Zugatik. Nigatik. Errespetuagatik: maskara erabili

Maskarak kanpaina

Maskara da COVID-19ren hedapena geldiarazteko tresnarik eraginkorrenetako bat. Eguneroko bizitzan erabiltzea funtsezkoa da zu babesteko eta gainerako herritarrekin modu solidarioan jarduteko. Maskara jantzita, bizitzak salbatzen lagun dezakezu, eta osasun-langile guztien lana babesten duzu.

Horregatik, gogoratu: maskara erabiltzea derrigorrezkoa da (Agindua, 2020ko uztailaren 15ekoa(Beste leiho batean irekiko da)), pertsonen arteko distantzia edozein dela ere, bai bide publikoan edo aire zabalean, baita erabilera publikoko edo jendeari zabalik dauden espazio itxietan, horietan pertsona batzuekin elkartzerik badago. Maskarak pertsona bakarrarentzat dira, ez partekatu, eta erabiltzea bezain garrantzitsua da ondo erabiltzea.

Gomendioak

Maskara behar bezala erabiltzeko eta haren eraginkortasuna bermatzeko, gomendio hauei jarraitu behar zaie:

  • Erabili aurretik eta ondoren, eskuak urez eta xaboiz ondo garbitu, edo alkohol oinarria duen disoluzio batez. Jarrita duzunean, ez ukitu maskara.
  • Ondo estali ahoa, sudura eta kokotsa, aurpegiaren eta maskararen artean, tarterik utzik gabe.
  • Ez jarri lepoan edo kopetan, eta ez eraman belarri edo eskumuturretik zintzilik. Ez gorde sakelan. Berrerabilgarria bada, gorde ezazu poltsa itxi batean.
  • Ez kendu hitz egiteko edo eztul zein doministiku egiteko.
  • Aldatu hezea dagoenean edo hondatzen denean. Kentzeko, atzeko aldetik heldu, aurrealdea ukitu gabe. Ontzi itxi batera bota (ez lurrera).
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: