2026ko maiatzaren 21ean argitaratua
Ekainaren 1etik aurrera, zentroa itxita egongo da, bere espazioak jantoki-zerbitzu berrira egokitzeko eta eraikinaren irisgarritasuna eta egokitzapena hobetzeko hainbat jarduketa egiteko. Datorren urrian irekitzea aurreikusten da, neguko tailerrak hastearekin batera. Tailer horiek zentroan bertan egingo dira berriro.
Obrek irauten duten bitartean, zerbitzu eta jarduera batzuk beste udal-baliabide batzuetara eramango dira behin-behinean, erabiltzaileei arreta ematen jarraituko dela bermatzeko.
Adineko pertsonei arreta eta informazioa ematen jarraituko da BIZAN info, Cadena y Eleta Apezpikuaren kaleko 1ean, Florida parkean. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Abuztuan zerbitzua 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.
Bestalde, hileko jarduerak eta udako tailerrak Landazuriko kiroldegian egingo dira (Landazuri kalea, 11). Era berean, Zaintzako Gizarte Zerbitzuaren arreta, bai gizarte-langilearekin, bai harrera-laguntzailearekin, aldi baterako eskainiko da Koroatzeko BIZANen (Arriagako Atea, 14), baita 945 162 510 telefono-zenbakiaren bidez ere.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.