Autocaravaning 4. ibilbidea- Lorategi botanikoa eta Iruña Veleiako hiri erromatarra

Santa Katalina lorategi botanikoa

Santa Catalina

Gasteiztik nola iritsi

Santa Katalina izen bereko jauregi-komentuaren (XIII-XIV. mendeak) hondarren artean dago, eta Badaiako Mendilerroaren hego-ekialdeko mendi-hegalaren erdialdera, Gasteiztik 12km-ra, gutxi gora behera.

Lorategira iristeko, Alava Busen 12 linea har ditzakezu. "Tresponde" izango litzateke zure geltokia, eta handik 900 metro jarraitu aurrera, lorategiaren sarreraraino.

Zure ibilgailuan joatea erabakiz gero

  • GPS Dezimala: Latitudea: 42. 84951 / Longitudea: - 2.807564
  • GPS Hirurogeitarra: Latitudea: 42º 51'00 / Longitudea: 2º 48'14

Iruña Veleia

Aztarnategi erromatarra Gasteiztik 10km mendebaldera dago. Bertara iristeko ere Alava Busen 13. linea hartu behar da. Kasu honetan, "Billoda" izango da zure geltokia (aztarnategitik km batera baino gutxiagora).

Zure ibilgailuan joatea erabakiz gero

  • GPS Dezimala: Latitudea: 42. 839162 / Longitudea: - 2. 785795
  • GPS Hirurogeitarra: Latitudea: 42º50'22'' / Longitudea: 2º 47'13

Bidean, Langraiz Okako gunea duzu (Gorbea Centro Caravaning enpresaren barruan), ezin da bertan gaua pasa, baina Irak alda ditzakezu eta beste zerbitzu batzuk ere badaude: horrelako ibilgailuak konpontzeko lantegi bat eta osagarri denda bat.

  • Helbidea: Pariseko Ituna, 19 ( Subillabide poligonoa)
  • GPS Dezimala: Latitudea: 42.81889 / Longitudea: - 278167
  • GPS Hirurogeitarra: Latitudea: 42º 49'09 / Longitudea: 2º 46'55

Non aparkatu eta/edo gaua pasa

Hiru aparkaleku dituzu: "harrobi"koa (450m. 2. aparkalekuraino, eta 100 autoentzako lekua, gutxi gora behera), bigarrena (10 autoentzat, gutxi gora behera), eta hirugarrena (sarreratik 75m-ra eta 60 autoentzat egokitua, gutxi gora behera).

Iruña Veleian aztarnategitik hurbil aparka dezakezu

Gaua pasa nahi baduzu, Nuvillako El Roble Verde kanpina aholkatzen dizugu

(www.campingelrobleverde.com(Beste leiho batean irekiko da), tel: 945 06 33 50).

Nola heldu:

Nuvilla, A3322 errepidea, Pobesetik Argantzunera doana, 24. km..

  • GPS Dezimala: Latitudea: 42.7951732 / Longitudea: - 2.8794413
  • GPS Hirurogeitarra: Latitudea: 42º 47'43'' /Longitudea: 2º 52'46

Orain, gozatu

  • Lorategi botanikoa Santa Catalina monasterio zaharraren (XIII-XIV. mendeak) hondarren artean dago.
  • Bisiten eta orduen inguruko informaziorako telefonoa: 680 470 146
  • Aztarnategi arkeologikoan, antzinako Veleia hiri erromatarraren aztarnak ikusi ditzakezu (www.veleia.com(Beste leiho batean irekiko da)). Erromatarren garaiko aztarnez gain, 1.500 urteko historia hartzen du ia, K.a. I. milurtetik K.o. V. mendera.

Joan aurretik

Gaubeako Turismo Bulegotik (tel: 945353040) bisitak irteten dira, trufa-biltzaile diren txakurrekin trufak aurkitzeko. Bertan emango dizute, halaber, inguruan egin ditzakezun bestelako jardueren inguruko informazioa, eskaladari, barrankismoari, globoan edo zaldian ibiltzeko paseoei eta abarri buruzkoa.

  • GPS Dezimala: Latitudea:42.842042100 / Longitudea: -3.077656800
  • GPS Hirurogeitarra: Latitudea: 42º 56'21 / Longitudea: 3º 02'02

Gure aholkua

Aipatu ditugun eskualde honetako produktu gastronomikoez gain, goza ezazu ehiza-plateren zapore biziaz, orkatzaz edo basurdeaz, besteren artean.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: