Vitoria-Gasteiz Film Office - Pizgarriak eta laguntzak

Film Office - Vitoria-Gasteiz Film Office - Pizgarriak eta laguntzak

Zerga-pizgarriak

Ikus-entzunezko ekoizpenetan inbertitzeagatiko kenkari fiskalaren % 70 arte

Zinemako film luzeak eta film laburrak eta ikus-entzunezko beste lan batzuk ekoizteko egiten diren inbertsioek eta gastuek eta serieko industria produkzioaren aurretik euskarri fisiko bat egitea ahalbidetzen duten ikus-entzunezko serieak (fikziozkoak, animaziokoak zein dokumentalak) ekoizteko egiten direnek eskubidea emango diote ekoizleari kuota likidoan kenkaria aplikatzeko:

  • % 60, baldin eta EAEan egindako inbertsioen eta gastuen zenbatekoa (horiexek dira kenkariaren oinarriaren osagaiak) inbertsio eta gastu guztien zenbatekoaren % 50 baino gehiago bada.
  • % 50, baldin eta EAEan egindako inbertsioen eta gastuen zenbatekoa (horiexek dira kenkariaren oinarriaren osagaiak) inbertsio eta gastu guztien zenbatekoaren % 35 - 50 bitartean badago.

Jatorrizko bertsio bakarra euskaraz den obren kasuan, apartatu honetan ezartzen denaren arabera aplikatu beharreko kenkari ehunekoari 10 puntu portzentual gehituko zaizkio.

Atzerriko produkzioetan

  • Kenkaria honako kasu honetan soilik aplikatu ahal izango du ekoizle exekutiboak: ikus-entzunezko lanaren ekoizlearen egoitza Espainiako lurraldean ez badago eta lurralde establezimendu iraunkorraren bidez jarduten ez badu.
  • Kasu honetan, aurreko paragrafoan aipatzen diren ehunekoak ekoizle exekutiboak berak jasandako gastuei soilik aplikatuko zaizkie.

Argibide gehiago:

ALHAO 64 zk. 9/2024 Foru Araua, maiatzaren 22koa, kultura sustatzeko zerga pizgarriak eguneratzen eta gehitzen dituena(Beste leiho batean irekiko da)

Laguntzak eta diru-laguntzak

Gasteizko Udala

Arabako Foru Aldundia

Eusko Jaurlaritza

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

Beste programa batzuk

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.