Prestakuntza - Aholkularitza, bekak eta laguntzak

Formación y becas

Eskura dauzkazun prestakuntza-orientazio baliabideei buruz informa zaitez.

Prestakuntza esparru guztietako beka eta laguntza deialdiak kontsultatu.

Azken eguneratzea: 2026/11/03

1. Aholkularitza

Tabla 1: Aholkularitza
Zerbitzua Deskripzioa Zerbitzura sarbidea eta informazio gehiago

GAZ Gasteiz, Gazteen emantzipaziorako bulegoa

Eusko Jaurlaritza eta Vitoria-Gasteizko Udala

Zer eskaintzen du:orientazioaren eta aholkularitzaren bila joan ahal izango zara, zure emantzipazio-prozesua neurrira garatzeko, arreta pertsonalizatuaren bidez.

Nori zuzenduta: 16 eta 34 urte bitarteko gazteentzat.

Aurretiko hitzordua eskatuz telefonoz, Gazte informaziorako udal bulegoan (Espainia Plaza, 1) edo emailez: gazgasteiz@vitoria-gasteiz.org

Informazio gehiago:

Gaz Gasteiz

Gaz(Beste leiho batean irekiko da)

Lan-orientazioa - Enplegua eta prestakuntza

Vitoria-Gasteizko Udala.

Enplegu Zerbitzua

Zer eskaintzen duen: elkarrizketa pertsonal baten edo batzuen bidez, prestakuntza eta enplegua bilatzen laguntzen eta aholkatzen dizute.

Norentzat: Lanbiden izena emanda dauden enplegu-eskatzaileentzat.

Zerbitzurako sarbidea: Hitzordua eskatuz 945161224 telefonoan edo CETICen (Castro Urdiales kalea, 10), astelehenetik ostiralera, 9: 00etatik 14:00etara.

Informazio gehiago:Lan orientazioa - Enplegua eta prestakuntza

2. Bekak eta laguntzak

Indarrean dauden deialdiak (erakunde publiko eta pribatuenak)

2.1 Nabarmenduak

Tabla 2: Bekak eta laguntzak – Nabarmenduak
Bekak Deskripzioa Epea eta informazio gehiago

Sorkuntza eta ikerketa artistikorako bekak

Becas Arkabia

Lehenengo edizio honen helburua hiru beka ematea da, sorkuntzaren eta ikerketa kokatuaren esparruan proiektu artistikoak garatzeko, hau da, gizarte- eta lurralde-testuinguru jakin batean sustraitutako prozesu artistikoa dela kontuan hartuta. Programak bost hilabeteko iraupena du, eta laguntza ekonomikoa eta akonpainamendu profesionala uztartzen ditu.

Deialdia egiten duena:Arkabia, Vital Fundazioa.

Epea: 2027/01/31

Informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

Praktika profesionalak FAOn (NBE)

FAO (Food and Agriculture Organization of the United Nations)

Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) pasanteen programari esker, ikasleek eta graduatu berriek esperientzia profesionala dute nekazaritzan, elikaduran eta elikagaien segurtasunean.

Deialdia egiten duena: FAO NBE

Epea: 2026/12/31era arte

Informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

Joana Biarnés Beka

Joana

Gazte Fotokazetarientzako Joana Biarnes Bekari esker, gure gizarteak hausnartu behar dituen gaiei buruzko ikerketa fotokazetariak egin daitezke Estatuan.

Deialdia egiten duena: Photographic Social Vision Fundazioa.

Epea: 2026/11/16ra arte

Informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

2.2 Batxilergo eta heziketa zikloak

Tabla 3: Bekak eta laguntzak – Batxilergo eta heziketa zikloak
Bekak Deskripzioa Epea eta informazio gehiago

2.3 Gradu, graduondoko eta masterrak

Tabla 4: Bekak eta laguntzak - Gradu, graduondoko eta masterrak
Bekak Deskripzioa Epea eta informazio gehiago
Praktika profesionalak FAOn (NBE)

Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) pasanteen programari esker, ikasleek eta graduatu berriek esperientzia profesionala dute nekazaritzan, elikaduran eta elikagaien segurtasunean.

Deialdia egiten duena: FAO NBE

Epea: 2026/12/31era arte

Informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

Manuel Olivencia Beka

Zuzenbideko ikasketetarako sarbidea errazteko beken deialdia.

Deialdia egiten duena: Cuatrecasas Fundazioa.

Epea: 2027/01/31era arte

Informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

Igartza Musika Beka

Euskal Herrian musikaren kultura eta zabalkundea sustatzeko beka, bereziki goi-mailako musika-hezkuntzaren arloan.

Deialdia egiten duena: Beasaingo Udala.

Epea: 2026/11/06ra arte

Informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

Praktika bekak ONCE-CRUE Fundazioa

Programak aukera ematen du desgaitasuna duten unibertsitateko ikasleek kanpoko praktika akademiko ordainduak egin ditzaten, lehen lan-esperientzia izateko aukera emanez eta, horrela, lan-aukerak eta karrera profesionala hobetuz.

Deialdia egiten duena: ONCE Fundazioa.

Epea: 2026/11/30ra arte

Informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

Campus Rural Programa

Despopulazio-arazoak dituzten landa-eremuetako udalerrietan praktikak egin ditzaketen ikasleentzako bekak.

Deialdia egiten duena: Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa.

Epea: Proiektuan parte hartzen duen unibertsitate bakoitzaren arabera.

Informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

DAAD bekak Alemanian ikasketak egiteko

Alemanian hainbat diziplinatan graduondoko eta doktoregoko ikasketak egiteko bekak. Proiektua beharren eta profilaren arabera hautatzeko bilatzaile bat du.

Deialdia egiten duena: DAAD (Truke Akademikorako Alemaniako Zerbitzua).

Hartzaileak: ikasketak Alemanian jarraitu nahi dituzten graduko eta graduondoko ikasleak.

Epea: proiektu bakoitzaren arabera.

DAAD(Beste leiho batean irekiko da)

Unibertsitate-trukerako bekak

Akademikoen mugikortasuna sustatzen du ikerketaren, irakaskuntzaren, berrikuntzaren eta transferentzia teknologikoaren esparruan. Unibertsitate-kudeaketako espezialisten arteko lankidetzarako eta jardunbide egokien komunikaziorako aukerak sortzen ditu, bai eta ikasleen prestakuntza nazioartekotzeko trukea ere. Trukeak Bolivia, Brasil, Txile, Kolonbia, Ekuador, Espainia, Italia, Mexiko, Panama, Peru, Dominikar Errepublika, Uruguai eta Venezuelako CINDA unibertsitateetan.

Deialdia egiten dutenak: PIU programa, CINDA sarea.

Hartzaileak: graduaurreko eta graduondoko ikasleak, akademikoak eta CINDA sarea osatzen duten unibertsitateetako kudeatzaileak.

Epea: proiektu bakoitzaren arabera.

Unibertsitate trukea(Beste leiho batean irekiko da)

2.4 Ikerkuntza

Tabla 5: Bekak eta laguntzak – Ikerkuntza
Bekak Deskripzioa Epea eta informazio gehiago
Iñaki Arregi Ikerkuntza Beka

Helburu hauek lortzeko beka: udalerri euskaldunentzako garapen mota desberdinen azterketa edo proposamena, udalerri euskaldunen egoera soziolinguistikoan sakontzea eta udalerri euskaldunen garrantzia ikertzea eta frogatzea.

Deialdia egiten duena: UEMA. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea.

Epea: 2026/11/20ra arte

Informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

Europako Ikasketetan Ikertzeko eta Mugitzeko Europako Bekak

Doktorego-tesia prestatzen ari diren ikertzaileentzako beka. Ikerketa eta mugikortasuneko 10 beka europar ikasketetan.

Deialdia egiten duena: Academia Europea e Iberoamericana de Yuste Fundazioa.

Epea: 2026/11/23ra arte

Informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

Metaanálisis Bekak

Bost beka kirurgia orokorreko eta digestio-aparatuko metaanalisiak eta azterketa sistematikoak egiten laguntzeko eta Espainiako Kirurgian argitaratzeko.

Deialdia egiten duena: Zirujauen Espainiako Elkartea.

Epea: 2026/12/31ra arte

Informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

National Geographic ikerketa-bekak

Deialdia egiten duena: National Geographic

Onuradunak: esploratzaile, ikertzaile eta dibulgatzaileentzako bekak. Ikerketa-proposamenak berritzailea eta eraldatzailea izan behar du.

Epea: Urte osoan irekita

National Geographic(Beste leiho batean irekiko da)

2.5 Sorkuntza eta prestakuntza artistikoa

Tabla 6: Bekak eta laguntzak – Sorkuntza artistikoa
Bekak Deskripzioa Epea eta informazio gehiago
Sorkuntza eta ikerketa artistikorako bekak

Lehenengo edizio honen helburua hiru beka ematea da, sorkuntzaren eta ikerketa kokatuaren esparruan proiektu artistikoak garatzeko, hau da, gizarte- eta lurralde-testuinguru jakin batean sustraitutako prozesu artistikoa dela kontuan hartuta. Programak bost hilabeteko iraupena du, eta laguntza ekonomikoa eta akonpainamendu profesionala uztartzen ditu.

Deialdia egiten duena:Arkabia, Vital Fundazioa.

Epea: 2027/01/31

Informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

Arrizuriagako Sorkuntza Beka

Beka honen helburua da sortzaile berriei beraien obra sor tzeko laguntza ekonomikoa ematea eta lekua eskaintzea: Arrizuriaga Kulturgunea.

Deialdia egiten duena: Bergarako Udala.

Epea: 2026/11/13ra arte

Informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

Yamaha Music Foundation 2026/2027 Bekak

45 beka, ikasketak egiteko dedikazio osoa duten ikasleentzat.

Deialdia egiten duena: Yamaha Music Euope Foundation.

Epea: 2026/11/30ra arte

Informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

"Geuretik Sortuak proiektua" kultura sormeneko Bekak

Ipuin luzeak, komikiak, antzezlanak eta arte eszenikoak sortzeko bekak.

Deialdia egiten duena: Udalbiltza Partzuergoa.

Epea: 2026/11/13ra arte

Informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

Igartza Musika Beka

Euskal Herrian musikaren kultura eta zabalkundea sustatzeko beka, bereziki goi-mailako musika-hezkuntzaren arloan.

Deialdia egiten duena: Beasaingo Udala.

Epea: 2026/11/06ra arte

Informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

Joana Biarnés Beka

Gazte Fotokazetarientzako Joana Biarnes Bekari esker, gure gizarteak hausnartu behar dituen gaiei buruzko ikerketa fotokazetariak egin daitezke Estatuan.

Deialdia egiten duena: Photographic Social Vision Fundazioa.

Epea: 2026/11/16ra arte

Informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

2.6 Hizkuntzak

Bekak eta laguntzak – Hizkuntzak

Tabla 7: Bekak eta laguntzak – Hizkuntzak
Bekak Deskripzioa Epea eta informazio gehiago

2.7 Bestelakoak

Tabla 8: Bekak eta laguntzak-Bestelakoak
Bekak Deskripzioa Epea eta informazio gehiago
Geografia Institutu Nazionalaren bekak

Astronomian, geodesian, geofisikan, kartografian eta informazio geoespazialaren teknologian prestakuntza eta ikerketa sustatzea du helburu.

Deialdia egiten duena: Geografia Institutu Nazionala.

Epea: 2026/11/23ra arte

Informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

Diputatuen Kongresuko komunikazio instituzionalean prestakuntza praktikoa emateko bekak

Kazetaritzan, Ikus-entzunezko Komunikazioan edo Publizitate eta Harreman Publikoetan graduatuta dauden gazteei erakunde-komunikazioan prestakuntza praktikoa emateko 6 beka.

Deialdia egiten duena: Diputatuen Kongresua.

Epea: 2026 18/11/18ra arte

Informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

Europar Batasuneko organoekin eta jarduerekin, oro har, eta Espainiako konstituzio- eta parlamentu-sistemarekin zerikusia duten azterlan eta zeregin aplikatuetan prestakuntza praktikoa izateko bekak

4 beka Zuzenbidean, Zientzia Politikoetan edo Nazioarteko Harremanetan graduatutako gazteentzat, Europar Batasunari eta Espainiako konstituzio-sistemari buruzko dokumentazioa, estatistika, informazioa eta analisiari buruzko prestakuntza praktikoa emateko.

Deialdia egiten duena: Diputatuen Kongresua.

Epea: 2026 18/11/18ra arte

Informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

Garraio-ordainketa bakarra

26 urtetik (barne) beherako gazteentzat. Autobus eta trenez egindako bidaietarako lurralde nazionalaren barruan.

Deialdia egiten duena: Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministeritza

Epea: 2026/12/31ra arte

Informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: