"Elikagai xahuketarik ez. Elikagai-xahuketaren prebentzioa eta murrizketa" gida jatetxeetarako

Elikagai xahuketarik ez kanpaina

Gasteizko Udalak bat egin du elikagaien xahuketaren kontrako borrokarekin, "Elikagai xahuketarik ez" sentsibilizazio kanpaina ren bitartez.

Zehazki, jatetxeetan elikagaien xahuketari aurrea hartu eta hori murrizteko jardunbide egokien gida banatuko du. Horretaz gain, Osasun Publikoaren Zerbitzuko langileak hiriko ostalaritzako establezimenduetara joango dira, agiria ezagutarazteko.

Elikagaiak non xahutzen diren eta zergatik azaltzen du eskuliburuak, eta xahuketa murrizteko irtenbideak ematen ditu, aurrezteko eta soberakoak errentagarri bihurtzeko neurrien bidez:

  • Erosketa planifikatu
  • Eskaintza planifikatu
  • Manipulazioari kontu izan
  • Elikagaien kontserbazioa hobetu
  • Bezeroari zerbitzu pertsonalizatuagoa eskaini
  • Soberakinak aprobetxatu
  • Hondakinak murriztu eta bereizi

Bezeroek ere parte hartzea aurreikusten da, soberakoak tuper batean eramateko aukera emanez, besteak beste.

Deskargatu ezazu gida: Elikagai xahuketarik ez pdf

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.