Autocaravaning 8. ibilbidea- Arabako Mendialdea
Gasteiztik nola iritsi
Euskadiko hiriburutik, Gasteizko (A-2124), Azazetako (A-132) eta Opakuako (A-2128) mendateetatik iritsi daiteke Arabako Mendialdera. Santikurutze Kanpezu Gasteiztik 38 km-ra dago.
- GPS Dezimala: Latitudea: 42.670820900 / Longitudea: -2.350791800
- GPS Hirurogeitarra: Latitudea: 42º 40'12 / Longitudea: 2º 21'04
Non aparkatu eta/edo gaua pasa
Laster, Santikurutze Kanpezuko kiroldegi ondoko zerbitzugunea egongo da martxan. Udalak kudeatuko du, eta hauek dira koordenadak:
- GPS Dezimala: Latitudea: 42.672440 / Longitudea: - 2.344021
- GPS Hirurogeitarra: Latitudea: 42º 40'21/ Longitudea: 2º 20'46
Urizaharren, 2 autokarabanek aparkatzeko gune bat dago. Ezin da gaua pasa, hala ere, aparkatzeko gune zabalak daude Korresko aisia-gunean, Santikurutze Kanpezuko Ibernalo aterpean edo aisirako Okongo (Bernedo) parkean.
Orain, gozatu, ez duzu zertan gidatu
Santikurutze Kanpezun, Jasokundeko Andre Mariaren parrokia-eliza ikusi beharko zenuke, Euskadiko Monumentu Historiko izendatutakoa. Herriaren goiko aldean Ibernaloko Andre Mariaren ermita dago.
Erdi Aroko Antoñana herri harresitua Euskadiko Monumentu Nazionala da. Harresia horma gisa baliatuta, barrurantz etxeak eraiki zirela ikusiko duzu. Leihoak eta balkoiak harresian zehar daude.
Herri honetan dago Vasco - Navarro Trenbideko Ibilbide Berdeko Interpretazio Zentroa. Geltoki zaharraren inguruan aurkituko duzu. Bertako bagoietan, eskualdeari, senderismo ibilbideei, eskaladari, BTTei eta abarri buruzko informazio orokorra duzu. Helduentzako zein haurrentzako bizikletak eta haurrak eramateko aulkitxoak ere alokatu ahalko dituzu.
- GPS Dezimala: Latitudea: 42.693315800 / Longitudea: -2.3964827
- GPS Hirurogeitarra: Latitudea: 42º 41'33 / Longitudea: 2º23'54
Joan aurretik
Arabako Mendialdean, Izkiko Natur Parkeak txundituko zaitu, Europako ametz (Quercus pyrenaica) erreserba handiena baitago bertan. Parkean-Euskadiko parke handienetan hirugarrena da- 15 ibilbide daude markatuta, eta natura gune pribilegiatu horretaz gozatzeko aukera ematen dute.
Hemen kargatu ditzakezu behera: www.izkinatural.com.
Parkeko Etxea Korresen aurkituko duzu (informazioa 945 410 502 zenbakian).
- GPS Dezimala: Latitudea: 42.698644900 / Longitudea: - 2.433533800
- GPS Hirurogeitarra: Latitudea: 42º 41'55 / Longitudea: 2º 26'01
Plan ona da, baita ere, Santikurutze Kanpezuko Nusi arrantza aintzirara hurbiltzea. Ez baduzu kanaberarik, aintziran bertan aloka dezakezu (kanabera, pita eta amua).
- www.piscifactorianusi.com / 683 612 302
Gure aholkua
Arabako Mendialdean azpimarratu beharreko produktuetako bat Eusko Label patata da. Ezti ekologikoa ere aurkituko duzu, eta ezin duzu Maeztun eta Villaverden egiten dituzten arroz-odolkiak probatu gabe alde egin. Aholku bat: probatu urizaharko ogia, egur-labean (herriko errotan dago) artisau erara egindako ogia.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.