Urban Commerce - Hiri Merkataritzari buruzko VIII. Jardunaldi Teknikoa (2017/10/05)

Urban Commerce 2017

"Slow Commerce, mitoa da ala gure hirietan lortzera irits gaitezke?"

Aurkezpena

Gaur egungo munduaren ezaugarrietako bat da guztia mugitzen den abiadura. Enpresa-arloan, aspalditik ordezkatu du "arrain handiak txikia jaten du" esamoldea "azkarrenak mantsoena jaten du" esamoldeak.

Erosketaren testuinguruan, konektagarritasunaren leherketak kanal berriak eta bezeroarekin harremanetan jartzeko modu berriak sortu ditu, baina hemen ere badirudi abiadurak markatzen duela etorkizuna.

Testuinguru horretan, badira garai bateko erritmoetara itzultzea eskatzen duten ahotsak, teknologiak guztia menderatu duela dirudien testuinguru horretan erosketak gizatiartzeko, eta beste erritmo batean egiteko eskatzen dutenak, gure kontsumo-ekintzekin eta -erabakiekin arduratsuagoak eta kontzienteagoak izanez gero, beste pertsona batzuen lan-baldintzetan eragiten dugulako eta gure planeta jasangarriago egiten edo ez egiten laguntzen dugulako, besteak beste.

Alabaina, paradoxikoa da slow commerce eskatzearekin batera, tantaka-tantaka tokiko dendak ixten doazela etengabe eta operadore handiek menderatzen dituztela gure hiriak. Gauza bat esan eta bestea egiten dugu? Zer ezkutatzen da gure portaeraren atzean? Hipokritak gara tokikoa eta jasangarria defendatzen dugunean?

Galdera horiek markatuko dute jardunaldiko hitzaldien haria. Besteak beste, gai hauek jorratuko ditugu: erosle gisa nolakoak garen, hiri-merkataritzak zein erantzun ematen dituen, gure hiriek zein testuinguru eskaintzen duten merkataritza konprometitu, gizatiar eta jasangarri bat garatzeko, zein diren erosketak ulertzeko eta egiteko modu berriei sostengua eman diezaieketen negozio-eredu berriak.

Nori zuzendua

Txikizkako merkataritzari eta erakunde publikoetatik, unibertsitatetik, enpresa-elkarteetatik, aholkularitza-enpresetatik, espezializatutako heziketa-zentroetatik eta abarretatik sektorearen lehiakortasuna hobetzeko lanean ari diren guztiei zuzendutako jardunaldia da.

Antolatzailea

Gasteizko Udala.

Babeslea

Eusko Jaurlaritza. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila(Beste leiho batean irekiko da).

Laguntzaileak

Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera(Beste leiho batean irekiko da) | Gasteiz On(Beste leiho batean irekiko da) | Aenkomer(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Página web: Urban Commerce - VIII Jornada Técnica sobre Comercio Urbano (05/10/2017)

  • ¿Cuando vais a colgar la grabación del congreso?

    Asun Triste 2017/10/10 10:41:21 Erantzuna eman zaio

  • En los próximos días podrá visualizar en la web municipal Urban Commerce:

    • las ponencias ofrecidas dentro del programa de la jornada,

    • la galería fotográfica así como

    • la grabación de todas las intervenciones.

    Recibirá un correo electrónico en el que se le comunicará el momento en el que esté toda esta documentación incorporada a la web.

    Espero disculpe las molestias ocasionadas.

    Por otra parte, quería agradecerle el interés mostrado por esta nueva edición de la Jornada Urban Commerce.

    Un saludo,

    Udalaren logotipoa Udala 2017/10/20 07:45:56