Abetxukoko bizimoduei buruzko inkesta proiektu pilotu bat da, 2025eko lehen lauhilekoan egindakoa, auzoko 252 bizilagunen parte-hartzearekin.
Abetxukuko bizimoduei buruzko txostena (gazteleraz)
Lana III. Osasun Planaren barruan dago, 1. lerroan.Gobernantza partizipatiboa osasunaren alorrean, Gasteizen osasun-egoerari eta horren baldintzatzaileei buruzko ezagutza sortzeko, tokiko osasun-politika berritzaileak sortzeko.
Emaitzek, oro har, osasunari eta inguruneari buruzko pertzepzio positiboa erakusten dute. Gehiengoak osasun-egoera ona, dieta egokia eta berdeguneak eta espazio publikoak modu positiboan baloratzen ditu. Era berean, auzokoa izatearen sentimendua eta auzotarren konfiantza-maila handiak nabarmentzen dira.
Hala ere, biztanleriaren zati bati eragiten dioten komunitate-erronkak eta desberdintasun sozioekonomikoak ere jasotzen ditu txostenak.
Bakardadea, alkoholaren eta/edo tabakoaren kontsumoaren iraunkortasuna eta jarduera fisiko gutxi bezalako erronkak dira bizi-kalitatearen hobekuntza ekitatiboa bermatzeko esku-hartze espezifikoak behar dituzten gaietako batzuk.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.