Autocaravaning 5. ibilbidea- Lautada
Gasteiztik nola iritsi
Aukera ona da Alava Busen 5. linea erabiltzea, "Agurain" geltokia. Trenez ere joan zaitezke (15 min. Inguruko bidaia dago). Geltokia hiriaren erdigunean duzu (Geltoki plazatxoa 1).
Orduak 902 320 320 telefonoan galdetu.
Non aparkatu eta/edo gaua pasa
Aguraingo eremua duzu. Gehienez 48 ordu egon daiteke. Ezin da akanpatu.
- Helbidea: Behe Nafarroa Kalea, s/n Salvatierra- Agurain
- GPS: Latitudea: 42.85333 / Longitudea: - 2.38528
- GPS Hirurogeitarra: Latitudea: 42º 51'12 / Longitudea: 2º23'07
- Web: www.agurain.eus / 945 302 931
Orain gozatu, ez duzu zertan gidatu
Agurainen, ezinbestekoak dituzu ondorengo hauek: udaletxea, San Juan eliza, San Martin eliza eta Santa Maria eliza-gotorlekua.
Eman izena (Aguraingo Turismo Bulegoan, tel. 945 302 931) gaztandegien ibilbidean, xehe-xehe azalduko dizute Idiazabal Artzain Gazta sor-markako gazta (ardi latxetatik egiten dena) egiteko prozesua.
Joan aurretik
Zure ibilgailuarekin etorri bazara, Araian utz dezakezu. Bertan dago Aizkorri-Aratz Interpretazio Zentroa eta bertatik irteten dira senderismo ibilbideak (hainbat maila eta iraupenekoak), natur parkean barrena eramango zaituztenak, paraje natural zoragarri horrek 19.400 hektarea inguruko azalera dauka eta Arantzazuko Santutegia (zentro erlijiosoa) monumentu megalitiko ugari eta egur-ikatzarekin eta artzaintzarekin lotutako antzinako egiturak biltzen ditu.
- GPS: Latitudea: 42.895379000 / Longitudea: - 2.311349000
- GPS Hirurogeitarra: Latitudea: 42º 53'43/ Longitudea: 2º 18'41
Gure aholkua
Baliteke gastronomia jardunaldiekin (udazkenean) topo egitea, parte hartzen duten jatetxeek eskualde horretan erreferentzia diren bost produktu oinarri hartuta prestatzen dituzte euren menuak: patata, perretxiko eta onddoak, ehiza, ogia eta Idiazabal gazta.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.