Autocaravaning 7. ibilbidea- Arabar Errioxa
Gasteiztik nola iritsi
Gasteiztik Guardiara -Arabar Errioxako hiriburua- 48 km daude, 50 min. inguruko bidaia da. Beste ibilbideetan bezala, Alava Bus (41-A linea) erabiltzea aholkatzen dizugu. Linea horrek eramango zaitu, halaber, ikusi beharreko beste udalerri batzuetara: Eltziegora edo Samaniegora, besteak beste. 41-B linea hobeto etorriko zaizu Bastida ikusi nahi izanez gero.
Non aparkatu eta/edo gaua pasa
Arabar Errioxako herrietan autokarabana aparkatu badezakezu ere, Bastidan gune espezifiko bat duzu horretarako: Bastidako Gunea. Gehienez ere 48 ordu egon daiteke. Ezin da mahairik, aulkirik eta abar atera.
Helbidea: Fray Domingo Salazar kalea, 21 (Bastida)
- GPS Dezimala: Latitudea: º 42.58806 / Longitudea: - 2.79583
- GPS Hirurogeitarra: Latitudea: 42º 35'16 / Longitudea: 2º 47'45
- www.labastida- bastida.org
Orain, gozatu, ez duzu zertan gidatu
Bastidan, monumentu multzo izendatutako Erdi Aroko hirigune historiko eta dotorean murgildu behar duzu, eta labar-dolareak, Kristo Santuaren ermita, Jasokundeko Andre Mariaren parrokia eta San Gine natur parkea ikusi behar dituzu.
Arabar Errioxako Ardoaren Ibilbidea ezagutzera ere animatzen zaitugu, upategietan sartu, eta ekintza pila bat egin ahal izango dituzu mahasti artean: dastatzeak, ginkanak, edo ardoterapia saioetan erlaxatu.
Enobus zerbitzua ere erabili dezakezu, upategiak bisita gidaturik gabe ikusteko.
- Ordutegiak kontsultatu 945 33 10 60 zenbakian.
Joan aurretik
Paseo bat proposatzen dizugu Erdi Aroko Guardia herrian barrena. Upategiz zulatutako herri harresitu bat da. Ez ahaztu euskal artearen bitzietako bat, Erregeen Santa Maria eliza, eta horren atari polikromatua ikustea, XII. mendekoak baitira aztarna zaharrenak.
La Hoya herrixkak ere bisita berezia merezi du (Guardiatik oso hurbil dago), K.a. lehen milurteko egonleku baten aztarnategi arkeologikoa da.
Guardiako aintziretara ere gerturatu beharko zenuke, Biotopo Babestua da eta edertasun berezia dauka, txori behaketa (birding) zale ugari dago bertan.
Bilarren, egin geldialditxoa Sorginen Txabola dolmena ikusteko (Guardia-Bilar A-3228 errepidea), historiaurreko Euskadiko hilobi-monumentu handienetako bat.
Inguru horretatik pasatzen da, halaber, Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea (GR-38), senderismo zaleentzako ibilbide ezin hobea.
Gure aholkua
Zalantzarik gabe, xirmendutan erretako saiheskiak eta Errioxa erara prestatutako patatak dira Arabar Errioxako platerik ezagunenak, baina ez utzi probatu gabe ardo beltzetan egindako txahal-masailak edo potxak galaperrekin.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.