Vitoria-Gasteiz Film Office - Erdi Aroko hirigunea
Vitoria-Gasteizek Erdi Aroko hirigune ederrenetakoa dauka, eta hoberen kontserbatuetako bat, penintsularen iparraldean. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta monumentu-multzo izendatu zuten 1997an.
Hiritik pasieran ibiltzen bazara, historian eta artean ere ibiliko zara: iraganeko istorioetara eramaten gaituzte bere kale estu eta eliptikoek, eta gotikotik neoklasikorainoko estilo artistikoen lekuko da bertako ondare historikoa.
Horren erakusgarri dira bere jauregi errenazentistak eta Erdi Aroko eraikinak; Portalea, Kordoi eta Gobeotarren etxeak adibidez, baita bere eraikin erlijiosoak ere; Santa Maria Katedrala adibidez, Ken Follet idazlearen 'Un mundo sin fin' eleberria inspiratu zuena.
Ezaugarri horiek guztiek edozein garaitako istorioak garatzeko agertoki ezin hobea egiten dute Vitoria-Gasteiz. Kontraste handiko hiria, non bere bazter guztien aniztasunak eta paisaia naturaletatik duen gertutasunak, esperientzia paregabea egiten duten produkzio bakoitza.
Erdi Aroko hiriguneko tokiak
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72157676417766524 Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.