Atal honetan, hiriko filmaketa planifikatzeko informazio guztia aurkituko duzu, bai eta behar diren filmaketa-baimenei buruzko informazioa ere.
Eremu eta jabetza publikoetan grabatzeko eskaerak doan izapidetzen ditu Vitoria-Gasteiz Film Office zerbitzuak; hala nola, parkeetan, lorategietan eta eraikin historikoetan filmatzekoak.
Filmaketan su-armak edota lehergailuak erabiltzen badira, arauzkoak eta jaurtigairik gabekoak izan beharko dira. Era berean, dokumentazioa eguneratuta eduki beharko dute, eta horren kopia bidali beharko zaio VGFO zerbitzuari.
Edonola ere, eta filmaketa hasi aurretik beti, segurtasun-taldeei (poliziari, suhiltzaileei eta larrialdietako zerbitzuei) jakinarazi beharko zaie, prebentzio-kontuengatik.
Segurtasun-zerbitzuak edota larrialdietako zerbitzuak simulatzen dituzten uniformeekin edo ibilgailuekin filmatu baino lehen, Vitoria-Gasteiz Film Office zerbitzuari jakinarazi beharko zaio aurretik.
Filmaketa hasi aurretik, erantzukizun zibileko polizaren kopia aurkeztu beharko da, filmaketaren bitartean eragin daitezkeen kalte-galerak estali ahal izateko.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.