitezen, begirada berriztua eta berriztatzailearekin. Elkarretaratze eta gozamenerako gunea.

Bertsioen deskarga

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: