Dantza garaikidearen ziklo berria: Dantza Sarean
Gure programazioetan aintzat hartu beharreko erronka nagusi eta garrantzitsuenetako bat sorkuntza eszeniko garaikidea normalizatzea da, bereziki dantza eta mugimenduaren arteak.
Arabak, eta Euskadik oro har, sortzaile garaikideen harrobi bikaina dute, eta ziklo honen bitartez haien lanak ezagutarazi nahi ditugu, eta publikoa diziplina erakargarri horretara hurbiltzera gonbidatu.
Orobat, txikienentzako saio bat proposatzen dugu, Date Danza taldearen eskutik.
Ikuskizun guztiak Félix Petite Antzokian izango dira ekainaren 1etik 3ra
Sarreren salmenta apirilaren 25etik aurrera (18:30) ohiko kanaletan
Ikuskizunak
“Revolución” 1. Zatia
Cía. Anezka
ekainak, 1, 20:30
Anezka konpainia:
Anezka Arabako dantza garaikideko gazte konpainia da. Baratza aretoaren proiektua da, gazte konpainia bat sortzeko eta Euskal Herriko 5 emakume dantzariri kalitateko enplegua eskaintzeko.
Revolución da haien lehen proiektua, eta Antzoki Sarearen laguntzari esker aterako da argitara.
Dantzariak / Bailarinas: Nuria Alaña, Andrea Loyola, Nekane Itoiz, Maddi Gaztelumendi eta Maddi Argibe.
Zuzendaritza / Dirección: Hannah Whelan eta Garazi López de Armentia.
El fin de las cosas 2. Partea
Eva Guerrero
ekainak, 1, 21:00
El fin de las cosas dantza garaikideko ikuskizuna da, testuak Eva Guerrerok idatzi ditu, Ainara LeGardonek joko du zuzeneko musika, eta Ana Vallés kanpoko begiralea izan da.
Nola erlazionatzen garen, zein erabaki hartzen dugun, nolako eragina duten horiek ondoan dugun pertsonarengan hartzen du gaitzat, baita isiltzen eta egiten dugunaren arteko muga ere.
Sormena, testuak eta zuzendaritza / Creación, textos y dirección: Eva Guerrero
Interpreteak / Intérpretes: Garazi Lopez de Armentia, Aritz López
Koreografia / Coreografía: sorkuntza kolektiboa /creación colectiva
Musika / Música: Ainara LeGardon
“Sareak” gomendatutako ikuskizuna
Baserri
Ekainak, 2 20:30
Jordi Vilaseca eta Aritz Lópezek zuzentzen dute Larrua proiektua. Estilo ezberdinak, “fisikotasuna” eta break dancea zein dantza garaikidea nahasten ditu proiektuak.
Baserri lanak tradizioaren eta abangoardiaren arteko mugak lausotzen ditu, baserria sinbologiaz betez eta lurrekoa denaren eta mitologiaren arteko paralelismoa eginez.
Koreografoa / Coreógrafo: Jordi Vilaseca
Antzezleak / Intérpretes: Miguel Ballabriga, Helena Wilhelmsson Jordi Vilaseca, Aritz López
Eszenografia / Escenografía: Enric Planas
Akari
DA.TE. Danza
ekainak, 3 , 2 saio, 17:30 y 19:00
1-3 urte bitarteko haurrentzako ikuskizuna
Haurrentzako ikuskizunaren gaia energia da, nola garatzen den umearengan eta harekin eta ingurunearekin zein harreman duen. Omar Mezaren zigilua du ikuskizunak: artearen gizarte inplikazioa, dantza heziketarako balio gisa. Koreografia pieza batetik abiatuta ikuslea inguratzen duten alderdi batzuei buruz iritzi bat osatzen ikastea, Da.Te Danza konpainiarentzat ikuslea ez baita zenbaki bat, pertsona osoa baizik, agertokiaren aurrean esertzen den gizakia.
Zuzendaritza / Dirección: Omar Meza
Antzezle-dantzariak / Intérpretes bailarines: Inés García y David Barrera
Koreografia laguntzailea / Asistente coreografía: Celia Sako
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.