Autocaravaning 2. Ibilbidea-Ihesaldia Zadorraren aintziretara

Zadorra

Gasteiztik nola iritisi

Zadorraren aintzirak Gasteiztik 15km-ra daude. Autoa hirian uztera eta garraio publikoa erabiltzera gonbidatzen zaitugu. Udan, autobus zerbitzua dago Gasteiztik Garaioko Parkera (7 linea). Informazio gehiagorako, deitu 945 18 18 18 telefonora.

Aukera ona da, hiritik aintziretara bizikletaz joatea, aintzirako vasco-navarro trenbidearen ibilbideetatik.

Kargatu behera web orritik: www.alava.net/reditinerariosverdes(Beste leiho batean irekiko da)

Zure autoan joatea erabakiz gero:

Gasteiz-Iruñea A-1 autobidea (Ozaetako irteera) eta N-104 errepidea Ozaeta herriarekin lotzen dituen A-3012 errepidetik iristen da parkera. Maturanara iritsi baino pixka bat lehenago, Garaioko Parkerako sarrera adieraziko dizu desbideratze batek.

Uribarri Ganboako aintzirari buelta

  • Distantzia: 43,5 km
  • Gutxi gora beherako denbora: 5 ordu
  • Zailtasuna: txikia (erraza)

Non aparkatu eta/edo gaua pasa

Nahiago baduzu zure autokarabanarekin joan, Garaioko landetako aparkalekua erabili dezakezu.

Garaioko informazio bulegoaren koordenadak:

  • GPS Dezimala: Latitudea: 42. 909489600 / Longitudea: -2.540097500
  • GPS Hirurogeitarra: Latitudea: 42º 54'08 / Longitudea: 2º 32'25

Aparkalekuan WC kimikoa hustu edo edateko uraren andela bete daiteke, baina ezin dira ontzi grisak zuzenean hustu. Iturriak, dutxak eta komunak ere badaude.

Legution ere aparka dezakezu, eta handik aintziren beste aintzira-leku batera joan. Kasu horretan, Zabalain parkean aparkatzea aholkatzen dizugu:

  • Helbidea: Betxinaburu Kalea, 2 ( Legutiano)
  • GPS Dezimala: Latitudea 42.96889 / Longitudea: - 2.64806
  • GPS Hirurogeitarra: Latitudea: 42º 58'09/ Longitudea: 2º 38 '54
  • Informazio gehiago: www.legutiano.net(Beste leiho batean irekiko da) / 945 45 50 10

Natur ingurua da, eta ez dago komunik, baina bai piknik-mahaiak eta barbakoak. Debekatuta dago bertan akanpatzea.

Orain, gozatu, ez duzu zertan gidatu

Garaio eta Landako parkeek paregabeko natur aberastasuna dute. Uretako hegazti askok dute babesleku, koartza gorriek eta ipar-ahateek, besteak beste. Jarduera pila bat egin ditzakezu, gainera: bizikletan ibili, senderismoa, piraguismoa edo bela.

Joan aurretik

Garaiotik oso hurbil Mendixurko Hegazti Behatokia dago, hiru hegazti behatokietara joan eta ornitologia espezieak ikusteko. Garaioko Parketik bizikletaz iritsi zaitezke bertara, Ibilbide Berdeari jarraituz. Hiru kilometro inguruko ibilbide erraza da.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.