Ekonomia zirkularra - Merkataritza eta ostalaritza

Gasteizko Udalak, Enpresen eta Hondakinen Kudeaketaren arloen bitartez, hainbat lan egin ditu ekonomia zirkularreko jarduerak sustatzeko hiriko merkataritza- eta ostalaritza-sektoreetan, jarduera horiek baliabide natural gutxiago eta hondakin gutxiago sor ditzaten, eta, horrela, Ekonomia Zirkularraren 2030erako Estrategia edo 2030erako Klimatikoki Neutroa den Hiriaren Misioa bezalako hiri-ekimenei laguntzeko.
Gainera, dendek eta ostalaritzako negozioek funtsezko sektore ekonomiko bat osatzen dute; izan ere, zerbitzu eta produktu zirkularragoak eskaintzen badituzte, herritarrek aukera iraunkorragoak aukeratu ahal izango dituzte, kontsumoaren eragin negatiboa murrizteko.
Kanpaina: Erakutsi zure izaera zirkularra
Gasteizko Udalaren 2025eko kanpaina, retail eta ostalaritza sektoreetan ekonomia zirkularreko praktikak sustatzekoa.
Kanpainaren tagline-a 'Kontzienteagoa, koherenteagoa' da; izan ere, ingurumen-arazoaz gehiago jabetuta, koherentzia egongo da gure iritziaren eta gure portaeraren artean, eta 'Erakutsi zure izaera zirkularra' claim hartuta, sektorea eta kontsumitzailea beren izaera jasangarria ekintzekin adie-raztera animatzeko.
Bideoak
Argazki galeria
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/albums/72177720324691456Dokumentuak
Merkataritzako hondakinen txostena
Dokumentu honek ekonomia zirkularrari eta retail sektoreari buruzko hiru txostenen laburpen laburra jasotzen du.
Lehenengoa merkataritza eta ostalaritza jardueretan sortzen den hondakinaren sorrerari eta kudeaketari buruzkoa da, bai eta establezimenduek hura murrizteko egiten dituzten praktika onenei buruzkoa ere. Bigarrena azken kilometroko ontziei buruzkoa da, hau da, kontsumitzaileek salmenta-puntuetan produktuak eramateko jasotzen dituzten ontziei buruzkoa. Hirugarrena, berriz, azken kilometroko ontzi horien helmugari eta benetako birziklagarritasunari buruzkoa da, bilketa-instalazioetatik ateratako informazioan oinarrituta.
Finatziazioa
Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (Europar Batasuna – NextGenerationEU-ren bidez). LEAP plana: Gasteizko tokiko merkataritza biziberritzea.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.
