Gizarte eta hezkuntza arloa. Udal Musika Banda.
Hezkuntza helburu zehatzak jarraitzen ditugu, parte hartzen dugun egitaraua, jarduera edo zikloaren araberakoak.
Ikastetxeei zuzenduak:
Udaleko Hezkuntza Jarduerak; Arte eta ikusentzunezko hezkuntza-n dagoen "Musika adierazpena. Notak eskolan" programa eta Gasteizko Udaleko Hezkuntza Sailarekin elkarlanean, Hiri Hezitzailea programaren eremuan.
Ikastetxeei zuzendua.
Derrigorrezko Lehen Hezkuntza
Musikaz gozatzera (DLH 1), Belarriak erne (DLH 3), Musika zineman (DLH 5), Musikaz jositako istorioak (DLH 6).
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Gure konpositoreak (DBH 1).
Musika hezkuntza ikastetxeekin
Bandak erreferentziako erakunde profesionala izan behar du.
"Gasteiz talent": Jesús Guridi Musika Kontserbatorioko ikasleekin urtero egiten dugun zikloa da. Bakarlari eta Bandako kide bezala hartzen dute parte.
Elkarlana eskatzeko posta elektronikoa idatzi helbide honetara: musikabanda@vitoria-gasteiz.org
Familia guztiarentzat
Principal Antzokiak antolatzen duen Familia artean zikloan hartzen dugu parte.
Gure adinekoentzat
Gure egoitza den Musiketxean hartzen ditugu erabiltzaileak Adinekoentzako Zentro soziokulturaletakoak, Egoitzetakoak, Zainpeko Apartamentuetakoak, EHUko Esperientzia Gelak...
Emanaldi bat eskatzeko harremanetan jarri Adinekoen Zerbitzuarekin edo posta elektronikoa idatzi helbide honetara: musikabanda@vitoria-gasteiz.org
Gizarte eta kultura integrazioa
Ahalbide eta baliabide gutxiko pertsonen gizarte eta kultura integrazioan lagundu nahi dugu. Pertsona hauen ezaugarri fisikoak, kognitiboak, ekonomikoak, jatorriari buruzkoak, etab. ez dira oztopoa izan behar gure gizarteko partaide izan daitezen eta musikaz eta kulturaz disfruta dezaten.
Musikoterapiako espezialistekin lan egin ohi dugu arlo honetako proiektu desbedinak garatzeko.
Elkarlana eskatzeko posta elektronikoa idatzi helbide honetara: musikabanda@vitoria-gasteiz.org
ROCEko bazkideak gara
2019tik aurrera Kontzertu Hezigarri eta Sozialen Sarea den ROCEko bazkideak gara.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.