Autocaravaning 3. ibilbidea- Gatz Harana
Nola iritsi Gasteiztik
Gida honetako ibilbide guztietarako gure aholkua da autoa Gasteizen uztea eta, ahal bada, garraio publikoa erabiltzea. Ibilbide guztietan aurkituko duzu, ia, Alava Busen linea bat. Kasu honetan, 13. linea etorriko litzaizuko ongi, "Gesaltza Añana" geltokia. Autobus geltokia Euskaltzaindia plazan aurkituko duzu.
Orduak eta prezioak 945 28 50 00 telefonoan kontsultatu, mesedez.
Zure ibilgailuan joatea erabakitzen baduzu
- Helbidea: Real 42. Salinas de Añana / Gesaltza- Añana
- GPS Dezimala: Latitudea 42.802443300 / Longitudea: 2.985681200
- GPS Hirurogeitarra: Latitudea: 42º 48'02 / Longitudea: 2º 59'01
Non aparkatu eta/edo gaua pasa
Gatz Harana ikusi nahi baduzu, Gesaltza Añanako igerilekuen aurrean dagoen aparkaleku handia erabili dezakezu (ez da autokarabanentzat espezifikoa). Gogoan izan ezin dela bertan gaua pasa.
Gaua pasatzeko
Angostoko kanpina aholkatzen dizugu: www-camping-angosto.com
Nola iritsi
- Helbidea: Villanañe Angosto errepidea, 2 bis. Villanañe.
- GPS Dezimala: Latitudea: 42.842348 / Longitudea: - 3.068418
- GPS Hirurogeitarra: Latitudea: 42º 50'33 / Longitudea: 3º 04'08
Orain, gozatu, ez duzu zertan gidatu
5.500 larrain daude Gatz Haranean, elkarren gainean jarritako terrazetan, eta eskulangileen modura ateratzen da gatza. Ekoizpen prozesua azalduko dizute, eta ur gaziaren iturburuak ikusi, dastatzeak egin, egun batez gatz-ekoizle izan (lantegi espezifikoak) edo spa gazi batez gozatu ahal izango duzu. Hobe da bisita aurrez hitzartzea.
- Informazioa eta erreserbak: www.vallesalado.com
Joan aurretik
Hauek ikusi nahiko dituzu:
Ondoen kontserbatutako Arabako gordeleku-multzoa, Varonatarren dorretxea, itxura denez, 680 urtean eraikiarazi zuen almirante bisigodo batek (Villanañen).
- GPS Dezimala: Latitudea 42.82976 / Longitudea: -3.07155
- GPS Hirurogeitarra: Latitudea: 42º 49'47 / Longitudea 3º 04'17
Valderejoko Natur Parkea: pagadietan eta artez eta pinu gorriz estalitako mendi-hegaletan barrena ibiliko zara. Bertan dute babeslekua basurde, urtxintxa, orkatz edo arrano beltzek. Sai arreen Euskal Herriko kolonia handiena ere bertan ikusiko duzu.
- GPS Dezimala: Latitudea: 42.867734531 / Longitudea: - 3.228067461
- GPS Hirurogeitarra: Latitudea: 42º 52'35 / Longitudea: 3º 13'42
Gure aholkua
Eskualde honetan, Añanako gatzarekin, Arabako babarrun nabarrekin eta Arabako patatarekin prestatutako platerak dastatzea gomendatzen dizugu.
Ezagutu berri duzun haraneko gatz-sorta bat da estera eramateko oroigarririk onena. Ez duzu erraza izango gatz likidoaren, gatz ezkaten edo gatz txuzoen (larrain, egitura eta kanaletako gatzun filtrazioek sortuak) artean aukeratzen.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.