Azokak eta denda gastronomikoak - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Gasteizko herritarrei gehien gustatzen zaizkien azokak eta dendak leku aproposak dira tokiko merkataritza bultzatzeko. Nekazaritza eta abeltzaintzako produktuak, artisautzakoak edo gourmet proposamenak, gure hiriaren eskaintzarik onenaren zatitxo bat dastatzeko edo etxera eramateko.

Azoka gastronomikoak

Abastos merkatua

Turismo - Mercado de Abastos

Gure eskualdeko produktu tipikoen eta espezialitateen erakusleiho zoragarria hirigunean bertan, eta bertako biztanleen bizimodua gertutik ezagutzeko aukera bikaina. Gainera, zaharberritu zenetik, gastrotabernak eta terraza panoramikoa ditu.

Abastos merkatuari buruzko informazio gehiago

Almendrako Azoka

Mercado Almendra

Hileko lehen larunbatean, Erdi Aroko hiriguneko merkatariak kalera irteten dira, beren produktuak erakusteko. Azoka horrekin batera, gainera, merkataritza, enogastronomia eta kultura bateratzen dituzten hainbat ekitaldi antolatzen dira.

Almendrako Azokari buruzko informazio gehiago

Gabonetako Nekazari eta Artisau Azoka

Mercado agrícola Navidad

Gabon-gauaren aurreko ostegunean egiten da. Gasteizko biztanleek gustukoen duten azoketako bat da, eta hainbat produktu ditu eskaintzan, jatekoak zein artisautzakoak, Gabonetara begira.

Gabonetako Nekazari eta Artisau Azokari buruzko informazio gehiago

Erdi Aroko Azoka

Mercado Medieval

Iraileko laugarren asteburuan, eraldatu egiten dira Erdi Aroko hiriguneko kaleak eta plazak, Arabako hiriburua iparraldearen eta hegoaldearen arteko bidegurutze zen garaiko giroa berreskuratzeko. Beste kultura batzuen ekarpen gastronomikoek, tokiko produktuek eta ikuskizunek bat egiten dute hirian ospatzen den ekitaldi nagusietako batean.

Erdi Aroko Azokari buruzko informazio gehiago

Baratxuri Azoka

Turismo - Mercado ajos

Uztailaren 25ean, Santiago egunean, Gasteizek Blusa eta Neskaren Eguna ospatzen du, hiriko jaiak (abuztuaren 4tik 9ra) hasi baino egun gutxi lehenago. Egun horretan, tradizioa da Azoka bisitatzea; bertan, hainbat postutan daude salgai baratxuriak, Portal del Rey eta San Frantzisko kaleetan, eta San Frantzisko Aldapan.

Baratxuri Azokari buruzko informazio gehiago

Beste azoka batzuk

Astero bestelako azokak ere egiten dira, soloko produktuekin eta etxean prestatutako jakiekin (Simon Bolivar, Santa Barbara, Lakua-Arriaga). Horrez gain, ezin ahaztu Nekazaritza Merkatu Gardena (martxoan eta irailean) eta Olarizuko Erromeria.

Gasteizko azokei buruzko informazio gehiago.

Denda gastronomikoak

Turismo - Delicatessen

Erdi Aroko hiriguneko oinezkoentzako kaleetan daude delicatessen denda gehienak, bai eta produktu horietan espezializatutako merkataritza-lokal gehienak ere, hala nola, gozotegiak eta enotekak.

Kalitate handiko kontserbetan, txarkuterian edo gaztetan espezializatutako establezimendu ugari daude, eta zenbaitek historia luzea dute hirian.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.