Oharra: 2020ko zabor-tasaren kuotaren doikuntzak

2020ko uztailaren 14an

2020ko likidazioak egitean kontuan hartu da martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez ezarritako "alarma-egoera" dela eta "jarduerak eten" behar izana.

"Jardueren etetea" subjektu pasiboekin zerikusirik ez duten arrazoiek ekarri dutela jotzen da, alorrean eskumena duen "agintaritzak" ezarri duenez ezin izan baitu zerbitzua baliatu.

Kuotaren "doikuntzak" esan nahi du ez dela kobratuko alarma-egoera indarrean jarri zenetik "jardueren etetea" oro har amaitu zen egunera arteko epea. Zehazki, martxoaren 15etik maiatzaren 25era arte. Jarduera batzuen kasuan, etenaldia ekainaren 8ra arte luzatu da eta, zenbaitetan, baita ekainaren 19ra arte ere. 

Kuota "doikuntza" duten tarifetan "covid-19agatiko kuota-doikuntza" oharra agertzen da ordainagirian.

  • Kuotan doikuntzarik EZ duten tarifak (zenbateko osoa): etxebizitzak, elikadura eta bankuak.
  • Kuotan doikuntza duten tarifak (etenaldiaren eta jarduera-motaren arabera): Aparkatzeko lokalak, antzokiak eta zinemak; denda, bulego eta ikastegiak; elizak; taberna, hotel eta antzekoak; industria eta klinikak; jatetxeak.

Tarifa horien barruko jarduera batzuek ez dute kuota-doikuntzarik, funtsezkotzat jo zituztenez jardueren eteteak ez baitzien eragin: farmaziak, estankoak, gestoria eta aholkularitzak, egoitzak, ospitaleak eta klinikak.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: