Natur ibilbidea: Descubre las 'mariposas cavernícolas'

Noiz
Eguna: 2020/02/29, hasiera ordua: 10:00, amaiera ordua: 14:00
Deskribapena

ZERYNTHIA elkartea

Tximeletak non bizi diren galdetuz gero ez da erraza erantzutea, leku askotan bizi baitira. Zein urte-sasoiz ari garen eta zein tximeleta-espezie ezagutu nahi dugun zehaztu beharko genuke.

Natur ibilbide honetan, tximeletek neguan babesteko erabiltzen dituzten leku batzuk miatuko ditugu, eta zergatik aterpetzen diren horietan azalduko dugu. Mairulegorretako haitzuloa bisitatuko dugu, Gorbeian, inguru horietan bizi diren tximeleten ezaugarriak eta berezitasunak sakonago ezagutzeko. Harpeetako lepidopteroak eta ingurune hipogeoan bizi diren beste espezie batzuk identifikatzeko gakoak eta horien garapen faseak azalduko dira.

Lekua: Ataria

Data: otsailaren 29a, larunbata

Ordutegia: 10:00-14:00

Norentzat: 5 urtetik gorakoak

Izena ematea (abenduaren 26tik aurrera): udal webgunean

Hizkuntza: gaztelaniaz

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: