Lermandako ingurunean ingurumena biziberritzeko proiektua

Laburpena

Amaitutako proiektua

Lermanda herria Gasteiz Udalerriaren mendebaldean dago, Jundizko industrialdearen eta A1 autobiaren ondoan. Herri txiki bat da (16 biztanle) eta landa-izaera du, nabarmen. Azken hamarkadetan bertako industrialdea zabaldu da Lermanda herriaren landa-izaera kontuan izan gabe, eta gaur egun esan daiteke industrialdeak benetan "xurgatu" duela herria. Horrez gain, zenbait lursail hondatuta daude eta badirudi nekazaritzarako balioa galdu dutela.

Ildo horretatik, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia (IGI) hobetze-lanak egiten ari da hiriaren eta landaren artean kalitateko trantsizio-paisaia sortzeko eta ingurumena biziberritzeko; biziberritze horren bidez lurraldeko nekazaritza jarduera indartu nahi da eta lehen sektoreko ekonomia jarduera sustatu. Horrez gain, Gasteizko Mendien eta Zadorra ibaiaren arteko konektibitate ekologikoa sustatuko da; bi sistema natural horiek, bata hegoaldean eta bestea iparraldean, 2000 Natura Sarearen barruan daude eta A1 autobiak banantzen ditu.

Proiektu honetan Ingurumen Saila laguntzen ari da eta bi fasetan egingo da:

  • 1. fasea: topografia birmoldatu eta lurzoruak egokitu. Adibidez, hondakinak kenduko dira, lurrak mugitu, soinu-barrera bat sortu, eta zenbait bide eta azpiegitura egin.
  • 2. fasea: lehengoratzeko proiektua; landatu eta erein egingo da. Energia sortzeko laborantza egingo da (koltza, ekilorea, makalak eta sahatsak), baso iraunkorrak finkatuko dira, iragazketa-istil txiki bat jarriko da eta fitorremediazio teknikak garatuko dira narriatutako zonak lehengoratzeko.

Proiektuari buruzko prentsa-oharra

Finantzaketa

1. faseko aurrekontua 80.000 eurokoa da eta Eusko Jaurlaritzak gastuen % 50 finantzatzen du. Klima aldaketaren aurkako borroka-ildoaren barruan sartzen da laguntza, eta egingo diren ekintzen helburua ingurumen inpaktuak gutxitzea da, hala nola atmosfera-, soinu- eta paisaia-kutsadura.

Proiektuaren kokapena

Mapa

INGURUNEAREN GAUR EGUNGO EGOERA

Lermandan eragindako ingurunea ondo aztertu eta gero, eta proiektuaren eragin-eremua ondo mugatu eta gero, gaur egungo egoera isltzen dituzten hainbat adierazle analizatu dira proiektua amaitu eta gero hartuko direnekin alderatu ahal izateko.

Alde batetik habitat ezberdinen dibertsitatearen ikerketa bat egin da hauen gainean nola eragin jakiteko eta hedadura osoa ezagutzeko ere. Honela, 12 habitat ezberdin identifikatu dira "ibaiondo soil"etatik hasita "hostoerorkorren landaketa"ra. Hedadura handien daukan habitata "otalurra" da 18.300m2rekin, eremu lugorri eta hutsekin identifikatzen dena.

Bestalde, soinu-ikerketa bat egin da ere, bai etxe-atarietan zein etorkizun batean "parke publiko" modura izateko izendatuta dagoen partzelan. Lermanda herria A1 errepidetik oso gertu dago, bertan kamioien eta ibilgailu handien mugimendu handia dago eta sortzen diren zaratak akustika-kalitateak esleitzen dituen mailak gainditzen ditu (Decreto 213/2012 de contaminación acústica de la CAV(Beste leiho batean irekiko da)).

Ikerketa honek herrian eta ingurunean soinuak izango duen bariazioa azaltzen du errepide alboan egingo den harri-hesia jarri eta gero:

PROIEKTUAREN AURKEZPENA LERMANDA HERRIAN

2017ko Urtarrilaren 31ean proiektua aurkeztu egin zen Lermanda herrian, non auzokide guztiak bildu egin diren. Esan beharra dago proiektuak harrera oso ona izan duela, eta auzokideak edozertan laguntzeko prest agertu direla.

Presentación del Proyecto Lermanda

Berriak

Proiektuaren inguruko berriak, kronologikoki ordenatuak:

1. LERMANDA INGURUKO LEHENENGO FASEKO OBREN HASIERA

Lermanda inguruko obrak hasi dira, orain lurzorua atontzen ari da, gerora ereiteak eta landaketak egin ahal izateko.

2. LERMANDA INGURUKO OBREN AMAIERA (1. FASEA)

Lermandako lurzorua prest geratzen da 2. Faserako, landaketak era ereintzeak.

3. LANDAKETAK ETA EREITEAK HASI DIRA LERMANDAN (2. FASEA)

2017ko abendurarte ereite eta landaketa lanak egingo dira.

4. LERMANDA INGURUKO EKINTZEN AMAIERA(2. FASEA)

Lermanda ingurua berreskuratzeko planeatuta zeuden landaketak eta ereiteak burutu dira.

5. LERMANDA PROIEKTUAREN ITXIERA. TXOSTEN DESKRIPTIBOA.

Bi urtetako ekintzen ostean, Lermanda Inguruko Berreskurapenerako Proiektua amaitu egiten da.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: