PhytoSUDOE proiektua

Laburpena

Amaitutako proiektua

Jundizko industrialdearen ingurunea (Gasteizko mendebaldea) nabarmen zabaldu da azken hamarkadetan. Aldameneko lurzoru publiko batzuek bide azpiegiturak dituzte, baina ez zaie inongo erabilpenik ezarri. Horren ondorioz, lurzoru horiek bidegabe erabili dira eta bertan isurketa kontrolatugabeak egin dira. Beraz, zenbait lursail narriatuta eta kutsatuta daude. Bertan atzeman diren betegarri antropikoak askotarikoak dira: batzuetan indusketako lurrak eta harkaitzak dira, bestetan eraikuntza- eta eraispen-hondakinak, edo beira, zurak, pneumatikoak... etab.

PhytoSUDOEren helburu nagusia espazio narriatuak kudeatzea eta lehengoratzea da, fitorremediazio- eta fitogestio-teknika berritzaileak baliatuz, horiek biodibertsitatea sustatzen, ekosistemen funtzionaltasun integrala hobetzen eta baliabideen erabilera jasangarria ahalbidetzen baitute. Fitogestio-teknika berritzaile horiek ez dira ingeniaritza zibileko teknikak bezain inbaditzaileak eta errentagarriagoak dira.

Esku hartzeko bi zona bereizi dira argi eta garbi. Zona bat batez ere agregakinekin bete izan da, eta horregatik nekazaritzarako balio gutxikotzat jo da, ez baitauka materia organikorik ezta nutrienterik ere, nahiz eta gai kutsatzailerik ere ez duen. Beste lursaila kutsatuta dago, eta horrela izendatu du Eusko Jaurlaritzak. Bi zona haietan hiru lursail ezarri dira (S5a, S5b eta S6), zeinetan saio esperimentala egingo baita garbitzeko eta lurzoruaren ezaugarriak hobetzeko, geroago energia sortzeko erabiliko diren laboreak ereinez eta landatuz (koltza, baba txikia, ekilorea, makalak, sahatsak).

Proiektuari buruzko prentsa-oharra

Dokumentazioa eta jarraipena

www.phytosudoe.eu(Beste leiho batean irekiko da) webgunea proiektuaren komunikazio tresna nagusia izango da oraindik aurrera. Bertan, proiektu osoari buruzko informazio eguneratua eskainiko da, fitoerremediazioa zer den azalduko da eta proiektuan zehar esku hartuko diren tokien xehetasunak ere emango dira.

Sare sozialetan ere badu presentzia PhytoSUDOEk:

Finantzaketa

Interreg SUODE mugaz gaindiko lankidetzako europar programa.

Proiektu guztiko aurrekontua: 1.000.000 euro. IGIrako aurrekontua: 100.000 euro.

Laguntzaileak

10 bazkide Portugalen, Espainian eta Frantzian.

Proiektuaren kokapena

ALBISTEAK:

Proiektuarekin zerikusia duten albisteak, kronologikoki ordenatuak:

HIRUGARREN UDAKO IKASTAROA ETA AMAIERAKO HITZALDIA2018ko Urria

Leku guztiak bete dira PhytoSUDOE Proiektuko hirugarren eta azkenengo Udako Ikastaroan.

LURSAIL ESPERIMENTALETAN JARDUERAK2018ko Uztaila

Zuhaitz hilen zenbaketa eta lurren goi-geruzaren kutsadura-laginketa.

LURZORU DEGRADATUEN III UDAKO IKASTAROAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK DAGO2018ko Ekaina

Udako Ikastaroa Urrian izango da, hilak 9 eta 10, Olarizuko Dehesa Etxean.

LURREKO LANAK ETA MASTERREKO IKASLEEI HITZALDIA2018ko Maiatza

Ereite eta belar-mozketa lanak egin dira, ikasle talde bati hitzaldi bat aurkeztu zaie ere.

ZUHAITZEN INOKULAZIOA ETA ESPEZIEEN ZENBAKETA2018ko Apirila/Maiatza

Zuhaitzak inokulatuak izan dira berriz ere, gainera belar-espezieen identifikazioa egin da.

LANDARE-HILEN BERRITZEA PHYTOSUDOEKO PARTZELETAN2018ko Martxoa

Otsaila eta martxoa bitartean landaketak egin dira.

MAKAL-ALDAXKAK LANDATU DIRA UDABERRIAN BIRLANDATZEKO2018ko Urtarrila-Otsaila

Landareak ernetzean entsegu-partzeletan kokatuak izango dira.

2017AN EGINDAKO UDAKO IKASTAROEN MEMORIA ARGITARATU DA - 2017ko azaroa

Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU) 2017an egindako Udako Ikastaro guztien laburpenak bildu ditu Memoria batean. 2018an egingo diren Ikastaro berrietan parte hartzera animatzen da.

BABEN EREITEA S6 PARTZELAN2017ko azaroa

Laboreen txandaketari atendituz, udazkenean babak ereitea tokatzen da.

IKASTEKO ETA DIBULGATZEKO EGUNA ZIENTZIA ASTEAREN BAITAN-2017ko azaroa

Teknolurrak eta PhytoSUDOE proyektuetara bisita gidatuak egin dira Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatutako Zientzia Astearen baitan.

SEGAK ETA EGOKITZE-LANAK PARTZELETAN-2017ko urria

Alfalfa moztu egin da udaberrian berriro has dadin, S6 partzela hesitu egin da ere.

ZUHAITZ HILEN ZENBAKETA ETA MAKROORNOGABEEN KARAKTERIZAZIOA-2017ko abuztua-urria

Zuhaitz hilen zenbaketa berri bat eign da, gainera makroornogabeak ikertuko dituen laginketa bat jarri da martxan.

HOBEKUNTZA LANAK, LAGINKETAK ETA UZTA-BILTZEAK UZTAILAN ZEHAR-2017ko Uztaila

Uztaileko hilabetean zehar, astero egon da jendea lanean partzeletan.

36 IKASLE PHYTOSUDOE PROIEKTUAREN BIGARREN EDIZIOAN2017/07/13

Balorazio positiboa Uda Ikastaroan bigarren ediziorako.

PARTZELETAN LORTUTAKO LEHENENGO EMAITZAK2017/06/21

Baso-landare hilen zenbaketa bat egin eta gero, lortu egin dira lehenengo emaitzak.

LANDAKETEN EGOERAREN AZTERKETA20107/06/08

Landa eremura irteera bat egin da partzeletako landaketen egoera aztertzeko.

PhytoSUDOE PROIEKTUKO II. UDAKO ESKOLAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DA. PROGRAMAZIOA

PhytoSUDOE proiektuko bigarren Udako Eskola egingo da Gasteizen 2017Ko Uztailaren 13an eta 14an: “Nuevas tendencias en restauración de suelos degradados: cultivos energéticos y fitogestión en un modelo de Economía Circular”

S5a, S5b eta S6 PARTZELETAN EGINDAKO LANDAKETAK2017ko Martxoa

Martxoan zehar Proiektuan aurreikusten ziren landaketa guztiak burutu dira.

S5a ETA S5b PARTZELEN KARAKTERIZAZIO AGRONOMIKOA- 2017ko Otsaila

Otsailan zehar egindako hainbat lan: itxitura, laginketa eta landaketak

LANDARE HAZTEGIAN EGINDAKO LANAK- 2017ko Urtarrila

Proiektuaren zati handi bat Olarizuko baratzetan dugun Landare Haztegian egin behar da.

S5a ETA S5b PARTZELEN LURZORU-PRESTAKETA2016ko Abendua

Lan hauek Proiektuaren oinarria dira: lurraren prestaketa eta kutsaduraren neurketa.

S6 PARTZELAREN LURZORU-PRESTAKETA 2016ko Azaroa

S6 partzela prest dago bertan landaketak egiteko.

DISEINU ESPERIMENTALA2016ko Uztaila

Esperimentu-partzelak behin prestatuta daudela, hauxe izango da egingo den landaketa-diseinua.

AURRE ANALISIA- 2016ko Martxoa

Lurzoruaren analisi bat da, kutsadura non eta zein kantitatean dagoen adieraziko duena.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: