Autocaravaning 6. ibilbidea- Aiara Haranean barrena
Gasteiztik nola iritsi
Amurriora (1. linea) eta Laudiora (2. linea) autobusez iritsi zaitezke, Alava Busen 15. linearekin.
Trenez joatea nahiago baduzu, Bilbo eta Miranda de Ebro lotzen dituen linea hartu behar duzu, bi udalerri horietako hirigunean dituzu geltokiak.
Renferen telefonoa: 902 240 202
Non aparkatu eta/edo gaua pasa
Amurrioko eremuan aparkatu dezakezu. Gehienez 48 ordu egon daiteke. Ezin da akanpatu.
- Helbidea: Araba Kalea, 7 ( Amurrio)
- GPS: Latitudea: 43.05528 / Longitudea: -2.99806
- GPS Hirurogeitarra: Latitudea: 43º 03á43 / Longitudea: 2º 59á 49
- Informazio gehiago: www.amurrio.org
Orain, gozatu
Ez galdu Ayalatarren Kexaako jauregi gotorra, Arte Sakratuaren Museoa hartzen duena. Jauregi gotor hori eta dominiken komentua Arabako garai horretako monumentu multzo garrantzitsuenaren parte dira.
- GPS Dezimala: Latitudea: 43.078297700 / Longitudea: -3.069936300
- GPS Hirurogeitarra: Latitudea: 43º 04á36 / Longitudea: 3º 04á24
Artziniegako hirigune historikoa ikustera ere animatzen zaitugu (1272. urtean sortu zuen Alfontso X.ak Jakintsuak) Ez ahaztu Etnografia Museoa eta Santxotenaren lantegi-Museoa ikustea. (www.santxotena.org / 605 717 857)
- GPS Dezimala: Latitudea: 43.120579600 / Longitudea: - 3.129408400
- GPS Hirurogeitarra: Latitudea: 43º 07á30 / Longitudea: 3º 07á08
Joan aurretik
Ezin duzu alde egin Txakolin ibilbidea egin gabe (Euskal Erico jatorriko "hondarribi zuri" mahats zuriarekin, egindako ardoa) www.rutadeltxakoli.com edo www.aiaraldea.org web orrian duzu informazio guztia. Kontuan izan urteko hainbat sasoitan Txakoli-busaren zerbitzua erabil dezakezula.
Gorobel Mendilerroak senderismoa egiteko aukera ematen dizu, eta ohiko lekua da txori behaketa (birding) zaleentzat (batez ere sai zuri, belatz handi eta sai arre komunitateengatik).
Gure aholkua
Nekazaritza ekologikoko produktu ugari aurkituko dituzu: marmeladak, eztia edo gazta, adibidez. Txakolin-ozpinarekin ondutako plateren bat dastatzea ere aholkatzen dizugu, ongailu bikaina baita hainbat eta hainbat gastronomia errezetetarako.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.